Hauteskundeak esaldi batekin irabazten dira egun, politika yankeea imitatzeko joeraren ajeak. Gantxoa daukan zerbait esan ezazu, iltzatu daitezela lau bost sei berba inkontziente kolektiboan, eta irabaziko duzu seguru. “Ekonomia da, ergela!” zioen Clintonek. “Yes, we can” Obamak. Martxoaren 11ko atentatuen ondoren, Rubalcabaren uppercut dialektiko batek (PPren dorpeziarekin batera) aupatu zuen PSOE boterera: “Espainiak ez du [...]
John Mausek aurreko egunean Madrilen jardun zuelarik, denetarik irakur zitekeen sarean hangoaz: “Filosofo honena —filosofia irakaslea da— tamalgarria da, auzo lotsa eragiten du”, “Gauza bat lo-fia da eta beste bat truñoak”, “Kaka zahar hutsa” eta abar. Atzo entzun nuen ere “Este tío lo que es es un jeta”. Azal dezagun laburki, ezagutzen ez duenarentzat, zein [...]
Poble Nou-ko Casino L’Aliança ramegantean hasi genuen atzoko eguna hiru kontzerturekin, Still Corners, St. Vincent eta Girls-ekin. Kontzertuak eserita ikusteko aretoa da eta iritsi ginenerako aski beterik zegoen lekua. Agerikoa zen batez ere St. Vicent eta Girlsen “tiradizoa”. Still Corners poparen eta shoegazearen artean mugitzen den taldea da, estreinako diskoa —Creatures Of An Hour— aurten [...]
Bigarren jardunaldian hiru kontzertu ikusi genituen: Spectrals, Sleep Over eta R. Stevie Moore. Egun indartsuenen atarian, bigarren eguna lehenengoa baino eskasagoa atera zen, guk egindako ibilbidean behinik-behin. Spectrals Louis Oliver Jones-ek gidatzen duen talde britainiar gaztea da —21 urte baino ez ditu Jonesek—. Arctic Monkeys-ekin konparatu izan dituzte inoiz; egia esan, Jonesen eta Alex Turner [...]
Abiatu da beste urte batez Primavera Club festibala, maiatzeko Primavera Sound jaialdi ezagunaren anaia edo arreba edo ahizpa txikia. Madrilen asteartean hasi zen eta Bartzelonan, ostera, atzo. Bartzelonako emanaldien berri emango dizuegu datozen egunetan. Apolo aretoaren alboko taberna berrituan botatako iazko Primavera Soundari buruzko dokumental batekin, Barcelona en Florekin (sic) hasi da aurtengoa. Lekua jendez [...]
“Hori baino hobeto egin dezaket nik” esan omen zion bere buruari Shelagh Delaneyk, Terence Rattiganen Variations on a theme antzezlana ikusi ondoren eta 18 urte besterik ez zituela lehenbiziko obra idatzi zuen, A taste of honey, agian distiratsuena, teatrorako, telebistarako eta irratirako egin zituen testu ugarien artean. Igandean hil zen minbiziak jota 72 urte bete [...]
Blog honetan ez dugu sekula gehiegi maitatu biopic generoa, baina datorrenak marka guztiak hautsiko dituela ematen du: Margaret Thatcher Erresuma Batuko Lehen Ministro ohiaren film biografikoa estreinatuko dute urtarrilaren 12an; The iron lady du titulua eta Meryl Streep protagonista. Thatcher da, noski, filmeko heroia, eta mota honetako lan gehienetan bezala, hagiografia egin diote, halako batean [...]
Eguerdian irratiak sortutako ezuste batek bideratu nau Lars von Trieren film hau ikustera. Astelehenetan tertulia izaten dute Angel Erro eta Markos Zapiainek Euskadi Irratian. Haien tartea hasteko Richard Wagnerren Tristan eta Isolderen pasarte bat hautatu zuten. Iragarkiak dekoratzeko ez bada –eta musika jantziari bideratutako irrati publikoetan salbu– zaila da musika klasikoa deitzen duguna entzutea uhinetan. [...]
Goizean Twitterreko mezuen artean notizia, eguraldia bezain txarra, udazkenean ez dela Sautrela saiorik egongo Durangoko Azokari buruz egingo duten programa berezia salbu. Literaturari buruz Euskal Telebistan geneukan programa bakarra gabe geratu gara beraz, horrela, batere zalapartarik gabe, zizpuru batean, orain bai eta orain ez. Galdera: inori pasa al zaio burutik zer gertatuko zen, Sautrela ordez [...]
Narrazioa. Ipuina. Kontakizuna. Istorioa. Prosa eta poesia. Bertsoa, balada eta kanta. Eleberria, elezaharra, pasadizoa, parabola eta alegia. Anekdota. Kronika. Kronologia. Zurrumurrua eta esamesa. Eta satira eta parodia eta ukronia eta distopia eta tragedia eta komedia. Pikareska. Melodrama. Aforismoa. Mikroipuina eta nanoipuina. Haikua. Antinobela. Autobiografia. Ez-fikziozko nobela, nobela biografikoa, nobela paraleloa, nobela korala. Gidoia, eskaleta, dialogoa, [...]