Ez ditut sobera maite pertsonak talde itxitan banatzen dituzten sailkapenak. Ez zait gustatzen pentsatzea gutako bakoitzari berez tokatzen zaigunik eraikin sozialeko solairu zehatz bateko pisu jakin batean gela konkretu bat, zergatik eta, horretarako baldintza mugatu, doi eta garbi batzuk betetzen omen ditugulako. Hemen inoiz aipatu izan dugun Jacques Rancière-ek “ordena poliziala” esaten dio pentsatzeko modu [...]
Martxokoa da notizia: Stephen King-en hurrengo nobelak Amerikako Estatu Batuetako historiaren azken mendeko pasarte ezagunenetako bat izango du ardatz, John Fitzgerald Kennedyren hilketa. 11/22/63 izango da titulua, 1963ko azaroaren 22an saltarazi baitzioten kaskezurra Kennedyri. Kingen nobelako protagonista eskola-irakasle bat izango da eta denboran atzera bidaiatuz hilketa geldiarazten saiatuko da.
Posible ote da Christine Lagarde edo George Soros bezalako jendearekiko sinpatia sentitzea, ordu eta erdiz bada ere? Nirekin behintzat, hori lortu du Inside job dokumentalak eta ez dakit hori ona ala txarra den. Tira, bai, badakit: txarra da. Charles Fergusonek zuzendutako filmak dokumental onenaren saria jaso du azkeneko Oscarretan, 2008an abiatu eta luzaroan pairatu beharko [...]
Ba al zenekiten pelikulak egiten dituztenek, gidoia osatzerakoan eta filma muntatzean ikusleen behar fisiologikoak oso kontuan izaten dituztela? Eta behar fisiologikoak diogunean, batez ere gizaki orori eragiten dion premia bati buruz ari gara: pixa egitea. Oso gorputz-atal kapritxosoak dira giltzurrunak da maxkuria, behin beteta daudenean dagoenean ez dago hustea beste erremediorik eta horretarako (ez dakit [...]
Badira gure artean adur txarreko zenbait txoritzar, euskal literaturarekin zerikusia duen edozein polemika pizten denean korrika abiatzen direnak bakea, bakea, bakea aldarrikatzera, pentsatuz bestelako edozein jarrera bizi gaituen anormaltasunaren seinale dela, ez besterik. Etsenplu gisa: idazle batek muzin egiten badio sari bati edo eskatzen badu bere lana ez dezatela baloratu X golardo jaso dezaketen obren [...]
Zirrara berezia eragiten du 1960ko hamarkadan Luis Amilibiak Bob Dylanen Blowin’ in the wind kantari egin zion euskarazko bertsioa entzuteak. Jon Zelestinori esker jarri dute sarean Euskalerria Irratiko lagunek Entzun aizetan, baita garaiko beste zenbait pop pieza interesgarri ere. Baina apunte honen helburua, horiek entzuteko gomendioa egitearekin batera, nire ustez okerra den historizazio bat auzitan [...]