Literatura eta boxeoa ez daude elkarrengandik hain urrun

Boxeoari buruz gutxi leitu izan dut; literatura, esan nahi dut (prentsa-artikuluak, batere ez), baina leitu dudan apur horren artean, atximur egin zidan Jack Londonen A piece of steak (Xerra puska bat) narrazioak. Tom King boxeolari zahartuak konbate agonikoa borrokatzen du sos batzuk lortzeko; parean pugil gaztea dauka, haren ukabil zaparradari ahal duen moduan eusten dio [...]

Amaia Markuleta?

Ia bi aste hemen idatzi gabe, eta, esango duzue, a zer muturra mutilak esplikazioren bat eman ordez galdezka etorrita. Baina galderak besterik ez dauzkat aste honetan Garan argitaratu den artikulu bat irakurri ondoren. Labana aterata idatzita dago, Euskaltzaindiak Bernardo Atxagaren gidaritzapean kaleratu berri duen Erlea aldizkaria hizpide hartuta.