Hegan egin nahi eta ezin

Antonio Altarribak 2001eko maiatzaren 4an egin zuen bere buruaz beste. Inork ez daki nola saihestu zituen zaindarien kontrolak adin horrekin, nola igo ahal izan zen laugarren solairuraino, nola eraman zituen bere laurogeita hamar urteak leiho izkinaraino eta nola, azkenik, egin zuen salto. Semeak, Antonio Altarriba idazleak, bai, badaki. Aitarekin askotan hitz egin zuelako daki, eta [...]

Desklasifikazioak III: Ivo Andritx

Duela 50 urte, 1961ean, gauza asko gertatu ziren: Wikipediak dio Kennedyk hauteskundeak irabazi zituela; Bob Dylan aurreneko kontzertuak eskaintzen hasi zen, hil zen Ernest Hemingway, hasi ziren Berlinen harresia eraikitzen. Eta efemeride horiek, baita beste asko ere, onak izan zitezkeen tarte hau pixka batez betetzeko (parentesi artean esango dut, ziur nago goizago edo beranduago erabili [...]

Ray Bradburyren profezia egia bihurtu nahi dute Italian

Liburuak erretzen hasteko puntuan daude Veneziako probintzian. Brasilek Cesare Battistiren estradizioa ukatu izanak eman die agintariei behar zuten aitzakia: Veneziako kultura kontseilariak, Raffaele Speranzonek (atzo neo-faxista, gaur Berlusconiren kide), bi neurri proposatu ditu, biak ere idazle zerrenda luze baten kontrakoak. Horien aurka joateko arrazoiak? 2004an Battisti kartzelatik atera zezaten eskatu zutela. Speranzonek eskatu du 1) [...]

Desklasifikazioak II: Cesare Battisti

Notizia joan den urteko azken egunarekin etorri zen: Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidenteak, kargua utzi aurretik hartu duen azken erabakia Cesare Battistiren estradizioa ukatzea izan da. (…) ‘Berun urteetan’ Brigada Gorriekin lotutako Komunismorako Armaturiko Proletarioak taldeko kide izan zen eta lau hilketa leporatzen dizkiote bere herrialdean, horietako bi poliziak. Herrialdeko tribunalek biziarteko kartzelara [...]

Desklasifikazioak I: Valerie Solanas

1968ko ekainaren 3an New Yorken zeukan estudiora, The Factory-ra, sartu zen Andy Warhol, Fred Hughes managerra eta Mario Amaya arte kritikaria lagun. Korridorearen bestaldean emakume bat, pistola eskuan. Tiro bat, bi, hiru tiro entzun ziren eta Warhol lurrera erori zen, beruna gorputzean, golkoa odolez gorri. Beste bala batek Mario Amayaren bizkarra urratu zuen. Kanoiak Fred [...]

‘AEIOUMMMMM’, Xabi Strubellen disko berria, zuzenean sarean

Twitterretik (nondik bestela) dator notizia, urteko lehenbiziko eguneko erregaloa: Xabi Strubellek disko berria grabatu eta sarean jarri du CC-by-nc-sa lizentziarekin. Adio bitartekariak, Archive.org webgunetik ekar dezakezue AEIOUMMMMM oso-osorik. Gitarrarekin etxean egindako sei saio esperimental dira; pieza biluziak, isiltasunarekin jolasean osatuak. Eta pozgarria da, horrelako lanak zabaltzeko Internetek ematen dituen aukerak ikustea.