Erreportaje bat bukatu nuen atzo (hilak 25) astekarirako, gutxi gorabehera esaten duena liburu elektronikoaren zabalkundea, askotan iragarria eta beste hainbestetan atzeratua, azkenean baietz, iritsi egingo dela. Titular balientepasatua jarri nion: “Orain bai, liburu elektronikoak eztanda egingo du”. Baina uste dut badaudela bi motibo hori esateko: lehenengoa, zenbait idazle ezagunek, Philip Roth eta Orhan Pamuk tartean, [...]
Nagikerian instalatuta geunden Bilbon, Garcia Salazar kaleko pisuko salan, telebistari begira, agian pizza bat afaldu berritan, Rolling Stones-en Angieren bideoklipa agertu zenean. Akorde minor batek hausten du isiltasuna eta Mick Jaggerrek desolazioz ahoskatzen du izena: Angie… Angie… noiz desagertuko dira laino horiek guztiak?
Bitxia da hemen eta munduan Nafarroako Erresuma azken urteotan pizten ari den interesa. Tira, hemengo jakin-minak ez luke hain arraroa izan beharko. Iñaki Perurenak ongi azaldu duen moduan, norbere herriaren historiagatik denok eduki beharko genuke kezka apur bat. Baina, eta atzerritarrek? Duela urtebete inguru Regresa film mexikarrean Nafarroako printzesa zen protagonista. Orain, Assassin’s Creed: brotherhood [...]
Nork ez du inoiz “A” letra marraztu? Eta nork ez du, noizbait, errebeldia keinu intimoago edo publikoagoan, hizki horixe bera zirkulu batez inguratu? Anarkistek erabiltzen duten a bildua –“a bildu beltza”, Internetekoarekin ez nahasteko– da, ziurrenik, pentsaera bat laburbiltzeko erabili diren sinboloen artean arrakasta sozial handiena lortu duena. Bartzelonako Virus argitaletxeak liburua atera berri du [...]
Gaur osteguna da eta dagoeneko ohitura bihurtu da ETB3ren ikusleontzat Zinemateka saioaren aurrean paratzea. Film onak bertsio originalean, euskarazko azpitituluekin. Eta ondoren tertulia. Gaur, adibidez, Julian Schnabel-en Lou Reed’s Berlin botako dute. Aurreko batean Jon McNaughtonen Henry: portrait of a serial killer filma pasa zuten eta blog honen egilea gonbidatu zuten ondorengo solasaldira, Joseba Gorordorekin [...]
Asmakizun bat proposatzen dizuet: zerk batzen ditu Mario Vargas Llosa, Amedeo Modigliani, Blanca Urgell eta James Bond? Vargas Llosa eta Urgell bizirik daude, James Bond fikziozko pertsonaia da eta Modigliani aspaldi egin zen satorren lagun. Idazle bat, kultura sailburu bat, pintore bat eta agente sekretu bat. Hiru gizon eta emakume bakarra. Denak herri diferenteetakoak. Zaila [...]
Kontuak argitu behar ezer baino lehen: Dylan monoarekin dagoela esaten badugu, ez da bere gameluari materiala eskatzen ari zaiolako, Mr. Tambourine Man kantan egin zuen bezala. Adinak ez du barkatzen eta Robert Zimmerman jaunak gaur egun eduki dezakeen mono guztia The original mono recordings disko kutxan sartzen da. Duela gutxi argitaratu da eta zortzi lan [...]