Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Bretainiak Interneterako luzapen propioa lortu du

2013-05-13

Lide Hernando

ICANNek (Interneteko izen eta zenbakien esleipenerako erakundea) bart gauean eman du albistea: “Hamar urtez lan egin ostean, Bretainiak Interneterako luzapen propioa erabiltzeko baimena lortu du: .bzh”.

Bretoierazko telebista publikoaren aldeko manifestazioa egingo dute bihar Bretainako hainbat hiritan

2013-02-08

ARGIA

Bretainako Brest, Naoned eta Roazhon hirietan (frantsesez Brest, Nantes eta Rennes) telebista publikoa elebiduna izan dadin eskatzeko kalera aterako dira. Frantziako Estatuko kate publikoetan pare bat orduz baino ezin da entzun bretoiera gaur egun.

Lurrak okupatu eta bizimodu alternatiboa eraiki dute Bretainian, aireportu bati aurre egiteko

2013-02-05

Lander Arbelaitz

Naoned ondoan Frantziako Gobernuak onartu duen aireportuaren aurkakoek mobilizazioekin jarraitzen dute, Bretainian. Proiektuari kontra egiteko, ekintzaile eta inguruko herritarrek hala eskatuta, 2009an eremuan bertan bizitzen jarri ziren ehunka pertsona.

Euskal zinemari sail bat eskainiko diote Bretainiako Douarnenezko jaialdian

Bretainiako Douarnenez hiriko Zinema Jaialdiak sail bat eskainiko die Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko kulturei. Hainbat film proiektatzeaz gain, sortzaileek hitzaldiak emango dituzte. Hilaren 19an eta 21ean, esaterako, Baleren Bakaikoa EHUko katedradunak ekonomiaz hitz egingo du; eta 22an Maialen Lujanbio bertsolariak hizkuntza eta identitatea izango ditu hizpide.

Hendaia Bretainiarekin lotu du 1.256 kilometroko bidegorriak

Hendaia, Baiona, Arcachon, Rochelle, Nantes, Redon eta Roscoff. Hiri horiek guztiak lotu ditu 1.256 kilometroko Vélodyssée izeneko bizikletentzako bideak. Norvegia eta Portugal lotuko dituen 8.200 kilometroko bidegorriaren parte da eta hurrengo pausoa Hendaiatik abiatuta Irun, Iruñea eta Lizarra zeharkatuko dituen bidea osatzea da. Bidegorriak Santiago Bidearekin egingo du bat Iruñean eta, Portugalera bidean, Gaztelako Kanalarekin elkartuko da aurreraxeago.

Hizkuntza gutxituen aldeko mobilizazioetara deitu dute euskalgintzako eragileek

Euskal Herriko, Alsaziako, Bretainiako, Okzitaniako, Kataluniako eta Korsikako gizarte eragileek deituta, hizkuntza gutxituen aldeko mobilizazioak egingo dira datozen hilabeteotan herrialde horietan. Hizkuntza gutxituak legez babesteko eskatuko diete agintari frantsesei. Pasa den ostegunean...

Breizheko aire zahar-modernoak, euskal ukitu batekin

2011-05-08

Unai Brea

Troioù Kaer/Des Aventures. Dremmwel. Keltia Musique. 43 minutu. 2011. Bretainiako musika talderik ospetsuenetakoa da Dremmwel. Bost urtean behin kaleratzen dute disko bat, eta aurten tokatzen zitzaien, mende laurdena bete berri dute eta. Emaitza Troioù Kaer/Des Aventures da,...

Hizkuntza gutxituen aldeko bigarren lege proposamena Frantzian

Joan den ostiralean eman genuen Frantziako Parlamentuan aurkeztuko den lege proposamenaren berri. Albiste horretan aurreratu genuen bigarren proposamena egingo zutela beste hainbat diputatuk, elkarren artean adostasunik lortu ez zutelako. Lehenengo proposamena sinatu ez zuenetakoa Marc Le Fur...

