Iaz disko asko… eta erdaraz (zenbait burutazio ingelesez kantatzeko hautuaz)

Ezetz, ez dagoela krisirik diskogintzan, zenbat aldiz errepikatu behar dugu? Titulu pila argitaratzen da Euskal Herrian, sarean zabaltzen ari den GUREANDO!NU dokumentuak erakusten duen moduan. Harrob!a Lantzen-ek eta Entzun!-ek elkarlanean osatu duten zerrendaren arabera, 300 diskotik gora kaleratu ziren 2010ean, 16 diskoetxeren bitartez, baina, batez ere, autoekoizpena ardatz hartuta. Pozteko datuak, baina… ez. Inaxio Esnaola [...]

Juaristi

Jar ote liteke azeria oilategia zaintzen? Seguru ote dago bankua, Dalton anaiak badira jagole? Nori pasatzen zaio burutik, bizi ditugun garai hauetan, apaiz katoliko bat jartzea haurtzaindegiko buru? Tankera horretako galderak etorri zitzaizkidan burura joan den asteburuan albistea egunkarietan atera zenean: Jon Juaristi Euskararen Aholku Batzordean izango da hemendik aurrera. ETAkoa izan zen, Pott Bandakoa [...]

“Regresa”: Nafarroako printzesa euskaraz berbetan komedia mexikar batean

Pelikula mexikar baten aurrerapena bidali dit lankide batek e-postara, xelebrea dela, flipatu egin duela esanez. Zer izango ote den ikusteko play sakatu eta honakoarekin egin dut topo: film mexikar bat, komedia erromantikoaren itxurakoa. Ernestoren eta Mariaren harremana ez dago momentu onean eta Mariak, irtenbide bila, hipnosi-terapiara joko du. Esnatu da eta ero aurpegiz terapeutari oihu [...]