Top 5: momentu historikoetan lekuz kanpo zaudenerako kantak

Munduko semiologoak, batu zaitezte eta saiatu denen artean, mesedez, bideo honi esplikazio koherentea ematen. Baita, ahal baduzue, ikusi duten 10 lagunetatik 12ri sortu zaien galderari erantzuten ere: zergatik!? Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakari Patxi López agertzen da, ETAren iragarpena baloratzen txu-txu trenean doala.

Hegan egin nahi eta ezin

Antonio Altarribak 2001eko maiatzaren 4an egin zuen bere buruaz beste. Inork ez daki nola saihestu zituen zaindarien kontrolak adin horrekin, nola igo ahal izan zen laugarren solairuraino, nola eraman zituen bere laurogeita hamar urteak leiho izkinaraino eta nola, azkenik, egin zuen salto. Semeak, Antonio Altarriba idazleak, bai, badaki. Aitarekin askotan hitz egin zuelako daki, eta [...]

Juaristi

Jar ote liteke azeria oilategia zaintzen? Seguru ote dago bankua, Dalton anaiak badira jagole? Nori pasatzen zaio burutik, bizi ditugun garai hauetan, apaiz katoliko bat jartzea haurtzaindegiko buru? Tankera horretako galderak etorri zitzaizkidan burura joan den asteburuan albistea egunkarietan atera zenean: Jon Juaristi Euskararen Aholku Batzordean izango da hemendik aurrera. ETAkoa izan zen, Pott Bandakoa [...]

Patxi Lopez eta kanta baten testuinguru galdua

Patxi Lopezen blogera iritsi naiz atzoko inuxentada baten hariari segika: 2008ko mezu bat, oraindik hautagai zenekoa, Ruper Ordorika goraipatzen: “uno de mis cantantes favoritos”, tar, tar, tar. Leindiekariaren musika zaletasunaz hitz egin da franko, eta gogoa ematen du Ur Apalategi parafraseatuz esateko: “niri ere Ruper Ordorika da gustatzen zaidana, ez zu”. Baina Lopezek, Ruperzalea dela [...]