Momentu historikoa, batzuetan, autobus bat bezala pasatzen da zure gainetik eta hebain-hebain eginda uzten zaitu, garbigailutik atera berri den trapua nola, apur bat zorabiatuta, ez batere txukun jendaurrerako, norantz jo behar duzun ez dakizula. 2011. urteak aski izan ditu bost hilabete nirekin efektu hori lortzeko. Erori dira bi diktadore, piztu da matxinada herrialde arabiarretan, izorratu [...]
(2011ko apirilaren 28an Zarauzko Euskalduna tabernan, Kafe Torero egitasmoaren barruan egindako Bukatu gabeko poemak errezitaldiaren kronika. Nola ez, beranduegi) Eseri zen karpeta bete folio, mikrofono soil bat lagun. Egoerak ez zuen erraza behar Harkaitz Canorentzat, material berria zen jende aurrean erakustera zihoana, eta horrelakoetan kantautore… barka, idazle guztiek jakin-mina izaten dute, publikoak nola erantzungo ote [...]
Ohar nekrologikoak idaztea iruditu zait beti genero periodistikoen artean zailena eta horregatik, beste erremediorik geratu ez denean bakarrik praktikatzen saiatu izan naiz, ahal izan dudan guztietan artikulua sinatu gabe utziz (edo sinadura faltsuaren atzean nire burua koldarkeriaz ezkutatuz). Baina, apiril giroak kutsatuta-edo, pentsatu dut badela garaia hil-oharrak idazten ikasteko ere. Zer arraio, bere garaian ikasi [...]
Espainia herrialde demokratikoa da eta, ikuspuntu beretik begiratuta, Justin Bieber musika garaikidearen historiako konpositore eta interprete handiena. Herenegun Goreneko epaileek ebatzitakoa etzira bitartean Konstituzionalekoek atzera botatzen ez badute, berriz ere sufragio unibertsalik gabeko hauteskundeak izango ditugu. Demokraziaren festa horrek soinu banda egokia behar duela uste dut (Bieberrenaz gain, noski) eta proposatzea libre denez, nire Top [...]