Megaupload itxi arren, ez gara XX. mendera itzuliko

Jendea zinema aretoetan sartu ezinda ibili da asteburuan, poliziak agertu behar izan du txarteldegietan bildutako jendetza hitz goxoz eta ferekaz sakabanatzera, eta etxean geratu direnek ere, filmak beste webguneetatik doan jaitsi ordez, txintxo-txintxo jokatzea erabaki dute eta ordaindu egin dute pelikulak ikusteagatik. Sekulako aldaketa eragin du Megaupload itxi izanak, aro berri bat hasi da Interneteko [...]

Kapuscinski, trapu zikinak eta kazetaritzaz hitz egitea, burua lotuta

Badute saltsa Polonian, Ryszard Kapuscinskiren biografia ez-ofizial baten kontura: Kapuscinski Non-fiction du titulua; Artur Domoslawskik idatzi du; eta, esaten dutenez, leporatzen dio komunismoarekin kolaboratu izana; egiazko historia moduan kontatu zituen zenbait gauza goitik behera asmatu zituela iradokitzen omen du…