Sortzaileak zerbait poetikoa idatzi nahi du, bizi dugun ilusioz beteriko garai hau ilustratzeko. Hasi da ordenagailuko teklak jotzen eta inspiratuta sentitzen da, leherketa txikiak sentitzen ditu hesteetan. Lerroak, bata bestearen atzetik, krispetak bezala ari zaizkio ateratzen. Gaur egun handia da, idazten ari denak jende asko hunkituko du, ziur. Hunkitu bakarrik? Mozkortu egingo da herria zuri [...]
Foruma, 2011-05-28 Egindako ibilbidea: Yuck, Phosphorescents, Einstürzende Neubauten, PJ Harvey, Mogwai, Animal Collective, DJ Coco. Musika ez da soilik akorde segida bat, eta talde indie ugarik nahi izaten du hain zuzen ere, musika entzungarri baten gaindiko musika egitea. Duela hamarkada batzuk egongo bagina “transzendentzia” esango genukeen hori erdiestea. Atzokoan saiakera horren bi adibide garbi izan [...]
Foruma, 2011-05-27 Egindako ibilbidea: Avi Buffalo, The Monochrome Set, M. Ward, The National, Belle & Sebastian, Pulp, Battles. Do You Remenber The First Time? abestiaren lehenengo konpasak entzuten hasi, agertokia iluntzen zuen oihal moduko bat askatu, argiak piztu, eta Jarvis Cocker jauna agertu zen bozgoragailu batzuen gainean. Hamar urte ziren Pulpek zuzenekorik jotzen ez zuela, [...]
Foruma, 2011-05-26 Egindako ibilbidea: Marina Gallardo, Emeralds, Sonny & The Sunsets, The Fresh & Onlys, Public Image Limited, Glenn Branca, Suicide, Ty Segall, Salem, El Guincho. Zaharrunoek strike again. Atzoko kontzertuetan artean P.I.L eta Glenn Branca Ensemble-renak nabarmendu ziren. Azkenean, aurreikusitakoa baino ibilbide alternatiboagoa egin nuen (festibalaren izaerak eskatzen duen gisara), eta Grinderman, The Walkmen, [...]
Pueblo Estatal, 2011-05-25 Bai, dei nazakezue: “Indie de mierda”, “modernillo impostor”, “tonto gafapastas”, “estúpido snob” edo are, “burgués”, “niño de papá”, “listillo”, “bastardo”, “gilipollas”, “hijoputa”. Atzo bertan, kronikak idazten hasi baino lehen, lehenengo kritiko zorrotza jaso genuen dagoeneko hemen, “enpresa pribatu batek bultzatu eta ordainduriko kultura” hedatzeagatik. Nire betarurrekoak borobilak eta finak dira, baina ulertu [...]
Europa osoko musika zaletuentzat erreferentzia bihurtu da Bartzelonako Primavera Sound jaialdia. 2001ean hartu zuen gaur egungo formatua eta beraz, 10. edizioa izango da aurtengoa. Urteurren hori kontuan hartuta, blog honen ohiko egileak zerbait berezia egitea pentsatu zuen, fitxaketa bat, indiejendeak hainbeste maite dituen taldeen kontzertuak luma zorrotzez kronikatzeko. Gogorrak izan dira negoziazioak, momenturen batean etsitzeko [...]
Benetan, nik kultura-gai arrunt bati buruz jardun nahi nuen. Saiatu ere, saiatu nintzen, baina ezin kontzentratu kalea erakusten didan leihotik sartzen zen burrunbarekin. Iluntzean soinua baretuko zela espero nuen, baina keba, arratsaldekoa bezain zaratatsua ez izan arren, jendea bazebilen ibili, eta nik entzun egiten nuen, entzun. Azkenerako, erretiratu erretxin baten rola jokatzea beste erremediorik ez [...]
Ez dakigu egunotan Espainiako estatuko hainbat hiritan (Hego Euskal Herrikoak barne, horiek ere Espainiako estatuan baitaude oraingoz) antolatzen ari diren protesta-kanpaldiek zer ekarriko duten. Ez dakigu izango denentz benetan eragingo duen mugimendu baten hasiera; ez dakigu nekatuko ote diren, etsi ala eutsi egingo duten, poliziaren zenbat egur jasateko prest dauden, X, Y ala Z gertatuz [...]
Masokismo puntu batekin, aitortzen dut, bolada batean Twitterren jarraitu nituen zenbait politikari, kazetari eta iritzi-emaile eskuindar eta ultra-eskuindar, konturatu nintzen arte nire osasun ideologikoari kalte besterik ez niola egiten egunero 140 karaktereko kontserbadurismo gogorrenaren dosiak injektatuz. Oreka mentalaren mesedetan, azken hilabeteotan utzi egin diot Pedro J. Ramirez, Carlos Dávila eta Arcadi Espada jarraitzeari, besteak beste, [...]
Enteratu ez baldin bazarete ere, hauteskunde kanpaina hasi da. Maiatzaren 22ra bitartean inkestak barra-barra publikatuko dira eta berotu ederra eman beharko dio telefonoaren kobrezko hariari Antoniak, Lorentxak edo Mari Joxek, kalera ateratzeko zorian tele-operadore batek urrundik lakioa bota eta ez baita ausartuko esaten –kortesia eta errespetua beti aurretik; horren zibikoak gara, izan ere–, pitokeria hutsa [...]