Atsegin dut politikariak herritarren parte-hartzeaz hizketan entzutea. Iraultza baten sua piztu nahi duenari lehenbiziko txinparta oparitzen diote, gutxieneko baldintzak sortuz, alegia, herritarren kontzientzia. Sinestarazten diete eurek ere badutela zeresana eta zeregina afera publikoen egunerokoan.
Jar ote liteke azeria oilategia zaintzen? Seguru ote dago bankua, Dalton anaiak badira jagole? Nori pasatzen zaio burutik, bizi ditugun garai hauetan, apaiz katoliko bat jartzea haurtzaindegiko buru? Tankera horretako galderak etorri zitzaizkidan burura joan den asteburuan albistea egunkarietan atera zenean: Jon Juaristi Euskararen Aholku Batzordean izango da hemendik aurrera. ETAkoa izan zen, Pott Bandakoa [...]
Berdez margotu zituzten atzo Euskal Herriko hemezortzi ibai AHTren kontra protesta egiteko eta albisteen aurkezleak esan zuen “lauzpabost erradikal” baino ez daudela trenaren kontra, proiektuaren alde “lauzpabost oligarka” baino ez daudela ahaztuta. Ez espero horrelakorik albistegian: oligarkak “elite” bihurtzen dira gaueko notizietan, eta “estrategikoak” dira haien interesen alde diktatutako erabakiak; “garapena” lortze aldera, ezinbestekoak.
Abildade handia izan du gizakiak joan den bi mendeetan. Heriotzaren esparruan, behinik behin. Hasi dueluekin, segi suizidio erromantikoekin eta gehitu fusilamentuak, gillotinak eta gerrak. XIX. eta XX. mendeak artez hiltzeko garai aproposak izan dira. Baina uste dut mende honetan beste zerbait nagusituko dela. Estiloak eta joerak aldatu egiten dira, azken finean, eta beti dago jende [...]
Ziklo batzuk betetzea da kontua: Reyesek deitu zuenean banuen susmoa; hau zela kurtsoko azkena; eta hitzak, “azkena” horrek, izutu egin ninduen. Amesgaiztotan pasa nuen gau hura Leihotikan taldearekin: kaletik segika zetozkidan Bukatu da kantatzen, Frank Sinatraren koro eta guzti, punk kaliforniarraren eta New Yorkeko crooner estiloaren sintesi ezinezkoan.
Maiz entzuten ari naiz horrelako esaldiak: “Ea krisiarekin espabilatzen dugun; bati baino gehiagori kenduko zaio gogoa daukana baino gehiago gastatzeko”. Ekonomiaren dardarek sortu dute, edo hala dirudi, austeritatearen aldeko kontzientzia apur bat. Eta ez da zaila horrelako arrazoiekin bat egitea. Puntu bateraino matematika kontua da: gutxi dago, gutxi gasta dezagun.
Igande gaua da eta Euskalerria Irratirako burutazioa idazten ari naiz. Gai kultural bat aukeratu dut astelehenerako: MacGuffina. Eta hasi naiz teklak sakatzen.
Umeek politikan maximalismorako joera dutelako, edo, agian, Pinky y Cerebroren marrazkiak gehiegi ikustearen ondorioz, txikitan egurrezko ezpata hartzen zuen, buruan periodikoz egindako kapela napoleonikoa jantzi eta, Dvorak-en 9. sinfoniako 4. mugimenduak logela osoa hartzen zuen bitartean, mundua konkistatzen saiatzen zen.
Juan Agirregomezek 14 ordu sartzen zituen egunero metal enpresa handi batean, igandeetan izan ezik. Lan urdinez jantzitako gizon gordina, etxera bueltatzean bakarrik eranzten zuen buzoa. Behin, izerdi eta neke artean, norbaitek “alienatuta” bizi zela esan zion, eta horrek goitik behera aldatu zion beharrari buruzko ikuspegia. Sindikatu klandestinoan sartu zen, eta erretreta hartu arteko urteak pasa [...]
Elurraz ari da telebista goizeko tabernan, testu hau idazten ari naizelarik; elurraz ari dira hau idazten ari naizen tabernan gosaltzen ari diren langileak, beharraren aurretik kafesne ketan sudurra berotuz; elurraz idatziko dut ba nik ere, eta, ohiko moduan, azken momentura iritsi arte ez dizuet esango ez naizela elurraz ari, ezpada beste zerbaiti buruz. Baina azken [...]