Patxi Lopez eta kanta baten testuinguru galdua

Patxi Lopezen blogera iritsi naiz atzoko inuxentada baten hariari segika: 2008ko mezu bat, oraindik hautagai zenekoa, Ruper Ordorika goraipatzen: “uno de mis cantantes favoritos”, tar, tar, tar. Leindiekariaren musika zaletasunaz hitz egin da franko, eta gogoa ematen du Ur Apalategi parafraseatuz esateko: “niri ere Ruper Ordorika da gustatzen zaidana, ez zu”. Baina Lopezek, Ruperzalea dela [...]

Itxoiten (remix)

Negu Gorriaken kanta batean bezala pasa duzu igandea: Itxoiten. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalerako sarrerak erosteko ilaran, itxoiten. Sarrerarik gabe geratu zarenean, azken finalerdia ikusteko, itxoiten. Belodromoan sartu, eta saioa hasi bitartean, itxoiten. Bertsolariari gaia jarri, eta hamarreko txikia bota bitartean, itxoiten. Puntuaketei itxoiten. Jendetzaren artetik ateratzeko, itxoiten. Parkingera iristeko, itxoiten. Ordaintzeko makinarako, itxoiten. Makina [...]