Tawantinsuyu espedizioa

Hizki zopa
LIMA. Peruko hiriburua omen biztanleen artean ezberdintasunik gehien dagoen hiria. Nik aitona bat ikusi nuen oinutsik. Txakur txiki bat zuen atzetik segika, jertsea jantzita. Amona bat etorri zitzaigun gero limosna eske. Ezetz esan genion. Badaezpada, ezezkoa konfirmatzera, neskatxa txiki bat azaldu zen haren atzetik eskua luzatuz. Zuhaitzen adin kalkuluak esku ahurretarako balio badu, batek laurogei urte izango zituen, besteak hiru lau. Biek ofizio berdina. Ez dakit hori berdintasuna edo ezberdintasuna ote den. Baina berdin da, giro ederra zegoen han turistentzat; klima.

KLIMA. La Pazetik gora, El Alto, izenak berak salatzen du: ia lau mila metro itsasoz gora. Eta hegazkinak han hartzen du lur. La Pazera taxian jaisten da, “el que tiene plata”. Zero azpitik zegoen tenperatura gu iritsi ginenean. Eta taxia leihoak ondo zabalduta jaitsi zen autopista deitzen dioten horretan behera. Nire gaztelera ederra luzitu gabe ezin utzi: “El viento sopla fuerte eh compañero” “Nooooo hermanito, acaricia nomas”. To, KILIMA.

El Rayo
Hamar senideetan gazteena omen zen, eta aita kamioilaria Andeetan. Hirugarren semea hasi omen zen gosea ezagutzen, eta hamargarrenak, lagun mina zuen. “Taxista izatea zen nire txikitako ametsa, eta zortzi urterekin hartu nuen lehen kotxea. Hamar urterako banekien txokatzen”. Orduan jarri zioten El Rayo ezizena, eta geroztik amak beti esaten dio kontuz ibiltzeko, tximistarekin batera ibiltzen dela trumoia.

Hamabost urterekin hasi zen taxista lanetan, eta hogei urte betetzerako La Pazeko espaloi ertz guztietako hautsak harrotuak zituen. Hirugarren semaforoa pasa genuenean konbentzitzen hasia nintzen daltonikoa zela, baina, “ikusten duzue kiosko gorri hori? Bai, txiki gorri hori? Hamasei urterekin jo eta barruraino sartu nintzen, kar-kar-kar… Hartu zuen galanta!” Ez zen daltonikoa ez. Baina gorrian pasatzen denak berdean gelditu behar izaten du. Uniforme berdetan. “Gelditu, ez naute sekula gelditu, baina geldirik harrapatu bai.” “Eta orduan?” “Orduan 5. artikulua. Eman bost boliviano eskura eta ospa azkar”. Eskupekoetatik bizi dira poliziak, soldata ez zaie otsail bukaeraraino ere iristen. Eta behar handia dutenean, 5. artikulua, 10. artikulua bihurtzen da.  “Karneta ez al dizute inoiz kendu?”, konfiantza hartzen hasia nintzen. “Karneta kendu?! Nola kenduko didate, ez daukat-eta!”

Helmuga marran bandera zuri beltza gora eta behera astindu zutenean, El Rayok, atzerantz jiratu zuen burua: “Iritsi gara lagunak, sartu eskuak patrikan”. “ Zein artikulu tokatzen da?” “Bosgarren artikulua”. “Oso ondo, hartu hamarreko billetea. Bost boliviano gorde zuretzat, eta eman beste bostak hor ertzean zain daukazun poliziari”.

