Top 5: protesta-kanpaldi batera eramateko liburuak

Ez dakigu egunotan Espainiako estatuko hainbat hiritan (Hego Euskal Herrikoak barne, horiek ere Espainiako estatuan baitaude oraingoz) antolatzen ari diren protesta-kanpaldiek zer ekarriko duten. Ez dakigu izango denentz benetan eragingo duen mugimendu baten hasiera; ez dakigu nekatuko ote diren, etsi ala eutsi egingo duten, poliziaren zenbat egur jasateko prest dauden, X, Y ala Z gertatuz [...]

‘To Shoot an Elephant’: nola izan John Reed XXI. mendean

Hernaniko Biteri kultur etxeko aretoa bete samar atzo To Shoot an Elephant ikusteko; eta, esan behar nuen gustura atera nintzela, baina ez da oso egokia, zaila baita horrelakoak ikusita inondik “gustura” irtetea. Ukituta bai. Eta pentsatuz, albistegiek eman ez zizkiguten irudiak bistaratuta, behingoagatik puskatu zela Palestinaren gaineko setio mediatikoa.