Bigarren jardunaldian hiru kontzertu ikusi genituen: Spectrals, Sleep Over eta R. Stevie Moore. Egun indartsuenen atarian, bigarren eguna lehenengoa baino eskasagoa atera zen, guk egindako ibilbidean behinik-behin. Spectrals Louis Oliver Jones-ek gidatzen duen talde britainiar gaztea da —21 urte baino ez ditu Jonesek—. Arctic Monkeys-ekin konparatu izan dituzte inoiz; egia esan, Jonesen eta Alex Turner [...]
Abiatu da beste urte batez Primavera Club festibala, maiatzeko Primavera Sound jaialdi ezagunaren anaia edo arreba edo ahizpa txikia. Madrilen asteartean hasi zen eta Bartzelonan, ostera, atzo. Bartzelonako emanaldien berri emango dizuegu datozen egunetan. Apolo aretoaren alboko taberna berrituan botatako iazko Primavera Soundari buruzko dokumental batekin, Barcelona en Florekin (sic) hasi da aurtengoa. Lekua jendez [...]
“Hori baino hobeto egin dezaket nik” esan omen zion bere buruari Shelagh Delaneyk, Terence Rattiganen Variations on a theme antzezlana ikusi ondoren eta 18 urte besterik ez zituela lehenbiziko obra idatzi zuen, A taste of honey, agian distiratsuena, teatrorako, telebistarako eta irratirako egin zituen testu ugarien artean. Igandean hil zen minbiziak jota 72 urte bete [...]
Eguerdian irratiak sortutako ezuste batek bideratu nau Lars von Trieren film hau ikustera. Astelehenetan tertulia izaten dute Angel Erro eta Markos Zapiainek Euskadi Irratian. Haien tartea hasteko Richard Wagnerren Tristan eta Isolderen pasarte bat hautatu zuten. Iragarkiak dekoratzeko ez bada –eta musika jantziari bideratutako irrati publikoetan salbu– zaila da musika klasikoa deitzen duguna entzutea uhinetan. [...]
Gustatzen zait jende tertuliazalea. Ez zait gustatzen tertuliazaletasuna kontzertuetan praktikan jartzen duen jendea. Sinplea da esplikatzea zergatik: talde bat ikusteko patrikatik 15 euro atera behar badituzu (aurretik erosita; txarteldegian 20 ostia beltz), gutxieneko baldintza kontzertua entzutea da eta, parean gertatzen ari dena desastre handiegia ez bada, isilik egotea. Biolentoago jarriko naiz: M-ak taldeak kantatzen zuen [...]
Munduko semiologoak, batu zaitezte eta saiatu denen artean, mesedez, bideo honi esplikazio koherentea ematen. Baita, ahal baduzue, ikusi duten 10 lagunetatik 12ri sortu zaien galderari erantzuten ere: zergatik!? Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakari Patxi López agertzen da, ETAren iragarpena baloratzen txu-txu trenean doala.
Probokazioak hori dauka, askotan ez dakizu artelanaren izateko arrazoi bakarra ez ote den asaldura eragitea. Tira, Ciclos Iturgaizekin ez dago hainbesteko dudarik. Bilboko Aste Nagusian ikusi nituen aurrenekoz eta musikak baino gehiago esaten du zoologiko hartako animalien erreakzioak: zaletuak, kanten hitzak abesten eta barrez; jende errespetagarria, korrika txosnatik alde egin nahian; eta han-hemenka, espezie ugaritako [...]
Toots Thielemans-en, aurtengo Donostiako Jazzaldi Sariaren, kontzertua hasi eta ordu laurdenera-edo iritsi eta nire alboan eseri zen jazz kritikaria, Espainiako egunkari irakurrienetako batetakoa (Marca ez). Gizon lodikotea, apur bat estrafalarioa, luze-luze jarrita eseri zen eserlekuan. Thielemans, bitartean, bere ahosoinu eta laukotearekin, Karel Boehlee piano eta teklatuan, Marcel Schimscheimer (Thielemansek Marcel gisa aurkezten zuena soilik, “deitura [...]
Halaxe da, neronek atzo ongi konprobatu ahal izan nuenez. Eguraldi iragarpenak txarrak ziren, goizean bota eta bota ari zuen, eta hala ere, burugogorkeriaz, Kursaaleko kuboen babesa alde batera utzi eta egurats gorrian dauden terrazetako kontzertuetara joatea deliberatu nuen. Izen handiak bazter utzi eta gure arteko jazz taldeen musika entzuten ahalegintzen naiz urtero egun batez behintzat, [...]
Jazz-rockarekin kalimotxoarekin bezala gertatzen zait apur bat; jazza gustuko dut, baita rocka ere, baina ez naiz bien arteko nahasketaren oso zalea. Egia da, hori bai, salbuespenak bilatzen hasi eta jazz-rock edo fusio-jazzean sartu ohi diren zenbait disko (In Silent Way, Bitches Brew) edo artista (Jaco Pastorious, Stanley Clarke, Pat Metheny) aski gustura entzun izan ditudala, [...]