Piztu Ezazu Argia 970x90

can

CAN

CANek bere handitzea azkartu zuen, krisia lehertu aurretik

2013-06-03

Xuban Zubiria

2007. urtean, entitate berriak irekitzeko 130.000 euro inbertitu zituen CANek. Orain argitaratzen ari diren kontrol batzordeko aktek erakusten dute, garaiko kontseilariek ez zutela hedapen erabaki hori kritikatu edo gaitzetsi.
CAN

CANeko ustelkeriari buruzko dokumentala estreinatuko dute gaur

2013-05-27

Martin Vicioso

Ateak Irekik ekoitzitako “CAN: Kutxa hutsa” dokumentala gaur estreinatuko dute Iruñeko Golem aretoetan. “Nork eraman ditu sosak?” trilogiaren bigarren atala da, eta bost aldiz eskainiko dute dohainik egunean zehar, horietako bi, 10:30etan eta 18:30etan euskaraz.
CAN

CANeko zuzendari ohi Enrique Goņi inputatu dute

2013-05-16

Martin Vicioso

Nafarroako Auzitegi Goreneko epaile Mari Paz Benitok Enrique Goñi, CANeko zuzendari ohia, inputatu du. Maiatzaren 24an hitz egin beharko du Justizia Auzitegiaren aurrean.

Nafarroako eragile sozialek sistema politikoa aldatu behar dela diote

2013-04-17

ARGIA

Aldaketa eskatzen duten nafarrak gero eta gehiago dira, Gobernuaren murrizketek eta CANeko eskandaluak eraginda. Baina eragile sozialen ustez  sistema politikoa bera da aldatu beharrekoa, herritarren partea hartzea lehenetsiko duen alternatiba sortzeko. Yolanda Barcina presidentearen kontrako zentsura mozioaren bezperan, Diario de Noticias-ek zenbait talde eta kolektiboren iritzia jaso du.
CAN

CANen auzian, Mirandak deklaratu behar du gaur

2013-04-16

Lide Hernando

Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilari-ohia CAN auzian inputatu bezala deklaratzera deitua zegoen gaur goizeko 10:00etan.  
CAN

Iruņeko alkate Enrique Mayaren txanda

2013-04-15

Jon Torner Zabala

Enrique Maya Iruñeko alkateak deklaratuko du gaur Iruñeko Auzitegiko Instrukzioko 3. Epaitegiko Maria Paz Benito epailearen aurrean, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten auziagatik.
CAN

Miguel Sanzek inputatu gisa deklaratuko du gaur

2013-04-12

Jon Torner Zabala

Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiak inputatu gisa deklaratuko du gaur goizean Iruñeko instrukzio auzitegian, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten harira. Epaitegira heltzean "lapurra" eta "txorizo" oihuka hartu dute kanpoan zeuden herritarrek.
CAN

Iruņeko Udaleko oposizioko alderdiek Mayaren aurka planto egingo dute batzarrean

2013-04-10

Lide Hernando

Iruñeko alkate Enrique Mayak CAN auziarekin duen erlazioa kontuan hartzekoa dela kontsideratu dute udaleko UPNren oposizioko alderdi guztiek, PPNk izan ezik.
CAN

Nafarroako ustelkeriaz dokumentala laguntzeko donazio kanpaina abiatu dute

2013-04-08

Jon Torner Zabala

Nafarroako ustelkeria kasuei buruzko Nork eraman du dirua? trilogiako bigarren dokumentala egiten ari da Ateak Ireki kolektiboa, CANen desagerpena oinarri izango duena. Proiektua sustengatzeko donazio kanpaina jarri dute abian, Verkami webgunearen bitartez.

Barcinaren aurkako zentsura mozioa aurkeztu dute Bilduk eta NaBaik

2013-04-05

Lide Hernando

Bilduk eta Aralar-NaBaik Yolanda Barcinaren aurkako zentsura mozioa aurkeztu dute gaur Nafarroako Parlamentuan. Barcina ordezkatzeko Juan Carlos Longas proposatu dute.
CAN

Sanz, Maya eta Miranda inputatu dituzte CANeko dietengatik

2013-04-02

Jon Torner Zabala

Miguel Sanz Nafarroako presidente ohia, Enrique Maya Iruñeko alkatea eta Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuko kontseilari ohia inputatu gisa deklaratzera deitu ditu Iruñeko Instrukzioko Epaitegiak, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten aferagatik.
UPN

Barcina ahul, alternatiba ere bai

2013-03-24

Xabier Letona

YOLANDA BARCINA-K jarraitzen du UPNko lehendakari moduan: 871 boto (%51,78) bere alde, Alberto Catalánek baino –Miguel Sanzek baino– 76 gehiago. Ezustekoa izan da, ez da gertatu oro har uste zena, eta oraingoan Gobernuaren aparatua alderdiarenari gailendu zaio. Besteak beste,...
CAN

Iruņeko alkatearen dimisioa eskatuko du oposizioak, CAN auzia dela eta

2013-03-22

Jon Torner Zabala

Enrique Maya Iruñeko alkatearen aurkako mozioa aurkeztuko dute gaurko osoko bilkuran NaBai, Bildu, PSN, Aralar eta Izquierda-Ezkerra alderdiek, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten auziagatik,

Inoiz ez bezalako aukera

UPNk iragan igandean egin zuen kongresuaren ondoren Kike Diez de Ultzurrunek Nafarroako egoera politikoari buruzko analisia eskaini digu. Bere uste UPN eta PSN hondoratu egingo lirateke hauteskundeak orain eginez gero: sekula eztako aukera zabaldu da Bildu, Geroa Bai eta Ezkerrarentzat.
UPN

Guardia zaharra touché

2013-03-17

Xabier Letona

Oso ukituta dago Nafarroako elite politiko zaharra. Nekez pentsatuko zuen UPNk Nafarroako Kutxaren auziak bere agintaritza ere horren kolokan jarriko zuenik. Baina hala da eta, ezker-eskuin, herritarrak gogaituta eta suminduta daude. UPN eta PSNko politikarien dieten azken aferak gorenera...

Barcinak 6.500 euro kobratu zituen Vinsa enpresa publikotik bileretara joan gabe

2013-03-11

Martin Vicioso

Yolanda Barcinak 6.500 euroko ordainketak jaso zituen 2009 eta 2011 artean Vinsa elkarte publikotik, bileretara joan ez bazen ere. Iruñeko alkate izateagatik batzordekide zen, baina bere sinadura ez da aktetan agertzen. 2009a baino lehenagoko bileretan izan zenik ezin izan du egiaztatu informazioa plazaratu duen Noticias de Navarra egunkariak.
CAN

Bilerako 2.680 euro arte kobratzen zuten UPNko hainbat goi karguk

2013-03-08

Martin Vicioso

UPNko lau karguk 1.717 eta 2.680 euro gordin jasotzen zituzten CANren bileretara joateagatik. Miguel Sanzek, Yolanda Barcinak, Alvaro Mirandak eta, geroago, Enrique Mayak hartzen zuten parte Nafarroako Kutxako Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorra delakoan. Kontuz! kolektiboak plazaratu ditu aktak.
CAN

Enrique Goņi CANi buruzko galderak erantzutera behartu dute Nafarroako parlamentuan

2013-02-19

Lide Hernando

2000 eta 2012 urteen artean Nafarroako Kutxako (CAN) zuzendari izandakoa Nafarroako parlamentuaren galderak erantzuten ari da gaur goizeko 9etatik. “CANen egindako kudeaketa bezeroentzat onena” izan zela esan du, Naiz.info-ren arabera, baita gaur egun etorkizuna bermatuko dion proiekturik onenean sarturik dagoela, Caixabank-enean, alegia.
CAN

