Bilardo bere harrimenean

Dena zegoen ohikoaren antipodetan astelehen goizean. Egunkariek Reala igoko dela esaten zuten letra larriz, Bilardo Txartelen zegoen ni iritsi nintzenerako; ni berriz, bakarrik joan ordez, lagun batekin eseri nintzen zaharraren parean. Eta gosaria bukatu zenean, behingoagatik, Bilardo zegoen zur eta lur.

Astore kamisetak eta kapitalismo globalaren galdera izugarriak

Elastiko gorri hori ezaguna egiten zait, nahiz eta jende finagoari —sabelaz (ere) ari naiz— jantzita ikusi izan diodan. Argi dago, sufritzen ari da ehun bermiloia Bilardoren gilborraren kontra. A, bai, Ipar Koreako selekzioarena da. Zaharrak uxuala barratik mahaira garraiatu du, eta patrikatik prentsako adabaki bat atera.

Asteburuko futbol albistea

Duela bi astekoaren aldean, umore onez agurtu nau Bilardok. Udaberria, ostera. Eta hori, Camp Noun ez zuela ondo pasatzeko aukera handirik izan… Edo hala uste nuen. — Izugarri gozatu nian Mourinhoen defentsarekin. Hamarrekin, Barça osoa kontra, eta hala ere eutsi. — Baina uste nuen Guardiolaren aldekoa zinela… — Guardiola hobea zela esan nian. Ni inoiz [...]

Pep eta Mou (eta astelehenetako opariak)

Uste nuen eguzkitik babesteko zeuzkala betaurrekoak, baina kendu zituenean ia mahairaino iritsi ziren begi-zuloak, zimur, zimel, ubel. Atzo goizean Bilardori begiratzean galdera bat izango nuen aurpegian, ezer esan aurretik bota baitzidan erantzuna. — Adin batetik aurrera ezin duk… ezin duk, adin batetik aurrera. Ez dago oso animoso, zerbait gertatuko zitzaion, gizon hau, ez dakit. Asteazkenekoa [...]

Zenbat dakiten Salamancan euskal literaturaz

Izorratu egiten dit, hori da egia: gosaltzeko eseri, Bilardo oraindik ailegatu gabe, telebistan Esperanza Aguirre hizketan eta Txarteleko kafetegiko periodiko guztiak besteren esku. Horrelako momentuetan norbaiti labana sartuko nioke bizkarrean edozein egunkari, berdin du, El Mundo, zeinahi, eskura edukitzeagatik. Ni ere, Jose A. Perez bezala, aurreneko kafearen ostean adiskidetzen naiz giza-eskubideekin.

BEC protestodromo bihurtuta

Umore trumoitsua gaurko gosarian. Ez da bakarrik Realak galdu zuelako; ozpindu egiten naiz Real Madridek sei gol sartzen dituenean; eta duela bi aste Bilardok egin zidan jokaldia oraindik ez dut ahaztu. Zaharra sartu da, panorama ikusi du, uxuala eskatu, eta hasi zait hizketan… saskibaloiaz. Espainiako Errege Kopako finala ikusi al nuen. Nik ezetz. — Eta [...]

Archie Gemmill eta azpiegiturak

Igandeko Berrian Eneko Goiari egindako elkarrizketa irakurtzen harrapatu nau Bilardok goizean. Segituan igarri dit: “Zerk haserretzen hau hainbeste?”. — Titularrak: “Orain errepide sarea ongi kudeatzea dagokigu, gehiago eraiki beharrean”. Eskerrak! Uste nuen etxeko salan ere kamioren bateko obrak egin behar zituztela hauetakoren batean… — Jendea ere ibili egiten duk-eta… — Joño, zu ere uste horrekin? [...]

Madrili irabaztea eta zintzilik geratzen diren gauzak

Galtzetan sugeak dantzan dituena bezala atera ziren Athletic-ekoak larunbatean: bost minutuan egin zituzten lanak, eta gero zaparrada zuriari (zein figura erotikoa) eutsi behar. Saiatu ziren gogotik madrildarrak. Alferrik. Bilardorekin partiduaz berbetan, umore onean gaude.

Aurten futbola beltza izango da (eta zauriz betea)

Jendea aldatu egiten da, batere ez aldatzeko. 2009. urtearen amaieran lanarekin arnasestuka ibili eta ezin izan nuen Bilardo behar bezala agurtu; gero, jada hamarkada berrian, Txarteleko kafetegia, obra batzuk tarteko, itxita egon denez, pista galdu diot zaharrari. Azarotik ez dugu hitz egin. Baina, espero nuenaren kontra, sosegatuta sartu da. Aldatuta. Te bat eskatu du. Halako [...]

Koroa eta piperpoto artean, Realari izena aldatzeko proposamena

— Baina bueno, hi zergatik haiz Realekoa? “Primerara igotzeko postuetan segitzen dugu” esan dudalako jarri zait horrela. Tira, horregatik, eta ziurrenik bizpahiru astean zitari huts egin diodalako (aurrekoetan ez bezala abisatuta, hori bai). Baina kontu hau ateratzen denero desesperatu egiten da nirekin. Bilardo, inoiz ekipo bateko izan ez den agurea; jokoarekin, lehiarekin, gerrarekin gozatzen duen [...]