Kutxaren astearteko batzarra inpugnatuko du EH Bilduk, gaur adierazi duenez. Bart Xabier Iturbe aukeratu zuten Kutxako presidente, EAJ, PSE eta PP alderdiek eta CCOO eta Pixkanaka Kaskari sindikatuek bat eginda. Elkar-hartze horrek oztopatu zuen EH Bilduko hautagai Antton Izagirre Kutxako presidente izendatzea. Presidentea aukeratzeko prozesuan gorabehera handiak izan dira. Pausoz pauso xehetu dugu gertatutakoa.
EAJk, PSEk eta PPk zerrenda bateratuak aurkeztuko dituzte Kutxako administrazio kontseiluan. CCOO sindikatuak eta Pixkanaka-Kaskari Kutxabankeko langile taldeak ere bat egin dute ekimenarekin. Hartara, kontseiluko hamabost kideetatik zazpi ziurtatuko dituzte hiru alderdiok.
Murrizketen aurka Europako 23 estatutan egindako mobilizazioetan milioika lagunek parte hartu zuten atzo. Hego Euskal Herrian agerian geratu da sindikatuen arteko batasun eza; hala ere, milaka lagun bildu zituzten hiriburuetan egindako manifestazioek. Nafarroan izan du jarraipen zabalena greba orokorrak. CCOO eta UGT sindikatuek emandako datuen arabera, industriaren sektoreak babestu du bereziki protesta eguna, baita eraikuntzarenak eta garraioarenak ere.
Portugal, Frantzia, Espainia, Grezia, Italia, Txipre, Malta eta Belgikak Europako Sindikatuen Konfederazioak (CES) deituriko greba babestu dute lan erreformei erantzuna emateko.
Sindikatuek emandako datuen arabera, Greba Orokorra eraikuntzan eta industrian izaten ari da eragin handiena, metalgintzan batez ere (%50-60koa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan). EAEko datuei dagokienez, jarraipena %50koa izan da Bilboko Metroan; %55ekoa Sidenorren; %100ekoa Loiuko aireportuaren aparkalekuan; %100koa Zamakonan eta Santurtziko eta Pasaiko portuetan; eta %40ekoa Correosen. Nafarroan grebaren jarraipena zabalagoa izan da. CCOO eta UGTk emandako datuen arabera, %70ekoa izan da.
CCOO eta UGT sindikatuek greba orokorrera deitu dute biharko Espainiako Estatuan. Hego Euskal Herrian, aurtengo hirugarren greba orokorra izango da eta "haserrea" kalera ateratzeko eskatu die herritarrei Damaso Casado UGT-Euskadiko idazkari nagusiak. Lan erreforma, berrordaintzea osasun zerbitzuan, murrizketak edota amnistia fiskala aipatu dituzte greba egiteko arrazoien artean, eta "kontsumoaren greba" egiteko eskatu du Jose Maria Molinero Nafarroako CCOOko idazkari nagusiak.
Azaroaren 14rako Europan mobilizazio eguna deitu du Europako Sindikatuen Konfederazioak. Espainiako Estatuan CCOO eta UGTk greba orokorra deitu dute, ESK-k, CGTk eta CNTk bat egin dute; ELAk, LABek, STEE-EILASek eta Hiruk ez. Erabaki horrek eztabaida piztu du eta sare sozialak horren isla dira. Ondoren, Twitterren gaiaren inguruan esandakoak bilduko ditugu.
Kutxabankeko bezeroen bozketan urriaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundetako emaitzak errepikatu direla esan liteke. Kutxan EAJ eta Bilduren arteko berdinketa, BBKn EAJ nagusi eta Vitalen berriz, PP.
Europar Batasuneko sindikatuek Europa osoan egiten ari diren erreforma "zorrotzen" aurkako greba deialdia egin dute datorren azaroaren 14rako. “Europak ekonomian hartzen dituen erabaki zorrotzei indartsu aurre egitea” dute helburu.
Greba ez da orokorra izan Nafarroan, martxokoan bezala. Orduan sindikatu guztiek deitutakoa zen eta, oraingoan, euskal gehiengo sindikalak eta sindikatu txikiago batzuek deitu dute. Hedabideek eta sindikatuek aipatu dute, oro har, beste batzuetan ere eman den fenomenoa: Nafarroako Iparraldean greba ia orokorra izan da, Iruñerrian garrantzitsua eta txikiagoa erditik hegoaldera.
CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Espainiako Gobernuak onartutako murrizketen aurkako manifestazioak egin ziren atzo dozenaka hiritan. Milaka lagunek hartu zuten parte mobilizazioetan. Hego Euskal Herrian bost manifestazio egin ziren: lau hiriburuetan eta Tuteran (Nafarroa).
Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Tuteran izango dira murrizketen aurka CCOO eta UGT sindikatuek deitutako manifestazioak. Herrialdea suntsitu nahi dute, eragotzi egin behar dugu, gehiago gara lelopean egingo dira.
Espainiako Gobernua hartzen ari den neurrien aurka protestatzeko, sindikatu eta eragile sozialak mobilizazioak deitzen hasi dira. Gaur izango dira lehenengoak, 11:00etan, Hego Euskal Herriko Enplegu Zerbitzuaren egoitzetan. Bihar eta etzi ere izango dira mobilizazioak eta irailetik aurrera greba orokorra deitzeko asmoa iragarri dute CCOOk eta UGTk.
CCOO eta UGT sindikatuek ere greba orokorrerako deia egin dute Espainiako Estatuan martxoaren 29rako, Hego Euskal Herriko sindikatu abertzaleek deitutako egun bererako.
Euskal Herriko CNT sindikatuak ere bat egin du greba orokorrerako deialdiarekin.
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, Bizkaiko merkatarien elkarteek eta kontsumitzaileen elkarteek deituta, saltokiak igande eta jai egunetan irekitzearen aurkako manifestazioa egingo da igandean Bilbon, 12:00etan Moyua plazatik abiatuta.
CCOO eta UGT sindikatuek greba orokorra deituko dutela Espainiako Estatuan martxoaren 29an, Hego Euskal Herriko sindikatu abertzaleek deitutako egun berean, hainbat hedabidek adierazi dutenez. Aldiz, sindikatuek ez dute halakorik baieztatu.
Zuhurtziaz jokatzeko deia egin duten arren, UGT eta CCOO sindikatuek zeharka begiratzen diote sindikatu abertzaleek martxoaren 29rako Espainiako Gobernuaren lan erreformaren aurka deitutako greba orokorrari. Atzo Hego Euskal Herriko hiriburuetan –eta Espainiako Estatuko beste hainbat hiritan– egindako manifestazio jendetsuetan greba deitzeko komenentziaz aritu ziren sindikatuetako ordezkariak eta militanteak.
CCOO sindikatuak arbel gasa erauzteko haustura hidraulikoaren sistema aztertu du eta atzo kaleratu zuen ondorioen txostena (PDF). Jesus Uzkudun sindikatuko Ingurumen eta Lan Segurtasun idazkaritza arduradunak adierazi zuen Araban arbel gasa erauzteko erabiltzen ari diren haustura hidraulikoaren sistema, "fracking" sistema gisa ezagunagoa, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan erabiltzeko asmotan direla.
Badakit irakurle askoren galdera ez dela “zenbat?”, baizik eta “zenbat gutxiago?”. E-29tik I-29ra ez dago hainbesteko tartea, eta greba biak arrazoi beragatik deituak izan direla kontuan hartu behar da. Greba bera bi aldiz egin dela esan daiteke, eta konparazioak saihestezinak dira, gaztelaniazko esamoldearen arabera gorrotagarriak izan arren. Batez ere, konparatutako bi aldeetako batentzat.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak egiten ari dira uneotan lan erreformaren kontra. Unai Sordo CCOO-Euskadiko buruak Bilboko manifestazioa hasi aurretik adierazpenak egin ditu. Bere esanetan Espainian "arrakasta handia" izan du grebak eta Gobernuak kontuan hartu beharko du hori. EAEri dagokionez, sindikatu abertzale nagusiek greban ez parte hartu izana kritikatu du Sordok, baina hala ere lanuztea nabarmena izaten ari dela azpimarratu du.