Bihur dezagun Larrabetzu denbora-unitate

Titular kriptikoaren atzean borondate sendoa dago: gaurtik igandera Larrabetzun antolatu duten Literaturia-ren potentziala aldarrikatzea. Eta horretarako garrantzitsua iruditzen zait Larrabetzu denbora-unitate bihurtzea datozen urteetan, Durangoko Azoka bihurtu zen era beretsuan. Erran nahi baita: “Durangorako aterako du halakok liburua” entzutean, denok dakigula Durango “non” izateaz gain, “noiz” ere badela. Eta nahiago nukeela euskara hutsezko lehen literatur [...]