Ze dibertigarria den Ripstein eta ze arrazoi gutxi daukan

Zinemaldiaren ajearekin segitzen dugu: ardailaka aritu da Arturo Ripstein zuzendaria Garari eta Le Journal du Pays Basqueri emandako elkarrizketan; hain haserre, nik behintzat ez nuela parekorik ikusi 2003an eskubaloiko Txapeldunen Ligako finala galdu ostean Mateo Garraldak egindako adierazpen haietatik (o tempora, o mores!). Jose Luis Rebordinosek 14 urteko baten adin mentala daukala, Frances McDormand ez [...]

Post-Zinemaldirako, post-trailerrak

Astebete baino gehiago egunean hiruzpalau film ikusten eta behin Zinemaldia bukatzean zure buruari zin egin diozu ez duzula bolada luze batean karteldegia begiratu ere egingo. Gehiegi gehiegi dela, ikusi dituzula pertsona normal batek urte osoan ikusiko dituenak baino pelikula gehiago; ezetz, ezin duzula bide horretatik segi, zerbait egin beharra daukazula zure bizitzarekin (igandea da eta, [...]

Hiru arrazoi neoliberal Kukutza ez desalojatzeko

Kukutza III gaztetxea mehatxupean dago azken hilabeteotan eta asteon alerta gorria piztu da, eraikina egun batetik bestera husteko arriskuaren aurrean. Esan beharrik ez dago, blog honetan desalojo horren kontra gaude, Bilbok daukan ekipamendu kultural interesgarrienetakoa delako Errekaldekoa, autogestioan oinarritua, auzoarentzat premiazkoa eta Euskal Herri osoan erreferentziala. Baina horiek zakurxirulero deslaien betiko arrazoiak dira, eta nekez [...]

‘Ataun of the Dead’: zonbiak protagonista dituen lehen euskal film laburra

Zonbiak berriz bueltan dira, ez da inolako sekretua. Ez, ez gara Manuel Fragari buruz ari, azken urteotako zenbait produktu kulturali buruz baizik: Pride and Prejudice and Zombies nobelak arrakasta itzela izan zuen AEBetan 2009an, baita ondoren nobela grafikoan egin zioten egokitzapenak ere. Eta The Walking Dead telesaila eta Zombieland pelikula eta… tira, bai, Bon Jovik [...]

Ciclos Iturgaiz, esan ezin diren gauza horiek

Probokazioak hori dauka, askotan ez dakizu artelanaren izateko arrazoi bakarra ez ote den asaldura eragitea. Tira, Ciclos Iturgaizekin ez dago hainbesteko dudarik. Bilboko Aste Nagusian ikusi nituen aurrenekoz eta musikak baino gehiago esaten du zoologiko hartako animalien erreakzioak: zaletuak, kanten hitzak abesten eta barrez; jende errespetagarria, korrika txosnatik alde egin nahian; eta han-hemenka, espezie ugaritako [...]