CANren kudeaketaren inguruko egia argitzea eskatu zuen milaka pertsonak

2013-02-04

ARGIA

Larunbateko manifestaldiak 5.000 pertsona inguru bildu zituen Iruñean. Patxi Zamorak, Kontuz! plataformako bozeramaileak, deialdiak erantzun zabala jaso zuela adierazi zuen, sindikatu eta alderdi desberdinek babesa eman baitzioten. Besteak beste,  EH Bildu, Geroa Bai, Aralar, I-E eta PSNko militante batzuk han izan ziren. Parlamentuan ikerketa batzorde baten beharra azpimarratu zuen, eta bere ustez “tamalgarria da gardentasuna eskatzeko kalera atera behar izatea”, CANeko zuzendariek berezkoa beharko luketen ezaugarria baita, Zamoraren iritziz. Halaber, egunen batean erantzunak emango dituztela azaldu zuen, beraien borondatez ez bada, “herritarren presioaren ondorioz”.

CANen inguruko "egia osoa" azaleratzeko manifestazioa otsailaren 2an Iruņean

2013-01-24

ARGIA

Manifestazioa deitu duen Kontuz! kontsumitzaileen elkarteko kideen hitzetan, Nafarroako Kutxan (CAN) gertatutakoak "muturreraino ikertzeko" eskatuko dute otsailaren 2an Iruñean. Herritar orori egin diete dei manifestazioan parte hartzeko, CANeko arduradunek "jende guztiari" egin diotelako kalte.
CAN

CAN auziari buruzko prentsaurrekoa ematen ari da Kontuz! plataforma

2013-01-18

ARGIA

Ustelkeriaren aurkako Kontuz! plataforma CAN auziari buruzko prentsaurrekoa ematen ari da. Ateak Ireki webgunean zuzenean jarraitu daiteke.    
UPN

'Los trileros forales' dokumentala proiektatzea lortu dute, debekuen gainetik

Herri Ekimena kolektiboak bultzatutako Los trileros forales dokumentala Iruñeko Santa Cruz plazan estreinatzea debekatu zuten atzo eta zinema barruan egin behar izan zuten proiekzioa. 500 lagun bildu ziren filma ikustera.  

Santiago Cerverak "engainatu" egin zutela esan du atxilotu dutenean

Guardia Zibilak Santiago Cervera Nafarroako PPko diputatua atxilotu zuen atzo, Nafarroako Kutxako (CAN) presidenteari egindako xantaia saiakeran parte hartu duelakoan. Cerverak pertsona anonimo batek “engainatu” egin zuela adierazi du bere blogean, Nafarroako Kutxaren inguruko informazioa jasotzen omen zuen gutun faltsu batek eraman zuela behar ez zen lekura, behar ez zen momentuan.

Kutxabank, begira Nafarroako Kutxa

2012-11-25

Xabier Letona

Kutxako lehendakari Xabier Iturberi elkarrizketa egin nion 2009an eta estatuek finantza sisteman jarritako dirutzak berreskuratzeko bermerik ba ote zuten galdetu nion. “Baietz uste dut, bankuak berriz martxan jarri eta gauzak ondo egiten badituzte itzuliko dira. Hori beti gertatzen da,...

Recordman berria Nafarroan

2012-11-04

Urko Apaolaza

Yolanda Barcinak onartu du bazekiela Jesús Pejenaute kontseilariak dirua zuritu zuela CANen.
CAN

Nola hil kutxa bat kartzelan amaitu gabe

2012-06-24

Urko Apaolaza

Krimen bat gertatu da Nafarroan. Bertako finantza erakunde sendoena, errotuena, 157 milioi euroren truke hil dute. Apenas bi urtetan, Nafarroako Kutxak bere balioaren %88 galdu du kudeaketa txarraren ondorioz, eta azkenean Caixabank-ek erosi du. Hauek dira hilketaren bost pausoak. Arduradunek libre segitzen dute.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys