R.E.M. taldearen kanta bat etortzen zait burura abenduak 31 dituenero, It’s the end of the world as we know it (and I feel fine). Ezagutzen dugun munduaren amaiera da eta hala ere, edo beharbada horrexegatik, ongi sentitzen naiz. Friboloa dirudi, baina apokalipsiaren aurrean eduki daitekeen jarrera itxuroso bakarra da. Ez malenkoniarik, ez beldurrik. Kantaren hitzak [...]
“Estetikotasunik gabekoa edo gustu txarrekoa dena, bereziki, kontsumo komertzialerako egina”. Horrela definitzen du Harluxet hiztegiak Kitsch hitza. Wikipediak berriz, zera gehitzen du: Kitsch direla masan fabrikatutako ikono kultural merkeak eta artelan estetikoki eskasak, eta hitza lotu daitekeela gehiegizko sentimentalkeriarekin ere. Barka sarrera entziklopediko hau, baina inportantea iruditzen zait kontzeptua ezagutzea, Gabonetan inork etxea dekoratzen hasteko [...]
Koldo Izagirrek autopsia egin berri dio euskarari eta artseniko arrastoak aurkitu ditu. Ez naiz gorpuak gehiegi zitzikatu zalea, baina bigarrenez bisturia sar dezatela eskatuko nuke, biriketan gutxienez, ea tabakoaren keak eragindako minbizia ere ikusten den. 70 milioi euro hartu, bosteko billetetan banatu eta bai baitago nahiko paper zigarro batzuk biltzeko. Mordoxka bat. Horiek guztiak erreta, [...]
1999. urtea izango zen, udaberri partean. Donostiako Trinitate plazan kontzertua: Bide Ertzean eta… Etsaiak. Eta, egia aitortzeko, bigarren taldea ikustera joanak ginen batez ere. Besteaz ezer gutxi jakin, “Deabruak Teilatuetan-ekoen talde berria” esan zuen lagun batek. Aurkeztu berria zuten lehen diskoa (oker ez banago) eta gau hartan (honetan ez nago oker) publikoak harrera hotz samarra [...]
Titularreko hori izan dute lema. Larunbatean esango dute agur. Ez neukan pena txikia Dut berandu harrapatu izana (bai, ados, 2008an utzi zuten, baina noiztik ez zuten kontzertu bat egiten?), eta orain TuD taldeak dio agur. Hilaren 18an izango da Dut-en tributu banda onenaren agurra, Hondarribiko Psilocybenean (ezin bestela) Meido-rekin batera.
Jar ote liteke azeria oilategia zaintzen? Seguru ote dago bankua, Dalton anaiak badira jagole? Nori pasatzen zaio burutik, bizi ditugun garai hauetan, apaiz katoliko bat jartzea haurtzaindegiko buru? Tankera horretako galderak etorri zitzaizkidan burura joan den asteburuan albistea egunkarietan atera zenean: Jon Juaristi Euskararen Aholku Batzordean izango da hemendik aurrera. ETAkoa izan zen, Pott Bandakoa [...]
Osteguna, Zinemateka eguna ETB3n. Baina gaurko saioaren ordez, aurretik egindako beste bat ekarriko dugu hona. Blog honetako eskribauak Amaia Akordagoitiarekin eta Asier Urbietarekin batera jardun baitzuen Michael Winterbottom-en Code 46 filmaz duela zenbait egun, Amaia Cayerok gidatutako tertulian. On egin!
Dena ez baita erudizioa eta sakontasuna izango, aholku praktikoak emateko momentua iritsi zaigu. Gainean dugu Durangoko Azoka eta askok edukiko duten problema konpontzera gatoz. Izan ere, hainbeste dira urte sasoi honetan publikatzen diren liburuak, hain interesgarriak dira denak eta asteburu honetan horrenbeste jenderekin jardungo dugu literatur-kontuez… badagoela jendearen artean beldur, paniko, terrore orokortu bat. Izu [...]
Mezua iritsi berri da erredakziora Jaurlaritzaren Kultura Sailetik, Chillida Leku museoa ixtera doazela-eta, zer egin duten eta zer egiteko prest dauden adieraziz. Urtebete baino gehiago daramate eskultorearen familiarekin berbetan, “egungo espazioaren kudeaketa nahiz jabetzaren egoera-txostena egiteko, hainbat alderdiren arteko negoziazioak abiatu eta, arrakasta izanez gero, Chillida-Lekuren jarraipena bermatzeko”.
Atala:
Artea
Sarrera hauGorka Bereziartua-(e)k idatzi du Abendua 1, 2010
Comments (3)