Nire arazoa Damien Rice-ekin

Karrerako azken urtean zaletu nintzen Damien Rice-en musikarekin. Klasekide batek 0 diskoa pasa zidan eta ni berehala engantxatu, gitarra akustiko soil bat lagun, irlandar honek egiten dituen doinu malenkoniatsuetara. Baina garaitsu hartan, unibertsitateko pisukideok House telesailera ere zaletu ginen. Ez genuen kapitulu bat galtzen eta doktore ipurterre-baina-izugarri-listoak egiten zituen txiste batzuk gure eguneroko hizkeran sartu [...]