Batere segurtasunik gabe esango dut, eta beharbada oker ibiliko naiz, baina nire ustez Neska soldadua da euskal kantagintzan trabestismoaren gaia landu duen aurreneko abestia. Auskalo noizkoa den zehazki; balada gisa sailkatu izan dutenez, pentsatzekoa da XVI. edo XVII. mendekoa izan daitekeela; hori zehaztea adituen esku utziko dut. Jaso, berez, Bitoriano Gandiagak jaso zuen, baita paperean [...]
Aconcaguan edo Madrilgo etxe batean grabatzen diren reality showak, hildakoekin harremanetan jartzen omen diren mediumak, nik dakita zergatik famatu bihurtu direnei buruzko notiziak, 90 minutuko partiduaz hizketan sei ordu pasa ditzaketen kirol-programak, Santutxuko eskailera mekanikoez eztabaidatzen jarduten duten bazkalosteko tertulia eternalak, umeei krisi epileptikoak eragiteko moduko marrazki bizidunak, eztabaida-saio ultraeskuindarrak, kultur programa moderno usteko baina [...]
AEBen Parisko enbaxadorea bahituko du talde armatu anarkista batek. Nada izenez bataiatu dute banda eta elkarrekin batere antzik ez duten pertsonaien tutti fruttia da: Épaulard mundu osoan borrokan ibilitakoa da eta ez zaio idealismo handirik geratzen; Treuffais, gizarteaz nazkatutako intelektuala; Cash, femme fatale militantea. Eta abar. Jean-Patrick Manchettek bikain marraztu zituen nobela beltz honetako pertsonaien [...]
Kopiatu eguna eta lekua: apirilak 2, New Yorkeko Madison Square Garden. LCD Soundsystem taldeak agur esango baitu eta igual, zorte pixka batekin, sarrera lortu ahalko duzu, hegazkina hartu (edo txalupa, arrauna gustuko izanez gero) eta kontzertua ikusi. Gogoratzeko modukoa izango dela ematen du, webgunean jarri duten mezua leitu besterik ez dago: “Honek hileta izan behar [...]
Atsegin dut politikariak herritarren parte-hartzeaz hizketan entzutea. Iraultza baten sua piztu nahi duenari lehenbiziko txinparta oparitzen diote, gutxieneko baldintzak sortuz, alegia, herritarren kontzientzia. Sinestarazten diete eurek ere badutela zeresana eta zeregina afera publikoen egunerokoan.
Boxeoari buruz gutxi leitu izan dut; literatura, esan nahi dut (prentsa-artikuluak, batere ez), baina leitu dudan apur horren artean, atximur egin zidan Jack Londonen A piece of steak (Xerra puska bat) narrazioak. Tom King boxeolari zahartuak konbate agonikoa borrokatzen du sos batzuk lortzeko; parean pugil gaztea dauka, haren ukabil zaparradari ahal duen moduan eusten dio [...]
Edo antzeko zerbait oihukatu nuen estekan sakatu bezain laster, Alexandriako liburutegi digante hura etorri baitzitzaidan burura –ez dauka azken egunotako Egiptoko istiluekin zerikusirik post honek– weba argitu zitzaidanean. Armiarma.com-ekoek egin dutela egin, berriro ere: 248 e-liburu (edo liburu-e) jarri dituzte PDF eta EPUB formatuetan doan. Euskal literaturaren klasikoak batzuk, Etxeparetik Mirandera; nazioarteko klasikoak besteak, Literatura [...]
Ezetz, ez dagoela krisirik diskogintzan, zenbat aldiz errepikatu behar dugu? Titulu pila argitaratzen da Euskal Herrian, sarean zabaltzen ari den GUREANDO!NU dokumentuak erakusten duen moduan. Harrob!a Lantzen-ek eta Entzun!-ek elkarlanean osatu duten zerrendaren arabera, 300 diskotik gora kaleratu ziren 2010ean, 16 diskoetxeren bitartez, baina, batez ere, autoekoizpena ardatz hartuta. Pozteko datuak, baina… ez. Inaxio Esnaola [...]