Erresistentzia indiarraren sinboloa

Dakota herriaren buruzagi historikoa eta AEBetako jatorrizko herrien arteko ordezkaririk errespetatuenetakoa hil zen urrian minbiziz, 71 urte zituela. Ameriketako Mugimendu Indiarraren (AIM) bultzatzailearen errautsak Black Hills dakotarren mendi sakratuan zabaldu zituzten. Russell Meansek FBIren aurkako matxinada gidatu zuen 1973an.

Dakota amerindiar herriak salgai zegoen beren gune sakratua erostea lortu du

Dakota amerindiar herria diru-bilketa kanpaina frenetikoan sartuta ibili da azken asteetan noizbait berena izandako lurra erosi ahal izateko. Dakota edo Lakota herria, Sioux gisa izendatu zuten bertara heldutako europarrek. 1876an kendu zieten lurra eta ordutik, esku pribatuetan egon da, berentzat sakratua den Pe' Sla erromesaldi gunean ibiltzen utzi izan dieten arren. Hala ere, jabeak salgai jarri zuen lur eremua eta etxeak eta errepideak egingo zituzten beldur ziren dakotarrak. Azken aukera gisa, lurra beraiek erosteko kanpaina abiatu zuten, eta azkenean, dolar nahikoa lortuta, jabearekin akordioa lortu dute.

Leonard Peltier AEBetako indigenen aldeko aktibistak 36 urte daramatza kartzelan

Gaurkoa, Leonar Peltierren aldeko elkartasun eguna da munduan. Bere alde daudenek –besteak beste, Nelson Mandelak, AEBetako zenbait kongresistak, bere aferan esku hartu zuen epaile batek edota Mumia Abu-Jamalen Lagunak erakundeko Euskal Herriko kideek–, errukia eskatuko diote Barack Obama AEBetako presidenteari, aska dezan. Bizitza osoko bi kartzela-zigor betetzera kondenatu zuten Leonard Peltier, 1975eko ekainaren 26an bi FBI agente tiroz hil izana leporatuta.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys