PuntuEus

EAEko autogobernu lan taldea martxan, Kataluniari buruzko ebazpen judizialak markatuta

2014-03-27

Iera Aranburu

Erabakitzeko eskubidea lan taldean eztabaidagai izango dela adierazi du Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak.

Udalbiltzak euskal hedabideen behatokia finantzatuko du

2014-03-03

ARGIA

2014 eta 2015 urteetarako hitzarmena sinatu zuten joan den astean Hekimen euskal hedabideen elkarteak eta Udalbiltzak. Euskara eta euskaldunen komunitatea indartzeko helburua dutela nabarmendu dute bi eragileek.

Udalbiltza Zuberoan: gasnategi batekin akordioa itxita eta Alozeko ikastola bidean

2014-02-21

Iera Aranburu

Udalbiltzak Pirinioak sendotzen programaren baitan lehen ekimena aurkeztu du Maulen. Azkorria gasnategiarekin akordioa sinatu du eta era berean Alozeko ikastolari diru laguntza bat ematea aztertuko du.

Gure Esku Dago ekimenak herriz herriko aurkezpenak ugaritu ditu giza katea berotzeko

Gure Esku Dago ekimena bolo-bolo dabil Euskal Herriko luze zabalean burujabetzaren aldeko dinamika aurkezten. Ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko ditu giza kate batek erabakitze eskubidea aldarrikatzeko.

Kontsulta bat behar dugu

PPko eta PSOEko zenbait kidek ere kontsulta bat behar dute. Psikologoarenean. Kataluniako zikloia orraze batekin gelditu nahian ari dira eta gaizki ateratzen zaien bakoitzean egiten duten espantuak antza handiegia du dibortzioa onartu nahi ez duen senar jeloskor batek egingo lukeenarekin: niri egin nahi didazu hau? NIRI? Zuk ez dakizu norekin ari zaren! Eta abar eta abar.

Ibarretxe Plana eta Loiolako akordioa berriz mahai gainera

Ez da hutsetik hasiko estatus politiko berriari buruzko eztabaida: EH Bilduk Ibarretxe Planaren hitzaurrea eta Loiolako akordioaren edukiak jarriko ditu berriz mahai gainean, ostegunean EAJrekin egingo duen bileran.

Eskozia 2016ko martxoaren 24an independente, erreferendumean baiezkoa gailenduz gero

Eskoziako ministro orde Nicola Sturgeonek iragarri duenez, 2016ko martxoaren 24an aitortuko da Eskoziaren independentzia, datorren urteko galdeketan baiezkoa ateraz gero.

PP: "Espainia ez da desegingo, horren esperantzan zaudetenok ahantzi ideia hori"

PP, PSOE eta UPyD alderdiek ezezko borobila eman zioten Kongresuan herrien autodeterminazio eskubideari. Amaiur koalizioak, Kataluniako ERC-k eta Galiziako BNG-k eramandako erabakitzeko eskubidearekin lotutako legez besteko proposamena eztabaidagai izan zen atzo Madrilgo kongresuan.

Autodeterminazio eskubidea eztabaidagai Espainiako Kongresuan

Amaiur koalizioak, Kataluniako ERC-k eta Galiziako BNG-k autodeterminazio eskubidearen gaia eramango dute gaur Madrilgo Kongresura, legez besteko proposamen baten bidez. Erreferendumak antolatu ahal izatea bozkatuko dute diputatuek.

Katalunia “guziz leial ilezkorra”

2013-09-29

Urko Apaolaza

Artur Mas Kataluniako lehendakariari “leialtasuna” eskatu dio Mariano Rajoy Espainiakoak. EAJren eta PSEren arteko itun fiskalean ere Patxi Lopezek “leialtasuna eman eta exijituko” duela azaldu du. Modan jarriko ote da berriz ere ditxosozko hitza? Zenbatetan ez ote...

Katalunia "guziz leial ilezkorra"

2013-09-18

Urko Apaolaza

Artur Mas Kataluniako lehendakariari “leialtasuna” eskatu dio Mariano Rajoy Espainiakoak. EAJren eta PSEren arteko itun fiskalean ere Patxi Lopezek “leialtasuna eman eta exijituko” duela azaldu du. Modan jarriko ote da berriz ere ditxosozko hitza?

“Galiziako nazionalistek estatu propioa eskatzen dute orain, aldaketa garrantzitsua da”

2013-09-16

ARGIA

Igandeko manifestazioaren atarian, Rodri Suarez kazetari eta analista politiko galiziarra elkarrizketatu zuen Unai Brea ARGIAko kazetariak. BNGk antolatutako ekimenaren inguruan egin zituen adierazpenak ekarri ditugu hona:

Galiziaren burujabetasuna aldarrikatu dute 10.000 lagunek

2013-09-16

Lander Arretxea

BNG alderdi nazionalistaren deialdiari erantzunez, igandean milaka lagunek Santiagoko kaleak hartu zituzten Galiziaren burujabetasuna aldarrikatzeko. Uztailaren 25ean egiten den ekitaldi nazionala ordezkatu zuen manifestazioak, Santiagoko tren istripu larria zela eta bertan behera geratu baitzen.

Jean Haritschelharren heriotzak sortutako erreakzioak

2013-09-02

ARGIA

Hainbat erreakzio izaten ari da Jean Haritschelhar baigorriarraren heriotza. Euskararen eta euskal kutluraren inguruko pertsonen eta politikarien hitzak zabaltzen ari dira.

Euskal Herriko Kohesio Fondoa abiatu du Udalbiltzak

2013-06-20

Xuban Zubiria

Udalbiltza eraberrituak gaur aurkeztuko du Bilbon lehen egitasmoa: Euskal Herriko Kohesio Fondoa. Egitasmoaren helburu nagusia, Euskal Herriak dituen baliabideak  lurralde osoaren garapen orekatu eta kohesionatuaren bidean jartzea izango dela adierazi dute Udalbiltzako kideek.

Kontzertuaren eztabaidarekin autodeterminazioarena estali nahi dute Egibarren ustez

2013-06-18

Xuban Zubiria

Erabakitze eskubidearen eztabaida alboratu nahi dutela esan du EAJko Joseba Egibarrek kontzertua ekonomikoaren polemikarekin.

Estatus politiko berria herritarrekin "kontrastatu" nahi du Urkulluk

2013-04-10

Urko Apaolaza

Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako gobernu programak aurreikusten du autogobernu ponentzia bat osatzea Eusko Legebiltzarrean eta hortik ateratako emaitza “herri kontrastearen mende” jarriko lukete. Gisa horretan definitu du Iñigo Urkulluk hauteskundeetan agindutako autogobernuari buruzko galdeketa, 2015erako “estatus politiko berria” ekarriko lukeena.

Eskoriatzan bandera espainola "toki ikusgarrian eta lehentasunezkoan" jartzeko agindu du epaileak

2013-03-20

ARGIA

El Mundo egunkariak argitaraturiko albiste baten arabera, Donostiako epaitegiak Eskoriatzako Udalari agindu dio bandera espainola toki “ikusgarrian, lehentasunezkoan eta dagokion ohorean” jartzeko.

Udalbiltza eta Ernai martxan, jazarpen aroa atzean utzi nahi du ezker abertzaleak

2013-03-04

Jon Torner Zabala

Legez kanporatzea eta jazarpena hainbat urtez jasan ostean, ezker abertzalea berregituratzen ari da apurka-apurka. Pasa den asteburua horren erakusgarri: Udalbiltza eraberritua eta Ernai gazte erakundea aurkeztu dituzte jendaurrean.

Udalbiltza, nazio bat garelako

2013-02-25

null

Urtebeteko lan baten ostean, datorren martxoaren 2an Udalbiltza berrantolatzeko batzarra egingo da Donostian, epe ertaineko ekintza plan bat zehazteko eta hura gidatzeko zuzendaritza bat hautatzeko. Iazko Aberri Egunaren bezperan zazpi herrialdeetako udal kargu talde batek hasitako lana burutuko da batzarrean eta, horrela, azken bost mendeetan izan dugun instituzio nazional bakarrak desiratutako bigarren aroko aurreneko pausoak emango ditu.

PSEk erabakitzeko eskubideari atea itxi dio

2013-02-11

Martin Vicioso

Patxi Lopez laugarren aldiz hautatu dute PSE-EEko idazkari orokor, alderdiaren zazpigarren kongresuan. Politika eta antolakuntza ponentziek babes zabala jaso dute, eta erabakitzeko eskubidea babesten zuen emendakina ez da onartu.

"Herri honi benetako argazkia egingo dio Udalbiltzak"

2013-02-10

Urko Apaolaza

Gasteizen jaioa, 1974an. Turismo ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. EA alderdiko kide da, eta Arabako Batzar Nagusietan batzarkide izan zen 2003tik 2007ra. Egun Gasteizko Udalean zinegotzi dabil Bilduren izenean. Udalbiltza berregituratzeko talde eragileko bozeramaile da. Martxoaren 2ko batzar eratzailea antolatzen dabil orain.

Bilduk Eudeli ordaintzeari utziko dio udal funtzionamendua argitu arte

EAEko 101 udalek elkartean dirua jartzeari utziko diote helburu eta funtzionamendua “argi” azaldu arte. Eudelek Bildu “gutxietsi” duela salatu du koalizioak Donostian egindako prentsaurrekoan.

Independentziaren paperetan galdua

2012-12-09

Xabier Letona

PAKO ARISTI ::Independentziaren paperak Erein

Udalbiltza berrantolatzeko prozesuan 1.174 hautetsik parte hartu dute

2012-11-28

Udalbiltza berrantolatzeko prozesuan dagoeneko Euskal Herri osoko 318 udaletako 1.174 hautetsik parte hartu dutela jakinarazi zuten atzo Bilduko Gasteizko zinegotzi Iratxe Lopez de Aberasturik eta Ordiziako alkate Igor Egurenek, eta Izurako alkate Daniel Olzomendik, Donostian emandako prentsaurrekoan. Euskal Herriak bi estatuen partetik jasaten duen "suntsiketa kultural, linguistiko eta ekonomikoari aurre egiteko", Udalbiltza "beharrezkoa" dela nabarmendu zuten.

Udalbiltzaren berrantolaketa abian da

2012-07-02

Udalbiltzaren berrantolaketa prozesua martxan da eta hilabete gutxiren buruan, urtea bukatu baino lehen seguruenik, ikusi ahalko da emaitza. Aurtengo martxoan eman zen horretarako lehen jendaurreko urratsa, alderdi ugaritako ordezkariek Irunen bat eginik Euskal Herri osoko udalak biltzen dituen erakundea berriz martxan jartzeko borondatea adierazi zutenean. Urte eta erdi igaro da Espainiako Auzitegi Nazionalak erakunde horretako kide izatea leporatuta auzipetutako lagunak absolbitu zituela. 

Udalbiltza berrantolatzen ari dira hainbat alderditako kideak

2012-05-21

Espainiako Audientzia Nazionalak Udalbitza auziko kideak absolbitu zituenetik urte eta erdi igaro denean, Garak gaur aurreratzen duenez, Udalbiltza berrantolatzeko asmoa dute zenbait hilabeteren buruan. Helburu horrekin aste honetan bertan herrietako hautetsien atxikimendu bila kanpaina abiatuko dute. Aipatu egunkariak dioenez, ekimenak nabarmenduko du ez dagoela arrazoirik berriro martxan ez jartzeko, ez dagoela Udalbiltza bezalako beste ezer, eta erakundea ideia berriekin eguneratua izan daitekeela.

Hautetsi independentistek Udalbiltza berrosatzeko deia egin dute

2012-04-02

Udalbiltza berriz osatzeko beharra azpimarratu dute Euskal Herriko zinegotzi eta alkate independentistek. Irunen (Gipuzkoa) egindako agerraldian Udalbitza berriz martxan jartzeko eta beste hautetsien atxikimendua biltzeko ahalegina egingo dutela jakinarazi dute. Ekitaldian Bildu, Nafarroa Bai, Aralar eta Abertzaleen Batasuneko 26 hautetsik parte hartu zuten.

Abertzaleen arteko dema Madrilgo plazan

2011-11-20

Urko Apaolaza

Azaroaren 20an Espainiako Parlamenturako hauteskundeak egingo dira. Asko dago jokoan, balizko gobernu aldaketa Madrilen, abertzaletasunaren nagusitasuna Euskal Herrian... Hori guztia inoiz ezagutu gabeko testuinguruan gainera: ETAren jarduera armatua desagerturik eta krisi guztien aitak ekonomia irentsi nahi duenean hain zuzen.

Udalbiltza, 'ab initio' existitu behar ez zuen auzia

2011-01-21

Urko Apaolaza

Udalbiltzaren inguruko epaia irakurtzen hasi eta aurrera egin ahala besoko ileak gero eta tenteago dauzkat. Auzitegi Nazionaleko lehenengo salako epaimahaiak ahobizarrik gabe hitz egiten du bertan, egurra ematen dio akusazioari,  eta ipurdi bistan jartzen du muntaia horren guztiaren ahultasuna. Egia esan, epaiketan ere agerian geratu zen hori, baina Auzitegi Nazionalarekin ez dago fidatzerik, eta ausartuko naiz esatera asko eta askorentzat sorpresa izan dela absoluzio hau, sorpresa pozgarria, baina sorpresa.
Multimedia

2014-04-03  |  Burujabetza

500 urte estrategiarik gabe: gogoeta eta burutazio politikoak

Larraitz Ariznabarreta, Andoni Egaña, Pako Aristi eta Karlos del Olmok parte hartu zuten mahai-ingurua.

2014-03-27  |  Burujabetza

Euskal hezkuntzaren egoera Europako zenbait estatutako hezkuntza ereduen argitara

Europako zenbait estatutako hezkuntza ereduen eta euskal hezkuntzaren egoerari buruz EHUko irakasle Fito Rodriguezen hitzaldia. Iturria: Ipar Hegoa Fundazioa

2014-03-24  |  Burujabetza

Ahoan bilorik gabe: Daniel Olzomendi

«Ahoan bilorik gabe» Iparraldeko euskal hedabideek proposatzen duten hilabeteroko hitzordua da.Herria astekariak, Euskal Irratiak, Hitzak, Kazeta.infok eta Kanaldudek elkarlanean elkarrizketatu dute Daniel Olzomendi, Udalbiltzako lehendakariorde eta EH Baiko kidea.

2013-12-09  |  Burujabetza

Hizkuntza eta burujabetza

Biltzar Nazional Katalanaren deialdiari erantzunez ehunka mila kataluniarrek burujabetzarako bidea irudikatu zuten giza-kate baten bidez 2013ko irailaren 11ko Diadan. Euskal Herrian Euskaraz (EHE) bertan izan zen eta galdera bat luzatu zien katalan zein euskaldunei: zein paper jokatzen du...

2013-12-03  |  Burujabetza

Gobernantza eta erakundetzea Euskal Herrian

Eguzki Urteaga Soziologo eta irakasleak gobernantza eta erakundetzeaz mintzatu zen "Euskal Estatuari bidea zabaltzen" liburu bilduma konpartitu eta sakontzeko Laudion 2013ko maiatzaren 25ean "Euskal Estatua eta lurraldea"ren gainean egindako mintegian. Iturria: Ipar Hegoa...

2013-11-04  |  Burujabetza

Herritartasuna eta naziotasuna

Euskal Estatuari bidea zabaltzen liburu bilduman jorratzen den "herritartasuna" kontzeptua aztertu eta hausnartzeko Ipar Hegoa Fundazioaren mintegi bateko hitzaldi-bilduma. Iturria: Ipar Hegoa Fundazioa

2013-10-29  |  Burujabetza

Euskal Estatua eta nazioa, ekintza politiko gisa

Euskal Estatuari bidea zabaltzen liburu bildumaren lehen mintegiaren "Euskal Estatua: Nola? Mobilizazioa eta urrats juridiko politikoak" atalean, Mario Zubiaga, EHUko irakasleak "Euskal Estatua eta nazioa, ekintza politiko gisa" gaia jorratu zuen. Iturria: Ipar Hegoa...

2013-09-25  |  Burujabetza

Kultura-adierazpideen sendotasunak eta ahultasunak estatu eraikuntzari begira

Patxi Juaristi, EHUko irakasleak estatu eraikuntzari begira euskal kultura-adierazpideen sendotasunak eta ahultasunak aztertu zituen Euskal Estatuari bidea zabaltzen liburu bilduma konpartitu eta sakontzeko Eibarren apirilaren 13an egindako mintegian. Iturria: Ipar Hegoa Fundazioa

2013-09-23  |  Burujabetza

Euskal kultura Estatuaren eta merkatuaren artean globalizazioaren garaian

Ipar Hegoa Fundazioak Eibarren apirilaren 13an Euskal Estatuari bidea zabaltzen lana konpartitu eta sakontzeko antolatutako mintegian, Josu Amezaga, EHUko irakasleak, euskal kultura Estatuaren eta merkatuaren artean globalizazioaren garaian aztertu zuen. Iturria: Ipar Hegoa Fundazioa

2013-09-23  |  Burujabetza

Gizarte-ekimenez garatutako euskal kulturgintzaren desafioak

Julen Arexolaleiba, Sorguneak Ikertegiko kideak, gizarte-ekimenez garatutako euskal kulturgintzaren desafioak eta gaur eguneko egintza kolektiboa eta balizko estatu-egintza nola uztartu aztertu zuen Ipar Hegoa Fundazioak Eibarren apirilaren 13an Euskal Estatuari bidea...

2013-03-11  |  Burujabetza

Udalbiltzaren eratze batzarra

Udalbiltzak eratze biltzarra egin zuen, 2013ko martxoaren 2an, Donostiako Vivtoria Eugenia antzokian. Zuzendaritza zehaztearekin batera, hurrengo helburuak definitu zituzten. Irudiak: 11 Telebista

2012-05-03  |  Burujabetza

Aro Berria

Joseba Ariznabarretak "Aro Berria" izenburupean 2012ko martxoaren 16an emandako hitzaldia . "500 urte estrategiarik gabe" jardunaldien karietara Orreaga Iritzia Taldeak antolaturiko emanaldia. Irudiak: Koldo Mitxelena Kulturunea

2009-07-14  |  Burujabetza

Abertzaletasuna krisian

Abertzaletasunak krisi egoera bizi du, aurrera egiteko bide berririk aurkitzen ez duelako, edota, esate baterako, Espainiak neurria hartu diolako. Gogoetak abertzaletasuna suspertzeko berebizikoak iruditu zaizkigu. Larrun osoa irakurri

1970-01-01 Burujabetza

1970-01-01 Burujabetza

1970-01-01 Burujabetza

1970-01-01 Burujabetza

1970-01-01 Burujabetza

1970-01-01 Burujabetza

Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys