— Baina hi… hi, non sartu haiz! Logikoa, bi aste Txartelen gosaldu gabe eta Bilardok kargu hartu dit. Tarte honetan Realak Salamancari irabazi dio, lider jarri da; gero galdu du Levanteren kontra eta hirugarren tokira erori; larunbatean irabazi zion Cordobari etxean, eta lider da ostera.
Astelehen-astelehen horietako bat gaurkoa, Donostialdekoontzat batez ere: ia inor ez zen etxean geratu atzo. Batzuek Kilometroak egin zituzten; Soriaraino joan ziren beste batzuk, Realaren golak ikusteko. Eta masa hordi horrek gaur burua astun. Ez naiz Txartelen zimelduta gosaltzen ari den bakarra. Begizuloak eta kafeak. Bilardo sartu da eta aurpegiratu dit bi astean ez naizela batere [...]
Tripak bota beharrean egin nuen barre larunbatean Realaren bigarren “gol”aren kontura. Partidua bukatuta, lagun batek esaten du: “Ez dut Realaren bigarrena ikusi”. Normala, inork ez baitzuen ikusi… epaileak salbu. Horrela irabazteak doblea balio duela esan diot Bilardori gaur goizean, gosaltzen ari ginela. Ez dagoela tranparekin garaipena lortzea baino gauza hoberik.
Gaur ere ez dugu ba ligaz hitz egin. Bilardori, gauza jakina da, istilua, harrabotsa eta zalaparta gustatzen zaizkio, eta menu horretako jaki asko izan genituen Hernanin joan den larunbatean. Presoen aldeko futbol txapelketa debekatu zutenez, bizilagun batzuk elkartu eta partidu parodikoa jokatu zuten herriko kaleetan, goma-aparrezko baloiak harturik. Beste batzuek ordea, espresio folkloriko hori baino [...]
Aspaldiko. Sartu da Bilardo Txartelera, azala ez zuri ez beltz, marroia ez den laranja batez, langile gehienoi oporrak bukatzen zaizkigun egunean bere erretiroa muturren aurretik pasaz. “Uda zer moduz?”, eguzki eta hondartzako anekdotak azkar pasa ditugu, beharrezkoaz, oinarrizkoaz, ezinbestekoaz berbetan hasteko: asteburuan liga hasi da. San Tokerok hiru puntuz bedeinkatu du Athletic; Osasunak doministikuren bat [...]
Makulua eskuan, herrenka eta aranbeltza baino ubelago, muturra estua, odola gaizto: hala sartu da Bilardo Txartelera. Uxuala eskatu du, botila. — Baina, zer ibili zara asteburuan? — Iruñean. Neure baitarako: “hau, edade horrekin, entzierroan aterako zen eta aurten izaten ari den arriskuarekin…”. Galdetu egin diot, ea Miura batekin borrokan ibili den-edo. Ezetz. Baina ez dit [...]
Uztaila da hilik krudelena, futbolzalearentzat behintzat: ez dago partidurik eta, prentsa, fitxaketen albistez mukuru. Garestiak, besteenak. Realzale naizen ezkero, ez dut Messirik espero. De Cerio, Castillo eta enparauen exodoarekin burua berotuta sartu naiz Txartelera. Berehala igarri dit Bilardok.
Gutxien gutxienez, kopetan zazpi azal ditu Bilardok. Ez da ba hasi oihuka taberna guztiarentzat: – Bixarguriak pagatuko dizkik gaurko gosari guztiak! Eta pagatu behar, kuanto. Prentsan irakurri du, antza, Rikardo Arregi sarietan kazetari berriarena eman didatela. Eta batez ere, sariaren dotea zein den jakin du. Baina zerbait ulertu ez duela dio.
Garrasika sartu da Bilardo Txartelera. Negoziazio sekreturen baten berri izan du? Nola elkartu dira bestela Erregea eta Batasuna? Ez, lurtarragoa du begiratua zaharrak: Real Union 2. mailan izango delako etorri da hain kontentu. Uxuala? Utikan! Txanpaina atera dio bere buruari, eta niri, gosaria eztarrian dudan honi.
— Bereziartua, hik zenbat dirutan erosiko nindukek? Ez dut txikia egin gaur, Bilardo bere esistentziaren balioaz kezkatu dudanerako. Goiz-goiz, mukizapia sudurrean sartu da Txartelera, eta txiste txarrak egitea doan denez… — Zer, CR7 birusak jota zu ere? —esan diot.