Irabazleak gorabehera, aurtengo Euskadi Sariek izan dute berezitasunik. Nagusiena, parte-hartzeko mekanismoa aldatu izana. Idazle bakoitzak aurkeztu behar izan du bere lana eta horrek zalantza eragin du. Juan Luis Zabalak gaurko Berrian dio orain ez dakigula zeintzuk diren lehiatu diren liburuak. Zeintzuk ez, baina zenbat lehiatu diren jakin ahal izan dugu Kultura Sailaren bidez. Jarraian datuak:
Berdez margotu zituzten atzo Euskal Herriko hemezortzi ibai AHTren kontra protesta egiteko eta albisteen aurkezleak esan zuen “lauzpabost erradikal” baino ez daudela trenaren kontra, proiektuaren alde “lauzpabost oligarka” baino ez daudela ahaztuta. Ez espero horrelakorik albistegian: oligarkak “elite” bihurtzen dira gaueko notizietan, eta “estrategikoak” dira haien interesen alde diktatutako erabakiak; “garapena” lortze aldera, ezinbestekoak.
Ez naiz Jesukristo, baina nire azken afarietako bat ekarri nahi dut gaur hona. Urriaren 7an izan zen, Gasteizen, literatur kritikari buruzko mahai-inguru baten ostean. Janariaren bueltan idazle, kritikari eta itzultzaile ezagunak. Hizketa gai, ezin bestela, literatur kontuak. Off the recorda errespetatzeagatik ezin ditut “zer” eta “nor” guztiak esan, baina uste dut mahaikideei ez zaiela inportako [...]
Bizi naizen inguruan “papurras” esapide euskañola erabiltzen dute batzuek —ez dut izen-abizenik emango— platerean soberan geratu denetik elikatzen denari esateko. Besteek hoberena hartu eta hondarrekin asetzeko gaitasuna edo egonarria daukatenak dira “papurras” delakoak. Ezin esan Mark Lanegan klub horretakoa denik. 1985ean The Screaming Trees taldea sortu zuen. Bateria-jole eskasa izaki, mikrofonoa hartzeko eskatu zioten taldekoek [...]
Lagun batek jarri dit bideoa Facebooken (eskerrik asko, Ander): Ramoncin, aztunparen pare, Nirvanaren Come as you are kantatzen. Munduan gehien gorrotatzen ditudan musikarien zerrendan oso goian dago oilasko frijituaren errege izandakoa, baina ez naiz hasiko irainka (badaezpada) eta fenomenoari helduko diot.
Sariaren gozoak dastatzen ari eta ozpinduta etortzea edukazio txarrekoa da, badakit, are gehiago ostirala izanda, eta ordu hauetan, ez da unerik egokiena; hobe nuke isilik egon, baina sentitzen dut, badago miztoarekin jarduteko adina motibo. Nola ez, El Paíseko atzoko albistea leitu ondoren? EFEtik hartutako teletipoa zen, Anjel Lertxundiren sariaren berri ematen eta, bide batez, idazlearen [...]
Asteazkenean lagun batek: “Baietz pelikula egin”. Txilen asteon lurpetik atera dituzten meatzariez ari zen. Bi egun pasa eta dagoeneko badugu berria: Antena 3 telebista kateak telefilma egin nahi du. Holywoodek ere egin du postura, antza. Javier Bardemen izena zabaltzen ari da meatzariaren rola jokatzeko.
Denis Robert kazetariaren izena Clearstream eskandaluarekin egin zen ezagun. 2001eko Révélation$ liburuan finantza eskandalu potoloa eman zuen argitara, diru-garbiketak eta zergak ez ordaintzeko trikimailuak tarteko. Eta, ezin bestela izan, arazotan sartu zen kazetaria. Epaileen aurrean eseri behar izan zuen difamazioagatik eta ia hamarkada osoa pasa du tribunalez tribunal. Galdetuko duzue, ez arrazoi gutxirekin, zer ari [...]
Ez zuten ezer oparitzen, baina hala ere jende kopuru polita bildu zen atzo Gasteizko Hikaateneoan, “Balio al du ezertarako (euskal) literatur kritikak?” mahai-ingurura (deitzaileek diote 50 lagun izan zirela; ez dago, momentuz, udaltzaingoaren daturik). Hiru kritikari peto aritu ziren hizketan (Ibon Egaña, Manu Lopez, Mari Jose Olaziregi), beste kritikari peto bat (Mikel Ayerbe) moderatzaile, eta [...]
Irlanda, Nafarroa eta kriston kojoiak, ez ordena horretan derrigorrez. Bueltan dira Bizardunak. Urriaren 10ean sartuko dira estudiora disko berria grabatzera; azarorako edozein taberna zulotako bafleetan entzungo da. En Zugzwang du lan berriak titulu, eta iaz publikatutako debutaren arrakasta bera badu, puska baterako izango dugu foralismo erradikaletik Euskal Herriko kontzertuetan.