Buster Keaton finlandiar galbahetik

Zein itsusia nork bere burua aipatzea, baina zein beharrezkoa batzuetan, konparazioak egin ahal izateko: joan den astean txoko honetara Claudio Magrisen nobela bat ekarri genuen, puskatan aurkeztua eta, irakurle honen ustetan, aurreneko irakurketaren ondoren zati-zati eginda bukatzen zuena. Hori gertatzearen erruetako bat zen, irakurle honen ustetan, nobelaren hasierako asmo handia, XX. mendearen kontakizuna egin nahia. [...]

Ekonomiak nobela bat ezinezko egiten duenean

Gauzak doazen moduan berandu baino lehen norbaitek, Theodor Adorno imitatu nahian-edo, esango du du: “Nobela gehiagorik ez subprime hipoteken ondoren!”. Izan ere, aditu gehienek baieztatzen dute –Wikipediak ere bai– nobelaren hazkundea burgesiaren zabalkundearekin bateratsu gertatu zela. Beraz orain, kapitalismoa behingoz jarriko denez hankaz gora lotsak airean, eta etorriko denez, aurreikuspen itxaropentsuenak gaindituz, gizarte berdinzale berria, [...]