Eguzki Bideoak-ek borroka antinuklearrari buruzko DVDa kaleratu du

Bretainiako Plogoff herrian zentral nuklearra eraiki nahi zutela-eta, 1978 eta 1980 artean borroka gogorrak izan ziren. 45 egunez, 600 polizia eta militarrek herria setiatu zuten, eta 2.500 biztanleko herrian bildutako 50.000 manifestarik azkenean Frantziako Gobernuak atzera egitea lortu zuten. Nicole Le Garrec eta Felix Le Garrec zuzendari bretoiek Plogoff, des pierres contre des fusils (Plogoff. Harriak fusilen aurka) dokumentala egin zuten 1980an, eta Eguzki Bideoak kolektiboak euskarazko, gaztelerazko eta ingelesezko azpitituluak jarrita publikatuko du Durangoko Azokarako. Dokumentalaren irudi batzuk YouTuben daude ikusgai.

Bretainiako itsasoa alga toxikoez leporaino

2010-08-14

Araitz Muguruza

Bretainiako kosta itsas uraza edo alga berdez beteta dago. Ez da uraren berezko kolorearen arrastorik. Guztia estaltzen du izara berde kilometriko batek. Ez zaio amaierarik ikusten, geroz eta handiagoa da-eta. Horrek, baina, ez dio ingurumenari bakarrik eragiten. Biziduneka ere ondorio larriak izan ditzakete itsas urazez betetako urarekin kontakturen bat izanez gero. Heriotza eragin dezake. Horrela hil zen Thuerry Morfoisse, itsas urazak biltzen ari zela. Langilearen heriotza salatzeko, eta kasu susmagarri guztiak argitzeko eskatzeko, Dourmenez herrian manifestazioa deitu dute irailaren 19rako, Bretainian.

Korrikaren lehengusua Bretainian

Redadeg izena hartuko du Euskal Herrian bi urtez behin egiten den Korrikaren tankerakoak. Lehen aldiz egingo da apirilaren 30etik maiatzaren 3ra. 600 kilometroko lasterketa izango da Naoned-en (Nantes) hasi eta Karaez-en (Carhaix) bukatu arte. Redadegen helburua bretoiera ikasketa zein erabilpena...

Hizkuntza gutxituen gaia izango dute hizpide maiatzaren 7an Frantziako Legebiltzarrean

Frantziako Legebiltzarrak hizkuntza gutxituen auziaren inguruan eztabaidatuko du maiatzaren 7an. Historian aurrenekoz, Legebiltzarreko gai ordenean sartu du gai hori Frantziako Gobernuak, François Fillon Frantziako lehen ministroak agindu zuen bezala. Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna...

Frantziako Tour ezberdin hau atomikoa izanen da

2004-03-07

Pello Zubiria

Pello Zubiria zubiria@argia.com Sortir du Nucleaire sareak Europako beste hainbat talderekin antolatuta, energia atomikoaren kontrako Frantziako I. Itzulia eginen da apiril eta maiatzean. Energia atomikoari buruzko informazio eskubidea eta EPR (Ur Presiodun Erreaktoreak) zentral berriak ez...

Seme-alabek ez dute bretoiera ikasten

2003-01-12

Menhirren nazioak (Breizh, bretoieraz) 4 milioiko biztanleria du. Bretoiera da haien jatorrizko hizkuntza, K.o. V. mendean Britainia Handitik joandako etorkinek eramanda. Hizkuntza zeltikoa da bretoiera, galesaren familiakoa, eta azken ikerketen arabera ez da %10era iristen bretoieraz mintzatzeko...

Espainiak Leilan eta Frantziak Bretainian aurkitu dute beren batasunaren perexila

2002-07-21

Pello Zubiria

Europak aski ez zituen, nonbait, Balkanetan sekula erabat itzaltzen ez den sua eta Israel-Palestinako infernua. Europa berriak diplomazian esperientzia hartu nahi du eta Espainia eta Marokok eskaini diote hegoaldeko frontean horretarako aitzakia. Marokoko errege berriak "martxa berde" berria...

Magiaz beteriko kultura

Pasa den astean hizpide Munduko Kopa izan bagenuen, oraingoan lagun askorentzat xarma berezia duen kultura baten inguruan ariko gara hizketan, kultura zeltikoaz, alegia. Badirudi zelten jatorrizko kokagunea Alemaniako hego-mendebaldea izan zela. Bere lehen aztarnak K.a. 1200 urtekoak dira, Brontze...

HIZKUNTZAK SALBATUKO EZ DITUEN URTEA

2001-10-14

Urtzi Urrutikoetxea

Ez da erraza Europako hizkuntzen erradiografia egitea. Zein dira «hizkuntza», zein dira hizkuntz gutxitu? Komunikazio bide al dira hizkuntzok, ala, ondare, altxor? Nola babestuko dira?Orriotan galdera hauek eta gehiago egin dizkiegu, Bojan Brezigar, Aureli Argemí, Patxi Juaristi, Gorka Knörr eta Koldo Gorostiagari.

Euskal Herrian egin den moduan, Bretainiarrek "Bai Bretoierari" kanpaina (...)

- Euskal Herrian egin den moduan, Bretainiarrek "Bai Bretoierari" kanpaina abiatuko dute bretoi hizkuntzaren alde. Hemengo "Bai Euskarari" kanpaina bezalaxe diagnosi fasearekin jarriko dute martxan ondoren plan estrategikoa lantzeko. 'Bai Euskarari' kanpainaren gisako bat...

"Gure hizkuntzak bizi daitezen" izeneko kanpainaren aurkezpena egin (...)

- "Gure hizkuntzak bizi daitezen" izeneko kanpainaren aurkezpena egin zuten atzo (17). Korsika, Bretainia, Okzitania, Katalunia eta Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek sustatu du urtebete iraungo duen ekimen hau. Atxekimendua agertu duten Ipar Euskal Herriko artista, politiko eta...

Bretainia, Okzitania, Katalunia eta Alsaziako eskolek ere Frantziako (...)

- Bretainia, Okzitania, Katalunia eta Alsaziako eskolek ere Frantziako Gobernuko Hezkuntza Nazioanalaren proposamena baztertu egin dute hau onartzea "desintegrazioa" eta "desagerpena" litzatekeela azalduz. Bretainia, Okzitania, Katalunia eta Alsaziako eskolak ere...

Hizkuntza Gutxituak

1999-12-12

Bretoiera: indo-europarra (zeltiarra) Bretainiako mendebaldean mintzatzen da batez ere: Finistere, Cotes D'Armor eta Morbihan eskualdeetan. Bretoi hiztunak badaude ere beste bi eskualdeetako hiriburuetan: Roazhon eta Naoned-en, baita Parisen ere. 240.000 hiztun dira egun. Bretoiera Britainiako...

HALABEHARREZ GAURKOTUTAKO ELKARTASUN HISTORIKOA

1999-10-24

Mikel Asurmendi

Bretoien eta euskaldunen arteko harremanak ez dira joan den hamarkadakoak. Espainiako gerra zibilean Euskal Herritik ihes egindako antifrankista euskaldunak bertan jarri ziren bizitzen. Bertako bretoiekin ezkondu, eta familia bretoi-euskaldun bakar batzu osatu ere bai. II. Mundu Gerra handian Ipar...

Euskal eta bretoi arrantzaleen arteko gatazka lazgarriak

1999-10-24

Ipar Euskal Herriko eta Bretainiako arrantzaleek elkar hartu dute itsasoko lanetan, eta gaur egun ere halaxe jarraitzen dute. Badago bi herrien arteko historia markatzen duen une lazgarri bat alta. 1926KO KANPAINA GOGOAN. Urte bukaera hartan, usaian bezala, bretoi arrantzaleak sardinaren...

BRETOI ETA EUSKALDUNAK BIETAN SENIDETUAK

1999-10-24

Mikel Asurmendi

Karaez (Carhaix) Bretainia mendebaldean eta Finistere departamenduan dago; Poherreko herriburua da. 9.000 bizilaguneko herria zelai eta mendiska artean. Laborantzan ari dira gehienak eta industria eta zerbitzuak ere badaude. Turistikoa ere bada. Soslaia horrekin, alderik alde, Oiartzun herriarekin...

"Amaia Ezpeldoik Bretainia agertzeko aukera eman dit"

1999-06-14

Itxaro Borda

Itxaro Borda - "Amaia Ezpeldoik Bretainia agertzeko aukera eman dit" Itxaro Borda Azpimarragarria: "Guretzat euskara, edozein izanik ere, oraindik exotismo iturri da. Edozein euskalki dugu atsegin, oraino ez gara hain berdinduak non beste euskalkiak ez ditugun onartzen edo...

Bretoierazko eta okzitanierazko eskolekin batera Seaskak Eskola Publikoaren Estatutua (...)

- Bretoierazko eta okzitanierazko eskolekin batera Seaskak Eskola Publikoaren Estatutua eskatu zuen larunbatean (5) Bretainian egindako manifestazioan. Ostegunean (10) Frantziako hezkuntza ministroarekin bilduko dira arazo honi buruz eztabaidatzeko. ("Euskaldunon Egunkaria")

Euskal Herriko, Bretainiako, Okzitaniako, Korsikako eta Alsaziako eskoletako (...)

- Euskal Herriko, Bretainiako, Okzitaniako, Korsikako eta Alsaziako eskoletako hamar ordezkari Hezkuntza Nazionalaren funtzionarioekin bildu ziren atzo (12) Parisen, eskolen estatutua berfinkatzeko negoziaketak abiatzeko helburuz. Bertan izan zen Estebe Eiherabide Seaskako zuzendaria....

Munduko sagardoen berezitasunak

1999-01-24

Asturiaseko sagardoa Adituen arabera Euskal Herrian lehenago hasi ziren sagardoa produzitzen baina Asturias beti izan da produkzioaren errege. Urtean estatuan produzitzen diren 70 milioi litroetatik Asturiasek 51 milioi inguru egiten ditu (% 72,8), EAEk % 21,4 eta Galiziak % 5,7. Nafarroan oso...

"Gehienen bidearen kontra, nirea modernotik tradiziorakoa izan da"

1996-07-07

Parisko kaleetan dabil Alan Stivell, «Le Printemps Celte» jaialdia dela eta gerturatua. Azken urteotan eszenarioetatik urrun, kantari mitikoak «Brian Boru» kaleratu berri du. Historia luze baten 18. kapitulua; honetaz eta zeltiar kulturaz mintzatu zaigu luze eta soseguz.

Estradizioen Lezioa: Fronte Nazionala Behar

1984-10-14

Jacques Abeberri, "Enbata" astekariko editorialistari elkarrizketa «Enbata» -ko Jacques Abeberrirekin Estradizioen Lezioa: Fronte Nazionala Behar Sozialistekin tratu batera iritsi ziren abertzale moderatuen artean ezagunenetakoa da Jacques Abeberri. «Enbata» astekariko editorialista ere...
INFORMAZIO OROKORRA

Bretainia (bretoieraz Breizh) eskualde historiko eta kulturala da, sei nazio zeltetako bat. Egun Frantziar estatuko parte da, Armorika penintsula osoa hartzen du, Mantxako kanalaren eta Bizkaiko golkoaren artean. Lau departamenduk osatzen dute: Côtes-du-Nord, Finistère, Morbihan, Ille-et-Vilaine (27.000 km2). Berez, historikoki Bretainiakoa eskualdea den Loire-Atlantique departamendua herrialde edo eskualde honetatik kanpo laga zuten, Frantziako Iraultzaren ondoren. Bretoiera da bertako hizkuntza eta ondorengo hitzekin laburbil daiteke hau:

"Geure hizkuntza ez da elkar ulertzeko lanabes bat bakarrik, baita arimaren ondarea ere. Zelten misterioak bere bidez bakarrik uler ditzazkegu". –Gwenc'hlan Le souzec.

Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys