PuntuEus

Espainiako ekonomiak hondoratzen jarraitzen du eta arrisku saria 640 puntutik gora dabil

2012-07-23

Arrisku saria gora doa eta Espainia eta Italia egoera delikatuan sartu dira. Arrisku sariak ostiralean 600 puntuko langa gainditu zuen lehen aldiz, eta astea oinarrizko 30 puntutan igoz hasi du. Maximo historikoetan dago: 640tik gora. Espainiako burtsa gogor erori da eta euroa bere egoerarik ahulenean dago dolarrarekiko 2010eko urriaz geroztik.
M15

Epaileak tramitera onartu du M15 plataformak Bankiako gestoreen aurka aurkeztutako kereila

2012-07-11

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk atzo tramitera onartu zuen 15MpaRato mugimenduak Rodrigo Rato Bankiako buru ohiaren eta burtsara atera zenean entitate horrek zuen administrazio kontseiluaren aurka aurkeztutako kereila.

Krisia eta bizi-poza

2012-07-07

Iñaki Mendiguren

Krisi honetatik ez gara aterako konbertitzen ez bagara” esan zuenean Roucok, pentsatu nuen bere etxeko krisiaz ariko zela (Vatileaks: botere-borrokak, negozio ilunak... gehi teologia zaharkitua, pederastia eta abar). Baina, ez; orain bereziki Europan nozitzen ari garen finantza, ekonomia eta politika arloko krisiaz ari zen Rouco. Eta ondo pentsatuta, baliteke zuzen ibiltzea. Baliteke bihotz-berrikuntza edo gogo-aldaketarik gabe honek ez izatea irtenbiderik.

CAN: Nola hil kutxa bat kartzelan amaitu gabe

2012-06-24

Urko Apaolaza

Krimen bat gertatu da Nafarroan. Bertako finantza erakunde sendoena, errotuena, 157 milioi euroren truke hil dute. Apenas bi urtetan, Nafarroako Kutxak bere balioaren %88 galdu du kudeaketa txarraren ondorioz, eta azkenean Caixabank-ek erosi du. Hauek dira hilketaren bost pausoak. Arduradunek libre segitzen dute.

Espainiako Estatuaren zorra merkatuetatik kanpo geratzeko zorian

2012-06-18

Greziako hauteskundeen emaitzak ere ez du Euroguneko larrialdi egoera baretu. Espainiako estatuaren kaudimenaren inguruko dudak, besteak beste, agerian jarraitzen du. Nahiz eta Europa prest agertu den herrialdeko bankuentzat 100.000 milioi euroko erreskatea mailegatzeko, zor espainiarraren kontrako apustua egiten jarraitzen dute inbertsoreek.

Ratoren aurkako kereila aurkeztu dute Bankiaren akziodunen izenean

2012-06-14

"Bankiaren akziodunak engainatu egin dituzte", adierazi dute 15MpaRato mugimenduko kideek Audientzia Nazionalaren atarian, Rodrigo Rato Bankiako buru ohiaren eta burtsara atera zenean entitate horrek zuen administrazio kontseiluaren aurkako kereila aurkeztera joan direnean. "Akzioak saldu zitzaizkienean, entitatearen benetako kontuak ezkutatu egin zitzaizkien", esan dute.

Euroak behera egin du, Grezia irten daitekeen beldur

2012-05-24

Lucas Papademos Greziako lehen ministro ohiak The Wall Street Journali egindako adierazpenek soka ekarri zuten atzo nazioarteko burtsetan. Grezia eurogunetik ateratzeko aukerari buruz, Papademosek zera adierazi zuen: “Horrelako eszenario bat gauzatzea zaila den arren, eta ez Greziarentzat, ezta beste herrialdeentzat desiragarria ez den arren, ezin da baztertu prestakuntzak egiten ari direla Grezia eurogunetik ateratzeak izango lituzkeen balizko ondorioei eutsi ahal izateko”. Greziaren irteeraren beldur, atzo eguerdian Europako burtsek jaitsiera handiak izan zituzten.

Facebook New Yorkeko burtsan kotizatzen hasi da gaur

2012-05-18

Facebook sare soziala New Yorkeko burtsara atera da gaur, akzio bakoitza 38 eurotan saltzen dela. Azken hilabeteetan ikusmin handia sortu du konpainiaren estreinaldiak eta eskaria ikaragarria izan da. Guztira 421 milioi akzio jarriko dira salgai, beraz 16.000 milioi dolar inguru bilduko ditu Facebook-ek. Gauzak horrela, enpresaren balioa 100.000 milioi dolarretik gora igoko da eta AEBetako enpresa batek eskaintzaren unean izan duen gehiengo historikoa izango da.

Zergatik erreskatatu behar izan dute Bankia?

2012-05-09

Urko Apaolaza

Espainiako Estatuko laugarren finantza erakundea da Bankia. Zazpi kutxen artean sortutako mamotretoak 14.700 milioi euroko ondare garbia du eta 301.000 milioi euroko aktiboak. Baina arazo ugari ere bai.

Europako Banku Zentralak bankuen negozioa loditzen du

2012-03-11

Juan Mari Arregi

Europako Banku Zentrala (EBZ) bankuen laguntzan atera da beste behin ere eta bilioi erdi euro eman dizkie joan den astean. Espainiako bankuek 150.000 milioi euro eskatu dituzte. Abenduan beste bilioi erdi ziztatu zuen EBZk, prezio barregarrian –%1eko interesarekin– eta hiru urtean...

Islandia eta Irlanda: Krisiaren aurrean bi eredu

Iturria: Vivir en deudocracia Islandia eta Irlandako krisi ekonomikoaren sustraiak molde batekoak dira, irtenbideak ordea oso desberdinak. Islandian herritarren erreboltak zorraren zati bat ez ordaintzea ekarri du eta Irlandan, aldiz, mobilizaziorik ez da izan apenas eta gobernuak EBk...

Bankoa eta Ipar Kutxaren arteko bat egitea eten egin du Crédit Agricolek

2011-10-05

Aurrezpen eta zor murrizketa politika hasi du Crédit Agricolek munduan dituen finantza negozioetan. Horren ondorioz, eten egin du bere filiala den Bankoaren eta Ipar Kutxaren arteko bat egitea. Negoziazioak oso aurreraturik zeuden eta “borondatezko aliantza” bat zela esan zuten bi erakundeetako arduradunek joan den maiatzean, bat egitea ziurtzat eman zenean.

Sestaoko ACB altzairutegiak etxera bidali ditu bere 400 langileak bi hilabetez

2011-09-30

Urko Apaolaza

Krisiak eraginda, ArcelorMittal multinazionalaren esku dagoen ACB Sestaoko altzairutegi historikoak ateak itxiko ditu bi hilabetez. Horrenbestez, bere 400 langileak etxean geratuko dira behin-behineko Enplegua Erregulatzeko Espedienteak (EEE) eraginda. Lantegiak ez du sekula hain denbora luzez bere produkzioa gelditu, baina enpresako arduradunen arabera eskaeraren “hondoratzeak” neurri hori hartzera behartu ditu.

Kutxa Bank: Pribatizaziorako pauso berria emango dute EAEko kutxek

2011-09-04

Daniel Udalaitz

2012ko urtarrilaren 1ean jarriko da martxan euskal banku berria: Kutxa Bank. EAEko hiru aurrezki kutxak (BBK, Kutxa eta Vital) fusionatuz sortuko da, irailean egingo diren batzar nagusietan administrazio kontseiluek hartutako erabakiak onartzen badira, behintzat. Banca Cívica, berriz, Nafarroako Kutxa barruan hartzen duen bankua, irten da dagoeneko burtsara.

Krisiaren laugarren urtea eta Espainia erreskate atarian

2011-09-04

Pello Zubiria

Zapatero sozialdemokrata Estatuaren defizita Konstituzioan bertan zikiratzen, Sarkozy kontserbadorea aberatsenentzako zergak iragartzen... Badakite agintariek zer nahi duten, edo zer egin dezaketen, nork bere herrialdea krisi larritik ateratzeko? 2007tik hona dogmak desagertu dira, erantzun klasikoak agortu, eta pixkanaka beldurra nagusitzen hasi.

Frantziako zorrak sortutako urduritasunak burtsan galerak eragin ditu

2011-08-11

Azken egunetan merkatuak kolpatzen ari den krisiak protagonista berri bat izan zuen atzo; Frantzia. Frantziaren zorraren inguruan sortutako zalantzek Ibex 35ean sekulako jeitsiera ekarri zuten. Atzo, Ibex 35ak jasan zuen jeitsiera 2010etik hona izan den handiena izan zen. Gertatutakoa ikusita Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak bere oporraldia eten eta premiazko bilera bat egin zuen bere gobernukideekin, bertan hartu beharreko neurriak zehaztu zituzten defizitaren murrizketak azkartzeko.

Atzeraldiarekiko beldurrak nazioarteko burtsak hondoratu ditu

2011-08-09

Goranzko irekiera baten ondoren, Europako parketak Wall Street-eko "astelehen beltza" luzatu dute. Frankfurteko Dax-a %7 jaistera iritsi da (%4an zegoen eguerdian). Asiako burtsek galerekin itxi dute, atzo New Yorkek %5,5a galdu ondoren. Atzo hasitako jaitsierek gaur ere jarraitzen dute, beraz.

Espainiako burtsa gora, Banku Zentralak zor publikoa erosiko duela jakinarazi ostean

2011-08-08

Espainiako eta Italiako burtsak irabaziekin ireki dituzte, asteburu mugitu  baten ostean. Europako Banku Zentralak (EBZ) Italia eta Espainia astintzen ari diren merkatuak lasaitu asmoz erabakia hartu du: aipatu bi herrialdeetako zor publikoa erosiko du.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys