Kataluniako Auzitegi Gorenak plazaratutako auto baten arabera, haur bakar baten gurasoek klaseak gaztelaniaz jasotzeko eskatzen badute, gela osoak gaztelaniaz egin beharko du. Erabakia ez dutela beteko esan du Irene Rigau Generalitateko Hezkuntza kontseilariak.
Biltzar Nazional Katalaneko (ANC) presidente Carme Forcadellek ziurtatu du kontsulta atzeratzea “traizio handia” litzatekeela. Honekin ANC-k abisua eman die Generalitateari eta, bide batez, CiU eta ERCko zuzendaritzei. Prozesu subiranista deskafeinatzeko PPk azken aldian hasi dituen hurbiltze mugimenduen tranpan ez daitezela erori eskatu die.
ERCko presidente Oriol Junquerasek azaldu du CIUren Gobernuan sartuko litzatekeela Artur Masek galdeketarako data ezarriz gero. Generalitateko presidenteak gonbidapena luzatu die ERCri eta PSCri Gobernuaren kide izan eta egonkortasuna emateko.
Madrilgo Diputatuen Kongresuak, atzo egindako saioan, ez zuen onartu frackinga debekatzeko Izquierda Plural taldeak aurkeztutako ekimena, PPk, UPyDk eta CiUk aurka bozkatuta. EAJ, UPN eta FAC abstenitu egin ziren, eta PSOEk eta Amaiurrek, berriz, ekimenaren alde bozkatu zuten.
Katalunian hasi da independentziaranzko oztopo lasterketa. Orain, gobernuak badu legitimitate instituzionala erreferenduma deitzeko eta ez nolanahiko gehiengoarekin: 85 adierazpenaren alde eta 41 aurka (gehi CUPeko bi abstentzio). CiUren eta ERCren akordioaren arabera, erreferenduma 2014an...
Atzo Kataluniako parlamentuak subiranotasun aldarrikapena onartu zuen, eta hala, subjektu burujabea dela adierazi zuen gehiengo zabal batekin. 85 bozka alde, 41 aurka eta 22 abstentzio. Vilaweb agerkari digitalak irakurleei testua beste hizkuntzetara itzultzeko laguntza eskatu zien eta hainbat izan dira egindako itzulpenak. Horien artean Andoni Urtasunek euskarara itzuli zuen testaua pixka bat zuzenduta ekarri dugu hona, Creative Commons lizentziei esker. Originala hemen ikus dezakezu Vilaweben bertan, eta hemen egindako beste itzulpenak.
Kataluniako parlamentuak burujabetza adierazpena onartu du, eta beraz, adierazi du erabakitzeko eskubidea duela. 85 boto alde, 41 aurka eta 2 abstentzio. CiUk, ERCk eta ICVk adierazpenari baiezkoa eman diote. CUPek "baiezko kritikoa" eman dio aldeko boto batekin eta bi abstentziorekin. PSCk azkenean ezezkoa bozkatu du, baina bost diputatuk ez bozkatzea erabaki dute. PPk eta Ciutadansek ere ezezkoa bozkatu dute.
Katalunian bi urte barru egin nahi duten kontsultarantz pausoak ematen jarraitzen dute erakundeetatik. Gaur goizean aurkeztu dute parlamentuan burujabetza adierazpena CiUk eta ERCk (ikus PDFan osorik). Bertan jasotzen da “Katalunia subjektu politiko eta juridiko subiranoa” dela. Joan den ostegunean prentsara filtratu zen burujabetza adierazpenaren zirriborroa, eta PSC, ICV eta CUPen kritikei jaramon eginez, estatu propioari buruzko aipamenak kendu dituzte, adostasuna lortzen laguntze aldera.
Kataluniako Generalitateak dekretua onartu zuen atzo Ekonomia saila birmoldatzeko. Sailaren barruan Ogasun Idazkaritza sortu du, Kataluniako Zerga Agentzia garatzeko helburuz. Francesc Homs sailburuaren esanetan, lanean ari dira 2014 urterako “dena prest” izateko.
Katalunian independentziaren inguruko kontsulta egingo dute 2014an eta hartarako prestatzen hasi dira Convergencia y Unió (CiU) eta Esquerra Republicana (ERC). Gaia jorratzeko lehen aldiz bildu ziren atzo eta kide berrien, defizitaren eta subiranotasunaren inguruan hitz egin zuten. Hemendik aurrera astelehenero elkartuko direla jakinarazi dute.
Kataluniako CiU eta ERC alderdiek gobernu akordioa erdietsi dute. Atzo itxi zuten hitzarmena Artur Mas presidenteak eta Oriol Junqueras ERCko buruak. Hainbat puntuk erabakitzeko eskubideari egiten dio erreferentzia. Bi alderdiek independentziari buruzko kontsulta 2014an egiteko konpromisoa agertu dute, data atzeratzeko aukera dagoen arren, biek ala biek egoki ikusten badute, bederen.
Akordioa gaur itxiko dute guztiz bi aldeek, Parlamentuan egingo duten agerraldian. Junquerasek atzo zioenez, badira lotu gabeko gauza batzuk, "baina ziurrenik gaur itxiko dira horiek ere". ERCko burua pozik agertu zen, independentziari buruzko kontsulta egiteaz gain, "politika sozio-ekonomikoetan aldaketak emango direlako".
ERCk ez du CiUrekin batera gobernurik osatuko, joan den igandeko hauteskundeen ostean bi alderdiek egin duten bileran argi geratu denez. Dena den, Oriol Junqueras ERCko buruak adierazi du gobernuaren "egonkortasuna" bermatzeko prest dagoela. Adierazpenak atera zabal diezaioke CiUk gutxiengoarekin gobernatzeari, ERCk parlamentuan laguntza eskainiz.
Artur Masek CiUren ohiko zalantzekin egin zion aurre irailaren 11ko manifestazioari. Azkenean, CiU egon zen eta Mas ez. Baina Masek ez zuen galdu nahi izan tren jendetsu hura eta baliatu nahi izan zuen bere indarra biderkatzeko. Helburu horrekin aurreratu zituen hauteskundeak eta sekulako danbatekoa jaso du. Gehiengo osoa helburu zuenak, 12 eserleku galdu ditu, politikaren mirari horietako bat gauzatuz: hauteskundeak aise irabazi, baina galtzaile handiena bilakatu.
Gehiengo subiranista izango da Katalunian datorren legegintzaldian. CiUk erraz irabazi du, nahiz eta 12 eserleku galdu dituen eta ez duen gehiengo osorik lortu. 62 ordezkari izatetik 50era igaro da. ERC 10 ordezkarirekin bosgarren alderdia izatetik, bigarren indarra izatera igaro da 21ekin. Bloke subiranistak gehiengo osoa izango du ICVk 12 eta CUPek 3 legebiltzarkide eskuratuta. PSC hirugarren izan da nahiz eta ERCk baino boto gehiago atera. 20 ordezkari izango ditu. PP laugarren postuan geratu da 19rekin. Ciutadansek ordezkaritza hirukoiztu egin du eta 9 legebiltzarkide izango ditu.
Estatu independente izan nahi duen erabakiko du Eskoziak 2014an eta Europa osoan helburu bera duten herrientzat erreferente bihurtu da. Krisiak indartu egin ditu mugimendu independentistak Katalunian eta Flandrian ere. Europako puzzlea pieza txikiagoz osatzen hasteko lehen urratsak ote dira?
Kataluniako Principaten hauteskunde autonomikoak aurreratuko dituztela adierazi ondoren, Artur Mas-ek, Generalitateko presidenteak, Principaten independentziarako balizko bide orri bat aurkeztu duela ikusi dugu.
Bart gauean hasi da azaroaren 25ean izango diren bozetarako kanpaina. Analista guztiak bat datoz: Kataluniarentzat orain arteko hauteskunde erabakigarrienak izango dira. Artur Mas presidenteak gehiengoa eskatu du independentziaren bidean. Navarrok (PSC) berriz CiU eta PPri bozka ematea murrizketak bultzatzea dela esan du.
Kataluniako alderdi politikoak azaroaren 25eko hauteskundeetako programak aurkeztu dituzte asteburuan. Artur Mas presidentearen CiU koalizioak "Europari itsatsitako Estatu propioa" lortzea du helburu; eta PSCk nabarmendu du Kataluniak "erabakitzeko eskubidea" izan behar duela eta hori lortzeko Espainiako Konstituzioa aldatu beharko litzatekeela.
Espainiako Militarren Elkartearen (AME) hitzetan, independentismo katalanak, Artur Mas Generalitateko presidenteak eta parlamentuko "kide separatistek" arriskuan jartzen dute Espainiaren "batasuna". Plazaratutako agirian diotenez, Espainiako Gobernuak eta auzitegiek Konstituzioak eskaintzen dituen tresnak erabili behako lituzkete "edozein sezesio mota geratzeko". AMEk dio militarrek ez luketela esku hartu behar, baina horretera bultzatuko balituzte, "zalantzarik gabe" erantzuleak "militar-jurisdikziopeko auzitegietara" eramango lituzketela, "goi traizioagatik" epaituak izateko.
Kataluniako presidenteak eta Espainiakoak gaur egingo duten bileraren aitzinean, titularrekoak dirudi egiteko geratzen den galdera bakarra. Bileraren aurretik Mas eta Rajoy konbatea berotu nahian dabiltzan boxeolarien gisa aritu dira: Kataluniako ogasunaren “enbrioia” aurkeztu du batak; besteak adierazi du independentismoari aurre egingo diola Konstituzioarekin.
Ostegun honetan Artur Mas Kataluniako Generalitateko burua Mariano Rajoy Espainiako presidentearekin bilduko da. Ez da errutinazko topaketa izango: joan den astean Bartzelonan milaka herritarrek independentzia eskatu zuten eta olatu hori baliatu zuen Masek, Kataluniak "estatu egiturak" behar dituela adierazteko, ondo kalkulatuta, "independentzia" hitza behin ere aipatu gabe, baina haren beharra iradokiz.
Independentziaren alde lanean diharduen Kataluniako Biltzar Nazionalak (ANC) "sezesio prozesua" abiatzeko eskatu die Artur Mas Generalitateko presidenteari eta Nuria de Gispert Kataluniako Parlementuko presidenteari. ANC independentziaren aldeko martxa egiten ari da egunotan Katalunia osoan zehar. Irailaren 11n amaituko da Bartzelonan, Diada egunean, eta Masek eta Gispertek ongietorria egitea nahi dute antolatzaileek.