Picasso Francorekin negoziatzen: ‘El Mundo’-ren sintaxi tranpatia

Tragoa garraztu zidan El Mundok larunbatean. Egunkari borikoak “¿Y si Picasso hubiese pactado con Franco?” titularrarekin zabaldu zuen kultura saila (ez dut paperekoa sarean aurkitzen, baina honen antzekoa zen). Artikuluaren hesteetan berriz, Charlotte Higgins kazetariak zioen, oso modu kategorikoan, Picassok Francoren ordezkari batzuekin negoziatu zuela 1956an. Tranpa sotila egin zuen kazetariak; jarraian azalduko dugu nola.

Guggenheim Urdaibai, Dubai

Herritar plataforma bat sortzean, gauzarik zailenetakoa izena asmatzea da. Argi geratu behar da defendatu nahi den kausa; baina, era berean, jendea erakarri. Eta gaur egun, erakargarria esatean, arina esaten da; modernitatearen karga kontzeptual astunak gainetik kentzen dituena; kosmopolita; konpromisoa baino, atxikimendu librea bilatzen duena. Eta piruletak, piruleta asko; eta koloretako globoak, pegatinak. Horiek denak buruan [...]

Raimund Abraham: arkitektura Termopiletako bataila da

Estuago ibiltzera derrigortuko gaitu ekonomiak, lehengo zabaltasunak utzita. Ez dakit arkitekturan antzeko zerbait gertatuko den, edo politikariek eraikuntza-sektorea gizentzen jarraituko duten diru publikoz eta lizunkeria pubikoz. Kontuak kontu, arkitektura estuagoaren beharrean garen honetan, notizia txarra dugu Raimund Abrahamek martxoaren 4an izan zuen auto istripua, eta horren ondorioz Heriok eman dion besarkada.

Merinoren probokazioa, garaiz desaktibatu dute

Aurreneko momentuan grazia egin dit Eugenio Merinoren obren kontuak. Israelek, Espainian duen enbaxadaren bidez, artista espainiarraren kontra egin du ARCOn aurkeztuko dituen bi lanengatik. Erlijio judua iraintzen ei dute, eta israeldarrak orokorrean. Zerk eta Menora batean bukatzen den fusil batek (hemen ondoko irudian); eta hiru erlijio nagusietako kideak islatzen dituen eskultura batek, denen gainean, zapaltzaile, [...]

Ostiralean, txiste artistiko bat

Ireki da gortina, azaldu da Arnaldo Otegi arte galerian, eta erosi du lerro hauen ondoan dagoen koadroa. Itxi da gortina. Zertan bilakatuko da koadroa? (Benga, ez da hain zaila, azken aldian denen ahotan dabil…). Horixe! Pollock Subiranista! (Bale, bale, barkatu! Ez dut gehiago horrelakorik egingo, benetan!)

Defenda ditzagun fabrikak

Nahiz eta kontadoreak garen, eta ez obreroak. Defenda ditzagun halere, ze, inoiz konturatu ez banintzen ere nire herriko paisaia —zure herrikoa ere bai segurutik— izugarri aldatu da azken hamar-hamabost urteotan. The Guardian egunkariko Germaine Greer-en artikulu batek ireki behar begiak. Titularretik dio: “Zergatik salbatu arbolak? Beti landatu ditzakezu berriak. Horren ordez, salba ditzagun gure hotz-dorre [...]

Artista “outsider”-ak eta “outside!” aginduak

Prentsari errepaso goiztiar bat ematen aurkitu dut Bruce Nauman aipatu eta aupatu egiten duen artikulu bat. AEBetan Andy Warholez geroztik gehien eragin duen artista, hau, hura eta bestea, datu biografiko asko, besterik gutxi, testuak zuritik baino ez zeukala pentsatuta aldizkaria uztekotan egon naiz, baina hara, parrafo batek harrapatu. Zer zioen? Funtsean Nauman outsider bat dela: [...]

Killing me softly with this… gun?

Lagun batek “laztan bat jo” lokuzioa asmatu zuen duela urte batzuk, ez dizuet esango zein testuingurutan, bai ordea ez zela biktima humanorik egon. Kontua da berarekin akordatu naizela gaur, blogean idazteko zerbaiten bila France Cadet-en instalazio bat ikustean. Quake 3 Arena bideojokoa da instalazioaren ardatza: jakingo duzunez, jokoaren helburua tiroka parekoaren tripak lehertzea da. Baina, [...]

Lapurretaren artea

Alarma guztiak uztaileko azken egunetan hasi ziren joka. Beranduegi. San Petesburgoko Hermitage museoan 221 artelan ostu zituztela argitaratu zuten mundu osoko egunkariek. Urte honetako lapurretarik sonatuenak dirutzak mugitzen dituen fenomenoa agerian utzi du: arte lapurretaz ari gara. Philippe Baquék Le Monde Diplomatiquen idatzitako artikuluaren arabera arma eta droga trafikoaren ondoren jabego kulturalaren lapurreta da munduan [...]