Piztu Ezazu Argia 970x90

Emakumeak lehen aldiz Berako San Esteban eguneko dantzetan

Emakumeek lehen aldiz dantzatu dituzte Bordondantza eta Makildantza Berako San Esteban egunean joan den asteburuan.

Ernioko biolina

Ernioko Pordonbaratzetik pordoirik aterako ote zuten? Agian, baita gaur ere. Goi hartan, aldera karga makila luzean pordoinkatuta, artzaina beherantz begira dago, Tolosa aldera. Han, udako solstizioko eguna izaki, pordoi dantzariak segizioan doaz, bart atarietan zut lotutako lizar arben artean....

Bardajea

Lekak eta babarrunak aihena eskubiz aurrera luzatu eta haz daitezen, parda jartzen zaie geurean, Beterri alde honetan. Makila, haga, zurkaitza, arba... Izen asko du. “Parda” hitza inongo hiztegitan topatu ezinik nabilela “pordoi” aurkitu dut. Bai, Tolosako Pordoi-dantza...

Hegoaldeko dantza talde batek lehen aldiz maskarada plazaratuko du Zuberoan

Gaztedi Dantzari Talde bizkaitarrak maskarada osoa antzeztuko du larunbatean Zalgizeko jaietan, Zuberoan. Hegoaldeko dantza talde batek maskarada Zuberoan emango duen lehendabiziko aldia izango da.

Arbasoekiko lotura eta etorkizuneko ohitura

Ia 300 dantzek mugimendua, aniztasuna, identitatea eta historia azalduko dituzte Nafarroako Dantzen Atlasean. Bizirik daudenek, hildakoek zein bidean jaiotakoek babestuko dute utzitako ondare ez materiala. Hala ere, Euskal Herrian dantzaren inguruko ikerketa, ezagutza eta transmisioan zenbat jende ibili den ikusita, ez da zalantzarik: euskal dantza aspaldi hartu zen ondaretzat.

Zer izan gara eta zer izan nahi dugu, horra transmisioa

Izan garena ezagutu behar dugu, izan nahi duguna zehazteko. Horratx, Urruñako Zintzarrotsak ikusgarriak helarazi dizkigun lemak.

Lugorri utzitakoaren sentipena

Maitzaren 14an Barbecho dantzalan garaikidearen aurrestreinaldia eskaini zigun Natxo Montero bilbotarrak, Arriaga Antzokian. Harekin Laia Cabrera antzezle eta dantzari kataluniarra aritu da sormen prozesua bera ardatz duen obra honetan. Gelatxoak programak lagundu du. Ekainaren 14an estreinatuko da.

Kabalkada-Zintzarrotsa Urruñan

Zaldiak trostan aditu ditugu, artetan urrun. Heldu dira, emeki, plazaratu dira jada. Urruñako pilota plazan daude. 150 arizale ari dira musikarien erritmora: dantzan sartu dira, haien artean agintariak eta herritarak, jokoan aritzeko prest.

Kukai dantza konpainiaren 'Gelajauziak' saritu du Leioako Umore Azokak

Leioako Umore Azokak edizio arrakastatsua izan du hamabosgarrena, kopuruz eta kalitatez. Zuzendari artistikoa den Ana Lopez Asensiok parte-hartzaileen jarrera ona eta ikusleenganako hurbiltasuna nabarmendu ditu arrazoien artean, baita funtzionamenduan erakutsitako profesionaltasuna eta puntualitatea ere: “Konpainiek etekina atera diote azokari. Aurten programatzaile eta konpainien arteko harremanak sendotu dira eta elkartruke kopurua handitu egin da”. 35.000 ikusle bildu dituela estimatzen da.

"Ene kezka transmisioa da, aktorea sortzaile bilakatzea"

(Kalifornia, 1959). Baxenabartarra. Euskal kultura? saioari Libertitzeaz (Pamiela) saio mardulean eman dio segida. Euskal dantzariei eskainia da liburua. Berau endelegatzeko hobe dantzari izatea edo dantzaren mundua ezagutzea. Saiogilea dantzaria da. Dantzaria izan ezik, antzerkigilea. Antton Lukuk ez du antzerkia bere egiten, berau dantzaren baitan eman gabe. Zer ote antzerkia baina? Zer ulertzen dugu antzerkiaz?

Dantzaren Nazioarteko Eguna Bilbon ospatuko du ADDEk

Asteartea Dantzaren Nazioarteko Eguna da eta Bilboko Alondegian hainbat ekitaldi egingo du Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Mikel Laboaren esperimentazioa esperimentazio iturri

Gernikako bonbardaketaren urteurrenarekin bat estreinatuko da Gernika Lemoizen. Mikel Laboaren Lekeitioetako bat Lemoizko testuinguruan lekututa interpretatzen duen dantza flamenko garaikidea du ardatz bideo honek, eta zuzeneko emanaldi berezi batez eman nahi zaio hauspoa. 40 minutuz, Laboaren doinuak eta berorietan oinarrituriko dantzak taularatuko dituzte, Franz Kafkaren Legearen aurrean testua (Itxaro Bordaren ahotsean) haritzat hartuta. 24ean Donostian eta 26an Astran.

"Gorputza, mugimendua eta espazioa dira nire baliabideak"

Dantzari eta koreografo da Gasteizen. Horrekin batera, hizkuntza politika eredugarria du euskaldunberri zahar honek. Natural-natural nahi du dena.

Irudimentsuak

Antzerkilariak eta dantzariak ameslariak gara ofizioz; irudimena ohiko lan tresna dugu. Behin, sabaia eta lurra besterik ez zituen tailer itxurako orube sakon eta ilun bat erakutsi ziguten, eta guk oso erraz irudikatu genuen bertan aspaldian desio genuen eskola. Burdin herdoildu eta porlan...

Eszenikaren Aldeko Plataforma:
"Arte eszenikoetan ikasketa ofizialak existitzea da gure kezka"

Bilbo, 1969. Euskal Aktoreen Batasuneko zuzendaritzako kidea da Gabriel Ocina, baita Eszenikaren Aldeko Plataformaren koordinatzailea ere. Sortu zenetik ia hamarkada bat igaro den honetan, plataformak EAEko arte eszenikoen sektorea bildu du aspaldiko eskari baten inguruan: goi mailako arte ikasketak eskainiko dituen zentro bat. Errealitatea da urteak joan, urteak etorri, Eusko Jaurlaritzak mahai gainean ipinitako proiektuak gauzatzeke daudela oraindik.

Hiri kulturak bere egingo du Bilbo Arena

Break on Stage hiri kulturen nazioarteko jaialdiak munduko breakdance talderik onenetakoak ekarriko ditu Bilbora, martxoaren 29an. Hala nola, The Ruggends (Herbehereak), Inesteam (Frantzia) edo RST Crew (Espainia). Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputatuak, Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza arloko zinegotzi ordezkariak eta Imanol Garaizabal ekimeneko zuzendariak eman zuten astelehenean jaialdiaren berri.

Dantza ere hizkuntza gutxitua delako

Donostian, Gasteizen eta Baionan egon eta gero, Bilboko Alondegira heldu da Badu Bada: Euskara mundu eleanitzean. Donostiako San Telmo museoak eta Etxepare Institutuak bultzatua, euskara mundu zabalean ulertzeko modu bat da, erakusketa. Koldo Mitxelena euskaltzain, hizkuntzalari eta ikerlaria zenaren esaldia du abiapuntua: “euskararen benetako misterioa ez da bere jatorria, bere iraupena baizik”.

Muelle 3n, programazio formula berrien bila

Muelle 3 dantza eskolaren baitan, Horman Poster, Olatz de Andres eta Ruemania konpainiek komunikazio egitura bat osatu dute. Dantza garaikideak publiko zabalera iristeko dituen oztopoak gainditu nahi dituzte elkarrekin. Matxalen de Pedro (Horman Poster), Olatz de Andres eta Maria Ibarretxe (Ruemania) dantzariek eman dizkigute azalpenak, baita David Aldai egitura berriko banaketa eta komunikazio arduradunak ere.

Arte eszenikoak Gasteizen, erein eta jaso

Unai eta Garazi Lopez de Armentia neba-arrebek arte eszenikoen gaineko ikasketak egin zituzten Euskal Herritik kanpo. Sorterrira itzuli eta bertan jarduteko, elkarrekin lan egitea erabaki zuten. Proiektuak urte eta erdi badu ere, abenduan zabaldu zizkioten Baratza aretoko ateak publikoari. Bertako antzerki eta dantza garaikide taldeek euren lanak erakustea, ikertzea eta garatzeko tresna izatea lukete helburu.

Bizitzaren tempoa

“Mundu honetan denak du bere tempoa, ez bakarrik musika tresnek; aizkolariak ere enborra mozterakoan tempo jakin bat du, edo harri-jasotzaileak. Naturala, benetakoa, berea. Harri-zulatzaileak, hain da garrantzitsua Bizkaiko kulturan, ezen antzokian ere lekua baitu.  Agian lehen aldia...

Nafarroa 1512: herri xumearen sufrimendua dantzan

Iruñeko Ortzadar euskal folklore elkarteak 29. kultur jaialdia antolatu du aurten, eta zenbait ekimenen artean dantza nabarmendu du. Nafarroako konkista gogoratu, bizirik dagoen herria dantzatu eta euskarazko eskaintza baliatu. Horixe, Barañaingo jaialdiaren funtsa.

Likinkeriaren bitsa

Bartolome madariagak honela deskribatu zigun dantzaldia: “Kazuelan erlea legez, mordo batean gizon eta andreak nahasian”. Areago, “mutilak eta neskak, guztiak, zintzotasuna galtzeko prest” joaten zirela festara. Mutilak neskaren aurrean “mila keinu indezente”...

Inkomunikazioa baliatu eta komunikazioa sortu

Komunikazioa/inkomunikazioa. Arriaga Antzokiak, Ttanttaka teatroak eta Kukai Dantza Konpainiak sortutako ikuskizunaren nondik norakoa islatzen du izenburuak berak. Hamaika erpin gehitu dizkiote komunikazioaz ulertzen den kontzeptu karratuari. Hitz edo hizkuntza desberdinen nahasketaren bidez...

"Artistak gara, ez gimnastak"

“...Dantzan ginen dantzan, elkarri estekan...”.
GAL

Kareak erre ez diguna

Ospatu dugu. Tolosako Leidorren urriaren 11n bizi izan dugun sentikaria (Igor Susaeta Tolosak kategoriz azaldu du “Emozioz beteriko tokia eta hobia” kronikan Berrian) komunio laikoa izan da. Joxi Zabala eta Joxean Lasaren hezurrak eta mamiak eta ametsak irentsi ditugu. Iluna?...

Lasa eta Zabala, poesiaren bidez oroituak Tolosan

Lasa eta Zabalaren erailketen 30. urteurrenaren harira, Kareak erre ez duena poesia emanaldia eskainiko dute hainbat sortzailek Tolosan, hilaren 11n.

Hiria dantzatzeko da

Dantza eta kalea uztartzen dituen Dantza Hirian ekimena atzo amaitu zen Oreretan. Irailaren 12tik 29ra bitartean Donostia, Baiona, Donibane Lohitzune, Pasaia, Irun, Hendaia eta Orereta bisitatu ditu.

Dantza Hirian

Ikusten duguna berehala ulertzen ez dugunean, zerbait berri edo bereziren aurrean gauden seinalea izan daiteke. Ez beti. Nola gerta hori ere.

Baztango alkatea: “Txistu eta irainak entzun behar izan nituen dantzan hastean”

Garbiñe Elizegi Baztango alkateari elkarrizketa egin diote Info7 irratiko Kalegorrian saioan. Elbeteko festetan mutil-dantzan parte hartzeagatik txistu eta irain artean dantza egin behar izan zuen.

Baztango alkate Garbiñe Elizegiren kontrako oihuak mutil-dantzan parte hartzeagatik

Garbiñe Elizegi Baztango alkatearen kontra txistuak eta oihuak egin zituzten hainbat lagunek, Elbeteko jaietako mutil-dantzan parte hartzeagatik.
Multimedia

2014-08-08  |  Dantza

Baleapop jaialdia

Moi Moi kolektiboak antolatzen duen jaialdia, musika, plastika eta gaurko arte orokorrak biltzen dituena. Egilea: Baxter and Rojos

2014-05-21  |  Dantza

Kabalkada zintzarrotsak Urruñan

Herritarrak prestatze lanetan ari dira. Errepika nagusi bat eskaini zuten joanden larunbatean eta hemen duzue Urruñako laguntzaile batek prestatu bigarren erreportaia. Gérard Urrutia elkarteburua mintzatu da  André Zugazti,1947an herrian egin zen azken kabalkadako...

2014-04-04  |  Dantza

Iparra Hegoa - Errotuz zabaldu

Iparra-Hegoa urtero Seguran ospatzen den mugaz gaindiko aste kulturala da. Baina horrez gain, Euskal Herriko xoko guztietatikbildutako borondatezko lanetan oinarritzen den dinamika bat da, Euskal Herria batzeko dinamika, gure baitan ere baden muga hori gainditzeko indarrean. Honen guztiaren...

2014-03-18  |  Dantza

Lloba ikuskizuna

"Lloba" euskal kulturaren sorkuntza eta berrinterpretazio laborategia da. Gaur egungo musikak, dantzak, marrazkiak, bideo eta beste teknologiak uztartzen ditu, euskal mitologia ikuspegi berri batekin ezagutzeko asmoz. Egilea: Baxter and Rojos

2014-03-05  |  Dantza

Sagarra bildu

“Sagarra Jo” dokumentalaren ardatz nagusiak deskribatzen dituen erreportajea. Sagar bilketaren antzera, dokumentazio, informazio eta elkarrizketak bildu dituzte Baxter And Rojos ekoizpen elkarteko kideek (Iban Rusiñol eta Nicolas Novion), Madonna eta Kalakan taldearen arteko...

2014-01-08  |  Dantza

Dantza Plazara (Aiko taldea)

Bizitzeko filosofia bat, musika eta dantza ulertzeko modu bat. Definizio hau gehiago hurbiltzen da Aiko taldeak egiten duen lanera. Bere estilo eta filosofiarekin, Aikok dantzan egiten ikasteko beharrezkoak diren tresnak eskaintzen ditu, beldur eta oztopo gabe. Hurrengo erreportajean tresna...

2013-08-12  |  Dantza

Kontrapas dantzaldia

Kontrapas dantza emanaldia Donibane Garaziko Garaztarrak taldea Gipuzkoako Zubietan 2013ko maiatzaren 26an. Youtubeko Eskunabarrak erabiltzaileak igota.

2013-05-02  |  Dantza

Gamere-Zihigako maskaradak 2013: barrikada

Gamere-Zihigako gazteek prestatu dituzte maskaradak 2013 urtean. Lakarrira egindako bisitan hartutako irudiak dira honako hauek. Barrikadak Altzain, Arhanen eta Sarrikotagainen egin ondoren, Lakarriko pilota-plazan egindako azken barrikadan aitzindariek barrikada haustea ageri da bideoan....

2013-01-28  |  Dantza

Bai dantza klask ikuskizuna

Tema elkartearen sorkuntza, 2011ko ekainean Baigorrin. Ikusgarri hunek estiloak eta koloreak nahasten ditu, dantza tradizionala eta garaikidea uztartzen, antzerkia, kantua eta bertsolaritza ere bai. Iturria:

2012-09-21  |  Dantza

Maskaradak (1993-2007)

Jonmikel Intsausti 1993tik 2007ra hainbat Maskarada ekitaldiren ikusle izan da, urtez urte diapositibak atera dituelarik. Orain, batutako argazkiekin erakusketa bat ireki du Maskaradaren berri zabaltzeko eta iparraldeko eta hegoaldeko muga kulturalak lausotzeko helburuarekin. Diaporama honetan...

2012-07-13  |  Dantza

Erregerik gabeko erresuma amets

Nafarroako Erresuma 1512 urtean erori zen. Amaiurtarrek 1522ra arte eutsi zioten Gazteluari, hamar urtez buru egin zioten konkistari. 2000.an "Haien ametsa gurea da" ikuskizuna eratzeari ekin zioten Pier Paul Berzaitz zuberotarraren eskutik. Amaiurren eta Maulen dugu...

2012-06-21  |  Dantza

2012ko Maskaradak

2012an manera berezi batez, Xiberoko ikastoletako ikasle ohiek dituzte maskaradak antolatu bost igandez herriz herri ibiliz. Kanaldude Gamere-Zihigan izan zen. Goizeko barrikadetarik, arratsaldeko ikusgarriraino, aurtengo maskaraden laburpen bat eskaintzen dauzuegu, xehetasun emaile ditugula...

2012-03-30  |  Dantza

Maskaradak, krisiaren atetik sartu dira berrikuntzak

“Maskaradarik ez da izanen datorren urtean Zuberoan”, hala adierazi genuen hainbat hedabidek 2011ren hondarrean, jakin gabe iragarpen hori ustel bilakatzeko lehen urratsak ematen hasiak zirela Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien (XIIO) elkarteko zenbait kide. Emango dira, baiki,...

2011-12-16  |  Dantza

Frankismoaren biktimei aurreskua

Gipuzkoako Aldundiak prestatua, Frankismoaren biktimen omenaldian emititu zuten aurreskua. Dantzaria: Jon Maya Biolontxeloa: Pello Ramirez Argazki zuzendaria: Juantxo Sardon Produkzioa: Pixel ikus-entzunezko ekoizpenak Zuzendaria: Jon Maia Soria

2011-04-11  |  Dantza

Axeri Boda

Juan Antonio Urbeltzen ikuskizun berriaren inguruan Gipuzkoa Kulturak egindako erreportajea.

2011-03-21  |  Dantza

TTakun TTan TTakun

Txalaparta, dantza eta poesia uztartzen dituen Juan Mari Beltranen azken ikuskizunari buruzko erreportajea. Egilea: Gipuzkoa Kultura

2010-04-09  |  Dantza

Euskal dantzaren tradizio berriak

Euskal dantzaren alorrean, tradizioa eta sorkuntza kontzeptu bateraezinak bailiran erabiltzen ditugu maiz. Baina gaur tradizioa dena noizbait sortua izan da, eta bidean mila aldiz moldatua, etengabe birsortua beraz. Euskal dantza tradizionalaren errepertorioan ia ezer ez da uste ohi dugun bezain...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys