Izorratu egiten dit, hori da egia: gosaltzeko eseri, Bilardo oraindik ailegatu gabe, telebistan Esperanza Aguirre hizketan eta Txarteleko kafetegiko periodiko guztiak besteren esku. Horrelako momentuetan norbaiti labana sartuko nioke bizkarrean edozein egunkari, berdin du, El Mundo, zeinahi, eskura edukitzeagatik. Ni ere, Jose A. Perez bezala, aurreneko kafearen ostean adiskidetzen naiz giza-eskubideekin.
— Baina bueno, hi zergatik haiz Realekoa? “Primerara igotzeko postuetan segitzen dugu” esan dudalako jarri zait horrela. Tira, horregatik, eta ziurrenik bizpahiru astean zitari huts egin diodalako (aurrekoetan ez bezala abisatuta, hori bai). Baina kontu hau ateratzen denero desesperatu egiten da nirekin. Bilardo, inoiz ekipo bateko izan ez den agurea; jokoarekin, lehiarekin, gerrarekin gozatzen duen [...]
— Baina hi… hi, non sartu haiz! Logikoa, bi aste Txartelen gosaldu gabe eta Bilardok kargu hartu dit. Tarte honetan Realak Salamancari irabazi dio, lider jarri da; gero galdu du Levanteren kontra eta hirugarren tokira erori; larunbatean irabazi zion Cordobari etxean, eta lider da ostera.
Uztaila da hilik krudelena, futbolzalearentzat behintzat: ez dago partidurik eta, prentsa, fitxaketen albistez mukuru. Garestiak, besteenak. Realzale naizen ezkero, ez dut Messirik espero. De Cerio, Castillo eta enparauen exodoarekin burua berotuta sartu naiz Txartelera. Berehala igarri dit Bilardok.
ARGIAn lanean hasi nintzenean ohitura sano bat hartu nuen: astelehenetan Lasarteko Txartel hotelera joan (hemen ondoan daukagu) eta gosari kontinental batekin asteari indarrez ekitea. Hasieran kasu handirik egiten ez zidan arren, konfiantza mutur bat eman orduko, han hasi zitzaidan gizon bat berbetan. Bilardo zen. Koadrodun alkandora pintxo koipez dekoratua, buruaren tamainan gilborra, herrena eskuinetik, bizkorra [...]