Urgentziaz idatzitako liburua da John Dos Passosen Facing the chair, 1927koa, Sacco eta Vanzettiren epaiketa bidegabearen aurrean izandako erreakzioa. Eta orain arte gaztelaniaz publikatu gabe zegoen, argitaletxeak behar baino gehiago azpimarratu duenez. “Esta importante obra” eta “conforma sin duda un texto apasionante” eta… Zer kontatzen du ba liburuak hainbeste gabonez kanpoko girlanda merezi izateko? Bada, [...]
Gomendioen sail hau gaur bukatuko da eta aurtengo liburu eta disko ferian ondo mugitu diren (mundua seko erotu ez bada, ondo mugitu behar zuten) pare bat lan ekarri ditugu. Baina motz geratu garen sentsazioa daukagu eta, egunero idazten aritu garen paragrafo parearen atzetik, tweet formatuan gauza gehiago gehitzeko probestu dugu. Oporrak eskatu beharko dira denak [...]
Errenditzen ez direnak dakartzagu gaur; joan arren beti itzultzen direnak; une jakin batean lehen lerrotik desagertu arren, erretagoardian eroso sentitzen ez direnak. II. Mundu Gerran hil zuten idazle bat, gaurkotasun gramo bakar bat galdu ez duen liburuarekin; eta lau tipo aski ezagunek elkar hartuta atera duten diskoa, oholtza batera igota gerra asko emango duena.
Disko, liburu, pelikula edo antzezlan bat inori gomendatzeko, komeni izaten da aurretik norberak entzun, irakurri eta ikusi izana. Hasieratik bukaeraraino? Ez. Zerbaiterako asmatu zuen norbaitek mundu honetan sinekdokea eta gaur osorik jan ez ditugun arren (oraingoz), parte bat dastatuta biziki gomendagarriak iruditu zaizkigun disko eta liburu bana ekarri dugu hona.
Horiei buruz besterik hitz egiten ez dugun arren, Durangokoa ez da nobedadeen azoka eta ez daude azken hiru hilabeteotan publikatutako gauzak soilik salgai. Industria editorialak bere legeak ezartzen ditu eta labetik atera berri diren produktuak izango dira gehien mugituko direnak, baina hemen ez daukagu lege horren esanetara makurtzeko gogorik; horregatik gomendatuko ditugu gaur, apirilean publikatutako [...]
Bil ezazue nahi duzuen koloreko paperean, baina Durangon gaurtik hilaren 8ra bitartean azoka bat antolatu dute, (batez ere) liburuak eta diskoak salerosteko helburuarekin. Inork ez du esan xede txarra denik, baina “topaleku”, “bilgune”, “oasi” eta tankerako espresioek estaltzen dute askotan azokaren funtsa eta, komeni da gogoraraztea supermerkatuan gaudenean, supermerkatuan gaudela. Komeni den bezala oroitzea munduko [...]
“Laguna hausten den hilobiak leher egiteraino zurruta kantua egin litekeen mahaia izan behar luke, zer axola plastikozko lore zikin hauek dardaraka ontzi jausi zartatuaren lepoan, zer axola gure mozkorraldiaren puskailak aldare profanatu batean, zer axola du, bizitza hau ez da edangarria”. Koldo Izagirreren Egarri egunak portualdean nobelakoa da esaldia, aurrenekoa, apustu formal baten erakusgarri. Donostiako [...]
“Hori baino hobeto egin dezaket nik” esan omen zion bere buruari Shelagh Delaneyk, Terence Rattiganen Variations on a theme antzezlana ikusi ondoren eta 18 urte besterik ez zituela lehenbiziko obra idatzi zuen, A taste of honey, agian distiratsuena, teatrorako, telebistarako eta irratirako egin zituen testu ugarien artean. Igandean hil zen minbiziak jota 72 urte bete [...]
Goizean Twitterreko mezuen artean notizia, eguraldia bezain txarra, udazkenean ez dela Sautrela saiorik egongo Durangoko Azokari buruz egingo duten programa berezia salbu. Literaturari buruz Euskal Telebistan geneukan programa bakarra gabe geratu gara beraz, horrela, batere zalapartarik gabe, zizpuru batean, orain bai eta orain ez. Galdera: inori pasa al zaio burutik zer gertatuko zen, Sautrela ordez [...]
Ur Apalategik jaso duen literaturako Euskadi Sariak ez du Sarrionandiarenak bezalako zalapartarik sortuko beharbada, baina ez pentsa horregatik punta atera gabe geratuko garenik. Fikzioaren izterrak liburuan agertzen diren pertsonaiak asmatuak izan arren, lasai asko eraman zezakeen sarreran honako oharra: “Jarraian aipatuko diren pertsonak eta esplikatuko diren gertakariak egilearen fantasiaren emaitza dira. Euskal literaturako benetako gertakariekin [...]