‘To Shoot an Elephant’: nola izan John Reed XXI. mendean
Hernaniko Biteri kultur etxeko aretoa bete samar atzo To Shoot an Elephant ikusteko; eta, esan behar nuen gustura atera nintzela, baina ez da oso egokia, zaila baita horrelakoak ikusita inondik “gustura” irtetea. Ukituta bai. Eta pentsatuz, albistegiek eman ez zizkiguten irudiak bistaratuta, behingoagatik puskatu zela Palestinaren gaineko setio mediatikoa.



