Agirregomez familia (oin-ohar bat alienazioaren historiarako)
Juan Agirregomezek 14 ordu sartzen zituen egunero metal enpresa handi batean, igandeetan izan ezik. Lan urdinez jantzitako gizon gordina, etxera bueltatzean bakarrik eranzten zuen buzoa. Behin, izerdi eta neke artean, norbaitek “alienatuta” bizi zela esan zion, eta horrek goitik behera aldatu zion beharrari buruzko ikuspegia. Sindikatu klandestinoan sartu zen, eta erretreta hartu arteko urteak pasa [...]



