Megaupload itxi arren, ez gara XX. mendera itzuliko

Jendea zinema aretoetan sartu ezinda ibili da asteburuan, poliziak agertu behar izan du txarteldegietan bildutako jendetza hitz goxoz eta ferekaz sakabanatzera, eta etxean geratu direnek ere, filmak beste webguneetatik doan jaitsi ordez, txintxo-txintxo jokatzea erabaki dute eta ordaindu egin dute pelikulak ikusteagatik. Sekulako aldaketa eragin du Megaupload itxi izanak, aro berri bat hasi da Interneteko [...]

Megaupload, kultura eta akritizismoa

Lehenbizi Napster itxi zuten eta ez nuen deus esan ez nuelako Napster erabiltzen. Gero Audiogalaxy itxi zuten eta ez nuen fitsik esan ez nintzelako erabiltzailea. Kazaa epaitegira eraman zuten eta ez nuen ezer esan beste zerbitzu batekin jaisten nituelako artxiboak. Megaupload ixtera etorri zirenerako, ez zen inor geratzen ezer esateko. Edo bai, itxaron, mundu guztia [...]

Hiru arrazoi neoliberal Kukutza ez desalojatzeko

Kukutza III gaztetxea mehatxupean dago azken hilabeteotan eta asteon alerta gorria piztu da, eraikina egun batetik bestera husteko arriskuaren aurrean. Esan beharrik ez dago, blog honetan desalojo horren kontra gaude, Bilbok daukan ekipamendu kultural interesgarrienetakoa delako Errekaldekoa, autogestioan oinarritua, auzoarentzat premiazkoa eta Euskal Herri osoan erreferentziala. Baina horiek zakurxirulero deslaien betiko arrazoiak dira, eta nekez [...]

Urrezko Aroaren konplexuaz

Woody Allenen Gauerdia Parisen filma ikusi duenak jakingo du zertaz ari naizen “Urrezko Aroaren konplexua”-ri buruz hitz egiten badut, gaitz hori sufritzen baitu protagonistak: emaztegaiarekin eta haren gurasoekin Parisera joan da, baita erabat fazinatuta geratu ere. Horraino kontua ez da berriegia: maila sozio-kultural altuko yankee askok daukate hexagonoko hiriburuaren ikuspegi idealizatu samarra eta pelikula askok [...]

Kultura-guneei buruzko inkestek (eta inkestek, oro har) zerbaiterako balio ote duten

Enteratu ez baldin bazarete ere, hauteskunde kanpaina hasi da. Maiatzaren 22ra bitartean inkestak barra-barra publikatuko dira eta berotu ederra eman beharko dio telefonoaren kobrezko hariari Antoniak, Lorentxak edo Mari Joxek, kalera ateratzeko zorian tele-operadore batek urrundik lakioa bota eta ez baita ausartuko esaten –kortesia eta errespetua beti aurretik; horren zibikoak gara, izan ere–, pitokeria hutsa [...]

Etorkinak eta euskal kultura (‘Zorrotzako portuan aldarrika’ revisited)

Ez ditut sobera maite pertsonak talde itxitan banatzen dituzten sailkapenak. Ez zait gustatzen pentsatzea gutako bakoitzari berez tokatzen zaigunik eraikin sozialeko solairu zehatz bateko pisu jakin batean gela konkretu bat, zergatik eta, horretarako baldintza mugatu, doi eta garbi batzuk betetzen omen ditugulako. Hemen inoiz aipatu izan dugun Jacques Rancière-ek “ordena poliziala” esaten dio pentsatzeko modu [...]