Estuago ibiltzera derrigortuko gaitu ekonomiak, lehengo zabaltasunak utzita. Ez dakit arkitekturan antzeko zerbait gertatuko den, edo politikariek eraikuntza-sektorea gizentzen jarraituko duten diru publikoz eta lizunkeria pubikoz. Kontuak kontu, arkitektura estuagoaren beharrean garen honetan, notizia txarra dugu Raimund Abrahamek martxoaren 4an izan zuen auto istripua, eta horren ondorioz Heriok eman dion besarkada.
Aurreneko momentuan grazia egin dit Eugenio Merinoren obren kontuak. Israelek, Espainian duen enbaxadaren bidez, artista espainiarraren kontra egin du ARCOn aurkeztuko dituen bi lanengatik. Erlijio judua iraintzen ei dute, eta israeldarrak orokorrean. Zerk eta Menora batean bukatzen den fusil batek (hemen ondoko irudian); eta hiru erlijio nagusietako kideak islatzen dituen eskultura batek, denen gainean, zapaltzaile, [...]
Ireki da gortina, azaldu da Arnaldo Otegi arte galerian, eta erosi du lerro hauen ondoan dagoen koadroa. Itxi da gortina. Zertan bilakatuko da koadroa?
(Benga, ez da hain zaila, azken aldian denen ahotan dabil…).
Horixe!
Pollock Subiranista!
(Bale, bale, barkatu! Ez dut gehiago horrelakorik egingo, benetan!)
Nahiz eta kontadoreak garen, eta ez obreroak. Defenda ditzagun halere, ze, inoiz konturatu ez banintzen ere nire herriko paisaia —zure herrikoa ere bai segurutik— izugarri aldatu da azken hamar-hamabost urteotan. The Guardian egunkariko Germaine Greer-en artikulu batek ireki behar begiak. Titularretik dio: “Zergatik salbatu arbolak? Beti landatu ditzakezu berriak. Horren ordez, salba ditzagun gure hotz-dorre [...]
Prentsari errepaso goiztiar bat ematen aurkitu dut Bruce Nauman aipatu eta aupatu egiten duen artikulu bat. AEBetan Andy Warholez geroztik gehien eragin duen artista, hau, hura eta bestea, datu biografiko asko, besterik gutxi, testuak zuritik baino ez zeukala pentsatuta aldizkaria uztekotan egon naiz, baina hara, parrafo batek harrapatu. Zer zioen? Funtsean Nauman outsider bat dela: [...]
Lagun batek “laztan bat jo” lokuzioa asmatu zuen duela urte batzuk, ez dizuet esango zein testuingurutan, bai ordea ez zela biktima humanorik egon. Kontua da berarekin akordatu naizela gaur, blogean idazteko zerbaiten bila France Cadet-en instalazio bat ikustean. Quake 3 Arena bideojokoa da instalazioaren ardatza: jakingo duzunez, jokoaren helburua tiroka parekoaren tripak lehertzea da. Baina, [...]