Esaldia

Hauteskundeak esaldi batekin irabazten dira egun, politika yankeea imitatzeko joeraren ajeak. Gantxoa daukan zerbait esan ezazu, iltzatu daitezela lau bost sei berba inkontziente kolektiboan, eta irabaziko duzu seguru. “Ekonomia da, ergela!” zioen Clintonek. “Yes, we can” Obamak. Martxoaren 11ko atentatuen ondoren, Rubalcabaren uppercut dialektiko batek (PPren dorpeziarekin batera) aupatu zuen PSOE boterera: “Espainiak ez du [...]

Errelatoa

Narrazioa. Ipuina. Kontakizuna. Istorioa. Prosa eta poesia. Bertsoa, balada eta kanta. Eleberria, elezaharra, pasadizoa, parabola eta alegia. Anekdota. Kronika. Kronologia. Zurrumurrua eta esamesa. Eta satira eta parodia eta ukronia eta distopia eta tragedia eta komedia. Pikareska. Melodrama. Aforismoa. Mikroipuina eta nanoipuina. Haikua. Antinobela. Autobiografia. Ez-fikziozko nobela, nobela biografikoa, nobela paraleloa, nobela korala. Gidoia, eskaleta, dialogoa, [...]

Logotomia

Iji eta aja asko eragin zuen Sortu alderdiaren logotipo afrusak eta antzeko zerbait pasa da asteburu honetan Amaiur koalizioarena aurkeztu denean: yougurt marka baten antza daukala, pastel-koloreak ikur politiko batean horrore hutsa direla, ez duela balorerik transmititzen… Horiek eta murielkeria handiagoak aurkituko ditu Twitterren bilaketatxo bat egiteko denbora hartzen duenak. Niri ere ez zait gehiegi [...]

Sinde

Angeles Gonzalez-Sinde: abizen konposatutik hartu zenion usain txarra, 2008an “Manifiesto por la Lengua Común” delakoaren sinatzaileen artean ikusi zenuenean. Ordurako bazebilen Espainiako Zinema Akademian zuzendari, aitaren urratsei segika. Gero, 2009an, Kultura Ministerioa eroriko zaio atzaparren artera eta lanpostu berria hartu baino lehen, milaka lagunek dimititu dezala eskatuko dute. Duela hogei urte erositako modem batek baino [...]

Slow News

Momentu historikoa, batzuetan, autobus bat bezala pasatzen da zure gainetik eta hebain-hebain eginda uzten zaitu, garbigailutik atera berri den trapua nola, apur bat zorabiatuta, ez batere txukun jendaurrerako, norantz jo behar duzun ez dakizula. 2011. urteak aski izan ditu bost hilabete nirekin efektu hori lortzeko. Erori dira bi diktadore, piztu da matxinada herrialde arabiarretan, izorratu [...]

‘Inside job’, bai baina… ez

Posible ote da Christine Lagarde edo George Soros bezalako jendearekiko sinpatia sentitzea, ordu eta erdiz bada ere? Nirekin behintzat, hori lortu du Inside job dokumentalak eta ez dakit hori ona ala txarra den. Tira, bai, badakit: txarra da. Charles Fergusonek zuzendutako filmak dokumental onenaren saria jaso du azkeneko Oscarretan, 2008an abiatu eta luzaroan pairatu beharko [...]

Hona hemen aitzindari bat, kritikarik onartu nahi ez duten idazleentzat

Gauzak normal joan izan balira, ez nuen inoiz jakingo nor den Karin N. Calvo-Goller. Gauzak normal joan izan balira, ez nuen inoiz aipatuko liburu bat, Nazioarteko auzitegi kriminalaren epaiketa prozedurak tituluduna. Gauzak batzuetan ez dira normalak ordea, eta horri esker batere interesatzen ez zaizkizun pertsonak eta gaiak bidean gurutzatzen dira, erakutsiz, pentsatu arren elkarren oso [...]

Tabakaos: benetako parte-hartzearen bila

Atsegin dut politikariak herritarren parte-hartzeaz hizketan entzutea. Iraultza baten sua piztu nahi duenari lehenbiziko txinparta oparitzen diote, gutxieneko baldintzak sortuz, alegia, herritarren kontzientzia. Sinestarazten diete eurek ere badutela zeresana eta zeregina afera publikoen egunerokoan.

Juaristi

Jar ote liteke azeria oilategia zaintzen? Seguru ote dago bankua, Dalton anaiak badira jagole? Nori pasatzen zaio burutik, bizi ditugun garai hauetan, apaiz katoliko bat jartzea haurtzaindegiko buru? Tankera horretako galderak etorri zitzaizkidan burura joan den asteburuan albistea egunkarietan atera zenean: Jon Juaristi Euskararen Aholku Batzordean izango da hemendik aurrera. ETAkoa izan zen, Pott Bandakoa [...]

Ibai berdeak eta mendi urdinak

Berdez margotu zituzten atzo Euskal Herriko hemezortzi ibai AHTren kontra protesta egiteko eta albisteen aurkezleak esan zuen “lauzpabost erradikal” baino ez daudela trenaren kontra, proiektuaren alde “lauzpabost oligarka” baino ez daudela ahaztuta. Ez espero horrelakorik albistegian: oligarkak “elite” bihurtzen dira gaueko notizietan, eta “estrategikoak” dira haien interesen alde diktatutako erabakiak; “garapena” lortze aldera, ezinbestekoak.