Evo Morales Boliviako presidenteak atzo adierazi zuen herrialdeko aireportu sarea nazionalizatuko dutela. Hala, Espainiako Abertis eta Aena enpresen esku zeuden hiru aireportuak administrazio publikoak hartuko ditu bere gain. Langileak pozik agertu dira erabakiarekin, lehendik enpresa pribatuaren inbertsio falta eta enpresaburuen soldata gehiegizkoak salatu zituztelako, besteak beste.
Bolivia izango da munduko herri bakarra mutil koskor bat duena presidente. Hala da Evo, mutiko bat oraindik, un muchacho, indigenentzat.
Arotzarena. Ezaguna da apaizak enbor puska batetik Jesukristo ateratzeko galdetu zion arotzaren istorioa. Niri aitonak kontatu zidan. …baietz, ez zela milagro, eta enbor puska hartatik Jesukristo ateratzeko azkar… bi aldiz esan omen zion, eta zozoak alde egiterako okila hasia zen lanean.
Bushek irakurtzen badu pentsatuko du kokainaz hitz egin behar dudala. Baina ez da oso usaimen finekoa Bush. Evo ez baita kokaina zalea, nahiz eta sudurreko trenkadatik operatua dagoen. Hori ederki asko dakigu guk, tamalez. Esplikatuko dut zergatik.
Euskal Herritik Boliviara abiatu ginenean,...
Suitzatik ere ez da ikusten, baina ez da berdina. Boliviak galdu egin zuen itsasorako irteera Pazifikoko Gerran, Txilek kendu zion, lehendik gutxi zeukala-eta. Eta galdutakoa beti sentitzen da are norberago. Hankamotza ere falta duen zangoarekin oroitzen da beti. Eta Bolivia hankamotz gelditu zen...
Ez da Boliviaraino iritsi hamabi puntuko karneta. Baina taxi bakoitzean igotzen ginenean hamabi puntuk hari zenbat iraungo ote zioten kalkulatzera jolasten ginen. Ez dut uste inork kilometroa osatu zuenik. Eta izan ziren lehenengo stopera ere iritsi ez zirenak. Baina marka guztiak hautsi zituena,...
IMA. Hegazkin txartelak eskura luzatu zizkigun bulegaria: “Hemendik hiru ordura aterako da hegazkina”. Banku batean eseri ginen, Barajasen. Pasa ziren orduak, hiru, lau, bost, sei... eta gu han. Marmol berdezko estatua bat nuen ondoan, eseria, konpainia egiten. Artista zahar bat omen...
INFORMAZIO OROKORRA
Bolivia Hego Amerika erdialdeko estatu itsasgabea da, mugakide Brasilekin ipar eta ekialdean, Paraguai eta Argentinarekin hegoaldean, eta Peru eta Txilerekin mendebaldean. Izena Simon Bolibar ameriketako askatzailearen omenez eman zioten.
Hiriburu konstituzionala Sucre da, nahiz eta hiririk garrantzitsuena eta gobernuaren egoitza La Paz izan, eta hiri handiena eta ekonomia indartsuena duena Santa Cruz izan.
Multimedia
Bolivia aldatzen ari da. Era baketsu bezain demokratikoan, Evo Morales Aymak, Amerikako historiako lehen presidente indigenak, bostehun urteko kolonizazioa utzi du atzean, eta guztiek egindako konstituzioa atera du aurrera. Bertan, hain zuzen ere, herri indigenak onesten dira, eta, horrez gain,...
Gaur egun, kontsumitzen ditugun material gehienak oso urrutitik ekartzen dira. Iparraldean kontsumitu eta ekoizten dugun produktu ugarik, Hegoaldeko herrialde txirotuetan dute jatorria, bertan kutsatzea edo langileak baldintza prekarioetan kontratatzea errazagoa eta merkeagoa baita. Gure...
Iparraldeko herriok, herri kontsumitzaile amorratuak, Hegoaldeko herrietatik baliabide ugari behar dugu. Hauen ustiapenaren eragina, gizarte eta ingurumenean guk eurekiko dugun zor ekologikoaren parte bat osatzen du. Euskal Herrian erregaien menpekotasun handia dugu. Ekologistak Martxaneko...
Tupac Katari indigena buruak, bi hitzekin hartu omen zuen azken arnasa: “itzuliko naiz, eta milioika izango gara.” Eta badira milioika, milioika emakume eta milioika gizonezko, milioika ume, lurraren koloreko azala dutenak. Eta ez da azal hutsa, Bolivia barrutik ari da aldatzen. Ez da Bolivia ere,...
Picasso hila zegoen 2003ko urrian. Baina herri xehea are gehiago xehatzen segitzen zuten tankeek eta helikopteroek. Ez ziren alemanak, are gutxiago gorriak, Gonzalo Sanchez De Lozada “Goni” Boliviako presidenteak bidalitakoak ziren. Eta ez zituen bidali txiletarren aurka, are gutxiago perutarren...
Kristobal Kolonen karabelek itsasoa ebakitzen zuten, eta Francisco Pizarroren ezpatek lurra. Baina itsasoko arrastoa berez itotzen da; lurraren zauriari odola dario. Eta odolak ere izkiriatzen bai baitaki, ebaki eta ebaki, LATIFUNDIO egon da idatzia Bolivian laurehun urtez. 1953a zen, berrogeita...
Hamabi apostolu ziren Jesukristorenak, baina Oteizak hamahiru egin zituen. Txomin Txuekak, Oteizaren jarraitzaile itsua denez, Jorgek bezala egin du. Boliviako istorioa josteko, hamabi pertsonaiaren lekuan, hamahiru sartu ditu. Hogeita sei begi. Hogeita sei egi. Eta denak, begi batek kontatuak.
Evorekin ari zarenean solasean, iruditzen zaizu, bizitza ari zaizula hitz egiten. Entzuten jartzen zara adi, eta gogorra da bizitza, bizitza iluna da, sufritzea da bizitza. Baina bizitzak badaki jolas egiten ere, bizitzari, tartean-tartean, irribarre bat ateratzen zaio. Evori ere bai.
Badira batzuk, bizitzak hala beharturik, oinez ibiltzen hasi baino lehen korrika egiten ikasten dutenak. Eta badira beste batzuk, halabeharrez, oinetan zapatarik jantzi baino lehen, zapatak garbitzen ikasten dutenak. Halakoz josia dago La Paz, eta edozein kale kantoitan aurkituko dituzu, zure...