Lost in the SuperDurangoMarket (eta V)

Gomendioen sail hau gaur bukatuko da eta aurtengo liburu eta disko ferian ondo mugitu diren (mundua seko erotu ez bada, ondo mugitu behar zuten) pare bat lan ekarri ditugu. Baina motz geratu garen sentsazioa daukagu eta, egunero idazten aritu garen paragrafo parearen atzetik, tweet formatuan gauza gehiago gehitzeko probestu dugu. Oporrak eskatu beharko dira denak [...]

Lost in the SuperDurangoMarket (IV)

Errenditzen ez direnak dakartzagu gaur; joan arren beti itzultzen direnak; une jakin batean lehen lerrotik desagertu arren, erretagoardian eroso sentitzen ez direnak. II. Mundu Gerran hil zuten idazle bat, gaurkotasun gramo bakar bat galdu ez duen liburuarekin; eta lau tipo aski ezagunek elkar hartuta atera duten diskoa, oholtza batera igota gerra asko emango duena.

Lost in the SuperDurangoMarket (III)

Disko, liburu, pelikula edo antzezlan bat inori gomendatzeko, komeni izaten da aurretik norberak entzun, irakurri eta ikusi izana. Hasieratik bukaeraraino? Ez. Zerbaiterako asmatu zuen norbaitek mundu honetan sinekdokea eta gaur osorik jan ez ditugun arren (oraingoz), parte bat dastatuta biziki gomendagarriak iruditu zaizkigun disko eta liburu bana ekarri dugu hona.

Lost in the SuperDurangoMarket (II)

Horiei buruz besterik hitz egiten ez dugun arren, Durangokoa ez da nobedadeen azoka eta ez daude azken hiru hilabeteotan publikatutako gauzak soilik salgai. Industria editorialak bere legeak ezartzen ditu eta labetik atera berri diren produktuak izango dira gehien mugituko direnak, baina hemen ez daukagu lege horren esanetara makurtzeko gogorik; horregatik gomendatuko ditugu gaur, apirilean publikatutako [...]

Lost in the SuperDurangoMarket (I)

Bil ezazue nahi duzuen koloreko paperean, baina Durangon gaurtik hilaren 8ra bitartean azoka bat antolatu dute, (batez ere) liburuak eta diskoak salerosteko helburuarekin. Inork ez du esan xede txarra denik, baina “topaleku”, “bilgune”, “oasi” eta tankerako espresioek estaltzen dute askotan azokaren funtsa eta, komeni da gogoraraztea supermerkatuan gaudenean, supermerkatuan gaudela. Komeni den bezala oroitzea munduko [...]

Nola irakurri liburuak, liburuak (osorik) irakurri gabe

Dena ez baita erudizioa eta sakontasuna izango, aholku praktikoak emateko momentua iritsi zaigu. Gainean dugu Durangoko Azoka eta askok edukiko duten problema konpontzera gatoz. Izan ere, hainbeste dira urte sasoi honetan publikatzen diren liburuak, hain interesgarriak dira denak eta asteburu honetan horrenbeste jenderekin jardungo dugu literatur-kontuez… badagoela jendearen artean beldur, paniko, terrore orokortu bat. Izu [...]

Elurrari buruzko notiziak eta kultur kazetaritza

Elurraz ari da telebista goizeko tabernan, testu hau idazten ari naizelarik; elurraz ari dira hau idazten ari naizen tabernan gosaltzen ari diren langileak, beharraren aurretik kafesne ketan sudurra berotuz; elurraz idatziko dut ba nik ere, eta, ohiko moduan, azken momentura iritsi arte ez dizuet esango ez naizela elurraz ari, ezpada beste zerbaiti buruz. Baina azken [...]

Bihur dezagun Larrabetzu denbora-unitate

Titular kriptikoaren atzean borondate sendoa dago: gaurtik igandera Larrabetzun antolatu duten Literaturia-ren potentziala aldarrikatzea. Eta horretarako garrantzitsua iruditzen zait Larrabetzu denbora-unitate bihurtzea datozen urteetan, Durangoko Azoka bihurtu zen era beretsuan. Erran nahi baita: “Durangorako aterako du halakok liburua” entzutean, denok dakigula Durango “non” izateaz gain, “noiz” ere badela. Eta nahiago nukeela euskara hutsezko lehen literatur [...]