Artistak
Arrozarena. Ez da ezaguna istorioa, agian ez da egia ere, baina guri hala kontatu ziguten. La Pazeko gizon bati ez omen zitzaion arroza batere gustatzen. Eta gehiago nazkagarrikeria hura ez probatzearren, arratsalde batean, pintura hartu, eta etxeko arroz ale guztiak margotu omen zituen. Handik aurrera arrozezko koadroak salduz atera zuen bizia. Horra nola jatun mizkin batetik atera litekeen artista on bat. Guk bilobarekin egin genuen topo. Eta berak kontatu zigun bere aitonaren istorioa, nire arrebaren izena arroz ale txiki batean tatuatzen zuen bitartean. Maisua zen esku lanean. Behatz fin haiekin gai zen elerik luzeena ere alerik txikienean egoki sartzeko. Eta maisua zen hizketan. Mingain hitz errez harekin gai zen istorio txiki batetik historia luze bat ateratzeko. “Gero, hau, belarritako bezala erabil daiteke” esan zigun arroz ale izenduna katetxo batean sartzen zuen bitartean. Biak sortzen zituen hark, belarritakoak eta belarrirakoak.

Arotzarena eta arrozarena. Ez dakit bi artisauetan artistena zein ote den. Baina apaiz batek kargu hartzeko modukoa iruditzen zait jendea gosez hiltzen ari den herrian arrozarekin artea egiten ibiltzea. Hura benetako artista izango litzateke, arroz aleetan izenak idazten ibili beharrean, arroz ale bakoitzarekin izen bat salbatuko balu. Baina horretarako, aurrena, arotzak joan beharko luke arroz ale batetik Jesukristo ateratzera.

Han goitik ez da itsasorik ikusten
“Nolakoa da itsasoa?” galdetu zidan La Pazeko aitona batek. Eta itsaso erdian noraezean galduta dagoen marinela sentitu nintzen, hitzen zabaltasunean preso. Gainera, ezagutzen nuen ikasleei itsasoa deskribatzeko agindu zien Baigorriko andereñoaren paradoxa. Idazlanik politena Bankako mutiko batek osatu zion, sekula itsasorik ikusi ez zuen bakarrak. Beraz, ez nintzen olatu handirik hartzera ausartu, eta mareen gorabehera esplikatu nion. Ilargiak ibiltzen duela itsasoa, orain gora, orain behera. “Joño –egin zuen begi keinua- orduan laster etorriko da berriz hona gora”.

Baina ez dira boliviarrak hain analfabetoak itsaso kontutan. Marina ere badute, eta Titikaka lakuan egiten ditu bere entrenamenduak. Baina marina gutxitxo, eta Bolivia izango da herri bakarra, itsasorik izan ez, eta itsasoko ministroa edukitzera iritsi zena. Hego Amerikako herrien arteko topaketa batean, Argentinako ordezkariak adarra jo nahi izan zion Boliviakoari: “aizu, nola uler liteke, zuek, itsasorik eduki ez, eta itsasoko ministroa edukitzea?”. Baina boliviarra, abila: “aizu, zailagoa da ulertzen zuek nola daukazuen justizia ministroa!”

Evoren sudurra
Jertsearekin lotzen du munduak Evo, baina jertsea baino bereizgarriagoak ditu elastikoa eta buzoa. Elastikoa, futbolekoa du, eta buzoa, lanekoa. Presidente bakarretakoa izango da, bakarra ez bada, bere taldearekin futbolean jokatzen segitzen duena. Eta ez dira askoz presidente gehiago izango lanera goizeko lauetan edo bostetan jaikitzen direnak. Guk, esan genezake, baietz, bi mitoak egiak direla. Ez, ikusi genuelako, elastikoarekin, edo buzoarekin. Ez genuelako ikusi baizik. Paradoxikoa da, baina batzutan, ez ikusiak balio izaten du badenaren froga bezala.

Evorekin elkarrizketa denbora bukatu zitzaigunean, galdera asko falta zitzaizkigun oraindik. Baina lotsa ere falta zaigunez, “Evo, oraindik galdera asko ditut, geldituko gara berriz beste egun batean?” bota nuen tiroa uso esperantzarik gabe. “Bai, jakina, bukatuko dugu. Ea noiz dudan posible…Badakizu, agenda honekin beti erotuta…Ea ba…Etorri astelehenean goizeko bostetan.” GOIZEKO BOSTETAN!?! Uste dut ehiztaria baino gehiago usoa sentitu nintzela orduan.

Hiruak eta erditan jarri genuen iratzargailua fin-fin. Lauak eta erdietan Jauregi Presidentzialean ginen segurtasun guardia osoaren aurretik pasatuta. Baina heldu ziren bostak, bostak eta erdiak, seiak, seiak eta erdiak, eta ez zen heldu Evo. Zazpietako irrati albistegian entzun genuen: “Evo Morales presidente jaunari ebakuntza egin diote. Atzo arratsaldean, “Guerrileros de Independencia” taldearen aurka futbolean ari zela, kolpe latza hartu eta sudurreko trenkada hautsi zuen. Sendagileek bi eguneko atsedena agindu diote.” Anestesia totaletik ere ez zen inor esnatuko guri gelditu zitzaigun tonto aurpegiarekin.

Evo Moralesen argazki bilduma ikusi

Evo Moralesi egindako elkarrizketaren bideoa ikusi

Mutil koskor bat
Hainbeste hermano ezta Arantzazun ere garairik onenetan. Senidez josia sentitu nintzen hogei egunean. Eta autobusean ezagutu nuen El Altoko neska txiki hura ere etxekoa balitz bezala hurbildu zitzaidan galdezka: “zuek zenbat anai arreba zarete?”. Hark hartu zuen desilusioa hiru ginela esan nionean. “Hiru nomas? Zein tristea ez? Gure komunitatean esaten da, anai-arrebak kontatzeko bi esku behar direnean, orduan hasten dela bat familia izaten”. Alegia, gurean, familia izatekotan, denok bikiak beharko genukeen. “Eta zuek, zenbat zarete?” alde egin zidan kuriositateak. “Gu hamaika. Ni hamargarrena naiz”. Hamaikagarrena lo zegoen, ondoan, hankak bistan, amaren altzoan. Baina lo ez zegoena, gizon txiki belarri xabal bat, gure elkarrizketari adi, aurreko aulkian. Konexioa ez zezan alferrik ordaindu, tentatu egin nuen: “Eta, zer hermano? Zuk ba al duzu familiarik etxean?” “Bai –erantzun zidan harro- justu-justu, baina badut, lehengo astean jaio zitzaigun bosgarrena.” “Baina ez al dira sei behar familia osatzeko?” harritu nintzaion. “Ez hermano, ez diozu ongi ulertu. Esan dizu seme alabak kontatzeko bi eskuren beharra duzunean, orduan hasten dela familia izaten”. Eta lehen bezalaxe gelditu nintzen ni. Baina ulertu nuen dena, gizon txiki hura, hurrengo geltokian, autobusetik jaitsi zenean. “Adios hermano” luzatu nion bostekoa. Laukoa eman zidan berak.

Azalaren kolorea
La Pazen ez dut kameleoirik ikusi, eta handik itzuli naizenean, ez du inork nire soinean La Paz ikusi. Baina azaleko kontua da hori. Mamia beste nonbait dago. Bolivian ikasi dut, herri batera egin nahi duenak, azala dela azkena aldatu behar duena.

Pausoa egiten da La Pazera aurrena. Hankak lurreraino iristen baitira han ere, baina oxigenoa ez da iristen bururaino. Arnasa ematen oso zuhurra da Boliviako atmosfera. Bestela hori ere lapurtua zuketen honezkero kolonizatzaileek. Eta hauspoari buelta ezin emanik, pausoa geldotu duzu. Gelditu egin zara. Ikusi egin baituzu, miseria, espaloian eserita. Balantzaka ari da. Alkoholak bidera botatzen du, baina bideak ere ez du beretzat hartu nahi. Eskale zahar bat da. Lehen aldian begira gelditu zara, bigarren aldian erakutsi egin dizute, eta hirugarren aldian ez duzu ikusi. Egin zaizu begia La Pazera.

Baina begia oso eginik ere argazki hura ikustean pausoa gelditu zitzaidan. Emakume indigena bat zen, eskean ari. Limosna eskea azal koloreen arteko keinu jokoa da La Pazen: beltzak aurpegia, zuriak bizkarra, beltzak eskua, zuriak hanka. Irudi hartan biek berdina zuten azalaren kolorea, luzatutako eskuak, eta atzendutako begitarteak. Daukanak ematen ez duenean, ez daukana tentatu behar. Ederra da argazkia, gogorra, mina, baina badu gauza bat txarra. Gelditu egin zela momentu hartan, ez zuen handik aurrera gertatu zena ikusi. Nik bai.

Eskalea lurrean eseri zen, bi eskuak zerura batu, eta arren eta arren, emateko zerbait. Baina indigenak ez zion txanponik luzatu. Hasieran. Bukaeran ere ez. Zorte txarra, erori egin zitzaion, poltsikotik behera amildu, bi bolivianoko bat. Eta txanpona dantzan ibili zen  galtzada-harri artean. Eskaleak azkar erantsi zion eskua, bestea ez zen makurtu ere egin altxatzera, galdutzat jo zuen. Gure etxeko sagarrondoaz oroitu nintzen. Zuhaitz inozoak, gure lurra non bukatzen den pentsatu ez, eta auzokoaren terrenora luzatzen ditu besoak gure sagar eta guzi. Aitak garbi esplikatu zidan sagar haiek norenak diren: airean dauden artean, gureak. Baina behin lurrera erori ezkero auzokoarenak bihurtzen omen dira.

Ernesto
Hurbildu, eta eskua eman genionean, beste preso guztiek ihes egin zuten gure ingurutik. “Lagundu, lagundu mesedez” erregutu zigun Ernestok. Lagun bat nahi zuela esan nahi zuen, beste presoek ez baitiote begiratu ere egiten, birusa begietatik sartuko ote zaien beldur. Isolamendu ziega ikusezin baten barrura kondenatu dute. Ez du beste ziegarik, preso kideek ez baitiote uzten ziegarik edukitzen. “Zerri egina nago”, dio. Ez diote uzten dutxatzen ere. Intimitaterik gabe bizi da, bere buruarekin egoteko lekurik gabe. Gogorra da gero, “bakarrik sentitzen naiz, eta ezin dut bakarrik egon. Bi aldetatik igotzen naiz Kalbariora”.

Enbaxadak ere ez du ikusi nahi, eta justiziak ez du ikusten. Estraditatu egin behar lukete, eta gero baldintzapeko askatasuna eman. Baina ez diote medikaziorik ere eramaten. Eta han dago, kartzelako patioan, bere buruarekin hizketan, birusa, isil-isilik, bera jaten ari den bitartean. Hezurretan ikusi genuen guk; “nire organismoak ehun defentsatik behera ditu dagoeneko, eta nire kalkuluen arabera bi hilabete barru batere gabe geldituko naiz.” Hilabete eta erdi pasatu da hori esan zigunetik. Nola egongo ote da, pentsatzen dut batzutan. Eta HIESa zeukan bati entzun nionez hiesduna bere gorputzean preso sentitzen dela, hala irudikatzen dut Ernesto, hezurrezko kartzela baten barnean itxia, bi eskuz bere hezurdurari tinko eusten diola, kanpora begira, defentsarik gabe, baina atezain batekin.

Ernesto Sollaren argazki galeria ikusi

Egurrezko zubia
Hura zen kanpamendu nagusia. 3500 metroko altueran zegoen, autobus geltokiaren ondoan, eta CO2ra ere azkar moldatu ginen. Gela berezia jarri ziguten, berogailurik gabea, gero gailurreko hotzak hobeto jasan ahal izateko. “Non da zuen gasa?”, galdetu zion turista mendizale batek harrerakoari, eta labur erantzun zion neska gazteak: “Zuen herrian omen zebilen atzo”. Igogailua ere oxigenorik gabe gelditu zitzaigun, propio, eta eskaileretan findu ahal izan genuen gure prestakuntza. Aukera izan banu sherpa batzuk eskatuko nituen gustura. Gure kapritxoak halakoxeak dira. Gaizki heziak gaude, eta ez dabilenean airoso gorputza kexatu egiten zaio buruari. Buruak lanak izaten ditu gorputza konbentzitzen, pausoak eta begia bezala, berak ere egin egin behar duela La Pazera. Baina gero, bizkarrean karga bat erantsiz, eta 7000 metroko mendiak igotzera aterako gara. Horra gure izate gordina. Gure kasua ere ez zen hain ezberdina. Gutxienez bagenuen leiho zabal bat gelan, eta handik begira jarrita kontsolatzen nintzen. Ez, leihopean, burua estalirik, haur zapata garbitzaileak ikusten nituelako. Ez, ez. Leihotik Illimani handiaren tontor elurtua ikusten nuen aurrez aurre, eta haren miran gozatzen ziren nire begiak. Hari begira mentalizatu ginen gailur saiakera bakoitzerako.

Hau da ene ontasun gutxia:

Ogizatea zer den ez dakienarena

Tanta bat ur zenbat den ez dakiena

Erdi eta erdi hausten da munduaren borobila.

Loak bereizten gaitu: guk hotelean egiten dugu lo, eta zuek kartzela batean. Bi izar

LATINO ikusten dira ziegako leihotik.

Egurrezko zubian ibili naizen bitartean pentsatu dut mundua bitan zatitua dagoela. Batzuk hotelean bizi gara eta beste guztiak kartzela barruan. Amildegi bat ikusi dut bien erdian. Niri, zubi erdian nagonean, galdetzen badidate ea zein aldetara jo nahi dudan, erantzungo nuke, ez dudala izan nahi ez batekoa ez bestekoa. Buruak horixe diost. Baina ez dakit zergatik, hanka malapartatu hauek beti hotelerantz abiatzen dira.

Ehun kilometro oinatz
Xeinaren aita laboraria zen, ahuntzei Andeak erakutsiz pasatzen zuen eguzki sasoia. Ama gaixotu zenean zortzi urte baino ez zituen Xeinak. “Heriotza zure bila dabil –diagnostikatu zion herrixkako aztiak- hobe duzu hirian ezkutatzea”. Eta azken bi urteak hurbileneko hiriko ospitalean pasa zituen, ohetik mugitu ere egin gabe. Aitak ahuntzak mendian bakarrik ezin utzirik alaba txikia bidaltzen zuen hirira amari bere amodio mezuak eramatera. Baina ez zituen poltsikoan eramaten, ez eta galtza barrenetan ere. Etxeko atarian errezitatzen zizkion aitak amodiozko hitzak alabatxoari, eta neska txikiak gogoan garraiatzen zituen, hiru eguneko bidean. Hitzekin jolastuz engainatzen zuen denbora. Oinez-oinez zihoala, aitaren hitzak ximur igurtzika ibiltzen zituen buruan, eta poesia bihurturik eramaten zituen amaren belarrira. Itzulerako bidean, berdina egiten zuen amaren gutunekin. Eta urruntasun minean, poesiazko maitasun batean bizi izan ziren, azken bi urteetan, aita eta ama.

Xeinak hirurogei urte bete ditu aurten. “Andeetako postaria” bezala ezagutzen dute. Hiriko posta bulegora jaisten da hamabostean behin. Ospitalearen ondoan dago. Gutunazalen batek “Munduak ahaztutako herrixkak” idatzia badakar, hura poltsikoan hartu, eta oinez abiatzen da, mantso, lau eguneko bidean, han gooooraino. Triste dabil aspaldion “Andeetako postaria”, gutunazal itxiekin ez dauka jolas egiterik. Baina badoa, hala ere, inkak eta kolonizatzaileak iritsi ez ziren herrixketara mundua eramatera.

Esku ezkerrari
Hitza eskuinarena da beti. Nik ere ez nuen ezkerrez idazten ikasi, eta eskuineko behatzetatik erortzen zaizkit eleak, eta beste hizki guztiak. Baina hitz soila, orri zuriaren gainean, triste gelditzen da, besamotz sentitzen da. Beste esku baten beharra du, paperari eusteko bederen, egoki idatzi ahal izan dezan. Argazki bat nahi du. Eta nonbaitetik, klik eta klik, azaldu da esku ezkerra, Boliviako politikan bezala, eskuinak emandako hitzak betetzera. Hitz hutseko orri biluzia irudiz janztera. Irudimena ezkerrarena izan da beti.

Gasaren Gerrak hankamotz utzi zuen Luis Alfredo. Berak erakutsi zigun guri hanka bakarraren gainean ez dagoela bidean ibiltzerik. Makuluak behar direla. Baina makuluak hartzen dituenak, bi hanka irabaziagatik, bi esku galtzen dituela. Esku bakarraren gainean ere ezin da ibili, ez zutik eta ez buruz behera, alferrik saiatzea da. Eta eskuin besamotz bat naiz ni. Baina espedizio osoan zehar ezkerreko eskuak lagundu nau, eta ez dut izan makuluen beharrik. Bi eskuen gainean ibili gara oinez.

Hankaz gora
Azken aldiz hanka taxi batera altxa genuenean, “El Altoko aireportura” agindu genion txoferrari. Betazalen artean begiak agerian bainituen nik ere, azkar jabetu nintzen taxiaren bereziaz. Gidariaren markagailua eskuinean zuen. Txoferra ezkerrean zioan, bolantea sustraietatik atera, eta kopilotuarenean txertaturik. Mutu gelditu nintzen, baina, “zer ordutan hartzen duzue hegazkina? -jaitsi ninduen gidariak nire lainotik-. “Bederatzietan –hartu nuen lur-, garaiz gabiltza”. “Bai –segitu zuen- baina komeni izaten da lehenago joatea, hegazkinak atzerapenen bat baldin badu edo.” “A”. Bigarren gantxo hark KO utzi ninduen. Bolantea aldez aldatutako auto batean gindoazen, bihar pasako diren kondorrak ikusteko, atzo joan behar zen aireportu batera. Buruz behera ibiltzen hastekotan nengoen, baina txoferrak ere antzeman zidan burura odola erortzen ari zitzaidala, eta bolanteari heldu zion lehenik: “auto zahartuak Ingalaterratik merke ekartzen ditugu. Eskuindarrak izateko programatuak dira, baina hemen bolanteak eta pedalak aldez aldatzen dizkiegu.” “A”. Bigarren bolanteko auto hartan ulertu nuen, La Pazen, zergatik ibiltzen diren txofer bakarti asko gauetan argirik piztu gabe, eta konpainiadun txoferrak, aldiz, argiak pizturik.

Munduaren aldrebesak gaia jarririk, El Altorako bidean, aldrebes zeuden gauza guzien bila hasi zitzaizkidan begiak. Bezperan ezagututako zapata garbitzaile zapata zikina ikusi nuen lehenik, espaloian eseria. Hamar urterekin umezurtz gelditu zenetik Hilerrian bizi da. Hilerri auzoan. Ez zuen bezerorik itxuran, eta oinez zebilen jendeari begira zegoen. Haur txiki bat pasa zitzaion aurretik. Oinutsik. Eta zapata garbitzaileak, kalkulu falta, xaboirik ez izan kaxan.