Literaturia: larunbateko mikrokronika (30 segunduan irakurtzeko modukoa)

Autoa brun, aparkatu han. Literaturia? Hemen! Iratxe Retolaza, Olatz Osa, Fito Rodriguez: literatur sistema guk? Retolazak: ez, desegitura; Osak: ez, ez gara Finlandia; Rodriguezek. ez, ez gara estatu. Liburuak, liburuak, liburuak, Harkaitz Zubirik zenbat irakurtzen du? Igual aurkeztu ditu 5 edo 8 liburu diferente, eta betaurrekorik gabe! Tragoak, pintxoak, konspirazio handi, txiki, ertain, metafora ezinezko, [...]

Bihur dezagun Larrabetzu denbora-unitate

Titular kriptikoaren atzean borondate sendoa dago: gaurtik igandera Larrabetzun antolatu duten Literaturia-ren potentziala aldarrikatzea. Eta horretarako garrantzitsua iruditzen zait Larrabetzu denbora-unitate bihurtzea datozen urteetan, Durangoko Azoka bihurtu zen era beretsuan. Erran nahi baita: “Durangorako aterako du halakok liburua” entzutean, denok dakigula Durango “non” izateaz gain, “noiz” ere badela. Eta nahiago nukeela euskara hutsezko lehen literatur [...]