Idazleen eta editoreen arteko komeriak

Ezagutzen hasi gara udaberrian argitaratuko diren nobedadeak eta pentsatu dut, editorialetan liburu berriei azken ukituak ematen ariko diren honetan, kuriosoa izan daitekeela prozesu horretako bi aktore nagusien arteko harremanari erreparatzea. Gutxitan hitz egiten baitugu idazleak izaten duen harremanaz beste pertsona batekin, alegia, editore esaten zaion piztia txiki horrekin, zeinaren ardura den letra pila bat hartzea, [...]

Euskal-celebrityak idazle bihurtuko diren honetan

Iragarri zuen Iratxe Retolazak eta ez genion behar adinako kasurik egin: presentzia literarioak ari gara nabarmentzen literatur testuen gainetik. Idazlearen bizipenak eta ez haren lanak. Eta behin horretan hasita, zergatik mugatu letra-juntatzaileen bizimodu aspergarrietara? Ez ote da “erakargarriagoa”, demagun, kirolariak idazle bihurtzea? Elkar aldizkariak Edurne Pasaban alpinista ekarri du azalera azken zenbakian Catorce veces ochomil [...]

Fukushima, Fukuyama eta Spiderman nuklearra

Fukushimako zentral nuklearrean gertatzen ari denak paradoxa polita planteatuko dio beste Fuku bati, erabat baztertuta geratua zen bere obra batek zentzu berria har baitezake katastrofeari esker. Francis Fukuyamaz ari naiz. Historiaren amaiera eta azken gizakia liburuan —zeina, bide batez, ez dudan irakurri; beraz jarraian emango ditudan azalpen guztiak irakur bitez omenka— zera iragarri zuen politologo [...]

Gora desertoreak!

Lehendakari jauna Otoi hartzazu astia Letzeko bidalia Dizudan gutuna Goizean zait heldu Soldadutzako deia: Gerran behar dut lehia ‘ta nadila gertu Jaun txit bihotzeko Ez dut gerrarik gura Ez naiz jaio mundura Inoren hiltzeko Ez zaitez haserra Baina jakin ezazu Desertore noazu Ez dut maite gerra Boris Vian-en Desertorea kantaren hasierako hitzak dira, Koldo Izagirreri [...]

Post-bideoklipa sortu du La Betty Travan taldeak

Jendeak pentsatzen du rocka bideoklipetan azaltzen den hori dela: eztandak, koloreak, su-artifizialak, whiskya, soloak, orgiak, jainkotutako musikariak hiru minutuko orgasmo eroan. Ba, ez. La Betty Travan talde nafarrak sareratu berri duen ikus-entzunezko manifestuan jakin dugu rocka hori baino askoz gutxiago dela. Edo gehiago. Bizkar gainean eramaten den zama. Batzuetan hernia bat. Rocka, tarteko une horiek. [...]

Hona hemen aitzindari bat, kritikarik onartu nahi ez duten idazleentzat

Gauzak normal joan izan balira, ez nuen inoiz jakingo nor den Karin N. Calvo-Goller. Gauzak normal joan izan balira, ez nuen inoiz aipatuko liburu bat, Nazioarteko auzitegi kriminalaren epaiketa prozedurak tituluduna. Gauzak batzuetan ez dira normalak ordea, eta horri esker batere interesatzen ez zaizkizun pertsonak eta gaiak bidean gurutzatzen dira, erakutsiz, pentsatu arren elkarren oso [...]

Bost tesi Shakiraren kontra

Bilbon izango dugu berriz Shakira, San Mamesen, ekainean; horra egunero Euskadi Irratiarekin esnatzen garenok asteazkenean (hilak 2) entzun genuen notizia. Iaz Bilboko, barka, Barakaldoko, BECen izan zuen arrakasta errepikatu nahiko du kolonbiarrak eta, ez ukan dudarik, irrati honetako informatiboak zeregin horretan laguntzeko prest daude, kontzertua baino hiru hilabete lehenago non eta noiz izango den iragarriz, [...]

Saiatu zaitez hau egiten liburu digitalarekin

Ez duzu lortuko. Liburu analogikoak, paper-tinta-kola-kartoiez egindakoak, objektu fetitxe izateaz gain, izaki bizidunak ere bai baitira. Irakurgailu digitalak aldiz, gris eta aspergarri begitanduko zaizkizu, Angel Erroren bidez deskubritu dudan bideo hau ikusi ondoren. Ni behintzat, konbentzitu nau; eta pasa den asteburuan banatu izan ez balituzte, bukaerako kredituetako baten batek aktore onenaren Oscar saria mereziko lukeela [...]