The Simpsons telesaila datorren udaberrian amai liteke, saioa egiten duen taldeak soldata %45 murriztea onartzen ez badu. 23. denboraldia ari dira pasatzen AEBetako telebistetan aurten, baina haltzak ez badu bihotzik, zera izango dute Fox kateko buruek, eta patrika estutzeko eskatzen hasi dira, saioa egitea ez baita merke-merkea ere (eta krisi garaiotan badakizu nola funtzionatzen duen [...]
Zinemaldiaren ajearekin segitzen dugu: ardailaka aritu da Arturo Ripstein zuzendaria Garari eta Le Journal du Pays Basqueri emandako elkarrizketan; hain haserre, nik behintzat ez nuela parekorik ikusi 2003an eskubaloiko Txapeldunen Ligako finala galdu ostean Mateo Garraldak egindako adierazpen haietatik (o tempora, o mores!). Jose Luis Rebordinosek 14 urteko baten adin mentala daukala, Frances McDormand ez [...]
Astebete baino gehiago egunean hiruzpalau film ikusten eta behin Zinemaldia bukatzean zure buruari zin egin diozu ez duzula bolada luze batean karteldegia begiratu ere egingo. Gehiegi gehiegi dela, ikusi dituzula pertsona normal batek urte osoan ikusiko dituenak baino pelikula gehiago; ezetz, ezin duzula bide horretatik segi, zerbait egin beharra daukazula zure bizitzarekin (igandea da eta, [...]
Zonbiak berriz bueltan dira, ez da inolako sekretua. Ez, ez gara Manuel Fragari buruz ari, azken urteotako zenbait produktu kulturali buruz baizik: Pride and Prejudice and Zombies nobelak arrakasta itzela izan zuen AEBetan 2009an, baita ondoren nobela grafikoan egin zioten egokitzapenak ere. Eta The Walking Dead telesaila eta Zombieland pelikula eta… tira, bai, Bon Jovik [...]
Badirudi biopic-en eta remaken momentua pasa dela Hollywooden eta orain sekuelak eta prekuelak etorriko zaizkigula barra-barra. Emankorrena, Ridley Scott: Blade Runner-ekin eta Alien-ekin lotutako proiektu banatan sartuta dabil, baina denbora askotxo pasako da horiek aretoetara iritsi aurretik. Bitartean, uda honetan Rise of the planet of the apes filmak animatu ditu txarteldegiak. Pelikula ikusi ondoren ordea, [...]
Lerrook idazten dituenak badauzka akats ugari eta horietako bat da realzalea izatea. Eta gauza jakina da, inor ez da Realekoa futbol ona ikustea eta beti irabaztea atsegin duelako: abertzaletasuna eta galtzaileekiko miresmena konbinatuta egiten zara txuri-urdin. Orokorrean futbol modernoa enpresa afera bihurtua dago ordea, eta partikularki Donostiako taldearen presidente berria arma fabrikatzailea da, arrazoi pisuzkoak [...]
Woody Allenen Gauerdia Parisen filma ikusi duenak jakingo du zertaz ari naizen “Urrezko Aroaren konplexua”-ri buruz hitz egiten badut, gaitz hori sufritzen baitu protagonistak: emaztegaiarekin eta haren gurasoekin Parisera joan da, baita erabat fazinatuta geratu ere. Horraino kontua ez da berriegia: maila sozio-kultural altuko yankee askok daukate hexagonoko hiriburuaren ikuspegi idealizatu samarra eta pelikula askok [...]
Posible ote da Christine Lagarde edo George Soros bezalako jendearekiko sinpatia sentitzea, ordu eta erdiz bada ere? Nirekin behintzat, hori lortu du Inside job dokumentalak eta ez dakit hori ona ala txarra den. Tira, bai, badakit: txarra da. Charles Fergusonek zuzendutako filmak dokumental onenaren saria jaso du azkeneko Oscarretan, 2008an abiatu eta luzaroan pairatu beharko [...]
Ba al zenekiten pelikulak egiten dituztenek, gidoia osatzerakoan eta filma muntatzean ikusleen behar fisiologikoak oso kontuan izaten dituztela? Eta behar fisiologikoak diogunean, batez ere gizaki orori eragiten dion premia bati buruz ari gara: pixa egitea. Oso gorputz-atal kapritxosoak dira giltzurrunak da maxkuria, behin beteta daudenean dagoenean ez dago hustea beste erremediorik eta horretarako (ez dakit [...]
Jendeak pentsatzen du rocka bideoklipetan azaltzen den hori dela: eztandak, koloreak, su-artifizialak, whiskya, soloak, orgiak, jainkotutako musikariak hiru minutuko orgasmo eroan. Ba, ez. La Betty Travan talde nafarrak sareratu berri duen ikus-entzunezko manifestuan jakin dugu rocka hori baino askoz gutxiago dela. Edo gehiago. Bizkar gainean eramaten den zama. Batzuetan hernia bat. Rocka, tarteko une horiek. [...]