Hernanikoa naiz eta hasieran sutu egiten nintzen horrelakoak irakurtzean. Eta ez debalde, maiz bizi naizen herria zelako artikuluaren jo-puntua. Espainiako prentsak gure inguru “gatazkatsu”-enetan barneratuta idazten dituen erreportaje sentsazionalistez ari naiz. Pancorbotik beherako kazetari batek inguruotan goiz bateko buelta eman ondoren, ikuspegi ezin distortsionatuagoa eskaintzen duen artikulua egitea ez da kontu berria, baina herritar arruntari [...]
Lerrook idazten dituenak badauzka akats ugari eta horietako bat da realzalea izatea. Eta gauza jakina da, inor ez da Realekoa futbol ona ikustea eta beti irabaztea atsegin duelako: abertzaletasuna eta galtzaileekiko miresmena konbinatuta egiten zara txuri-urdin. Orokorrean futbol modernoa enpresa afera bihurtua dago ordea, eta partikularki Donostiako taldearen presidente berria arma fabrikatzailea da, arrazoi pisuzkoak [...]
Aitortu behar dut: albistea limoi-ur parrastada bezala sartu zitzaidan begitik. Batere graziarik ez zidala egin, alegia. Guggenheimek –eta museoaren izena diogunean, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia diogu– Anish Kapoorren Arbola altua eta begia eskultura erostea erabaki du hiru milioi euro eta erdiren truke (leku batzuetan lau milioi euro ere irakurri dut; ez zait tontakeria [...]
Historia on bat kontatzen hasteko ezinbesteko aitzakia bilatzea izaten da kontakatilu eta kazetari askok mundu honetan daukaten kezka nagusia. Eta, berez hain gaizki ikusiak dauden bi talde horietan nire burua sailkatzeko inolako erreparorik ez dudanez, aitzakia baten bila pasa ditut egunak, baita aurkitu ere, non eta, apenas ezagutzen dudan musikari baten azkeneko diskoa zabaltzen duen [...]
Lagunak Facebooken jarri duen bideoaren kalitatearengatik, 1960ko edo 1970eko hamarkadakoa dela esango luke edozeinek; musikaren estiloak eta kantatzen ari den tipoaren itxurak ere –ile kalparra, bibote sarria– garai haietara daramate irudimena ia oharkabean. Baina zerbaitek txispa saltarazten du buruan, ez baita ohikoa duela 50 urte inguruko ye-ye estiloko kantetan “con el puño en alto vamos [...]
Woody Allenen Gauerdia Parisen filma ikusi duenak jakingo du zertaz ari naizen “Urrezko Aroaren konplexua”-ri buruz hitz egiten badut, gaitz hori sufritzen baitu protagonistak: emaztegaiarekin eta haren gurasoekin Parisera joan da, baita erabat fazinatuta geratu ere. Horraino kontua ez da berriegia: maila sozio-kultural altuko yankee askok daukate hexagonoko hiriburuaren ikuspegi idealizatu samarra eta pelikula askok [...]
Angeles Gonzalez-Sinde: abizen konposatutik hartu zenion usain txarra, 2008an “Manifiesto por la Lengua Común” delakoaren sinatzaileen artean ikusi zenuenean. Ordurako bazebilen Espainiako Zinema Akademian zuzendari, aitaren urratsei segika. Gero, 2009an, Kultura Ministerioa eroriko zaio atzaparren artera eta lanpostu berria hartu baino lehen, milaka lagunek dimititu dezala eskatuko dute. Duela hogei urte erositako modem batek baino [...]
Bada jendea, Joaquin Sabinaren kantak letrengatik estimatzen dituena. Ez naiz horietakoa. Canallismo gehiegi aguantatu behar izan duen orok goizago ala beranduago garatzen duen Sabinafobia daukat. Eta hala ere, duela urte batzuk, unibertsitatean (zehatzago esateko, zuzenbideko klase ezin luzeagoetan) denbora-pasa polita iruditzen zitzaigun lagun bati (zeinaren izena ez dudan publiko egingo) eta bioi Jaengo abeslariarenak izan [...]