Abildade handia izan du gizakiak joan den bi mendeetan. Heriotzaren esparruan, behinik behin. Hasi dueluekin, segi suizidio erromantikoekin eta gehitu fusilamentuak, gillotinak eta gerrak. XIX. eta XX. mendeak artez hiltzeko garai aproposak izan dira. Baina uste dut mende honetan beste zerbait nagusituko dela. Estiloak eta joerak aldatu egiten dira, azken finean, eta beti dago jende [...]
Ez dakit, eta ez zait gehiegi interesatzen jakitea. Banksyri buruz ari naiz. Ea Donostian izan zen ala ez. Ea hark egina den Parte Zaharrean azaldu den graffiti hori (alboko argazkian). Baina kuriosoa izan da joan den astean Donostian ikusi duguna.
Atala:
Artea
Sarrera hauGorka Bereziartua-(e)k idatzi du Iraila 27, 2010
Comments (2)
Lehenengo notatik antzematen da desberdintasuna. Hori ez da trikitia, hori haizezko instrumenturen bat da, inondik ere. Hara hor Eta tira eta tunba diskoaren osoaren ezaugarri nabarmenenetako bat: metalek daramatzate kantetako asko; soinu txikia ahotsaren laguntzaile doia da, ez du beste diskoetako protagonismorik. Zergatia, diskoaren aurkeztean eman zuen Joseba Tapiak berak: garai hartan, II. Gerra Karlistan, [...]
Soka batetik zintzilik aurkitu zuen senarra Karen Greenek 2008ko irailaren 13an. David Foster Wallace zen. Idazlea. 46 urte. Ez da denbora askorik joan baina, modu traumatikoan desagertzen diren artista askorekin gertatu ohi den legez, haren argitaratu gabeko testu, ohar, kaiera, post-it eta abarrak publiko egingo ditu Texasko Unibertsitateko Harry Ransom zentroak.
Zinema jaialdietako epaimahaiek ezin dutela irizpide objektiborik eduki, gauza jakina da. Baina aurtengo Veneziakoa ez al da lartxo izan? Alex de la Iglesia eta Sofia Coppola garaile, aurrenekoak zuzendari eta gidoi onenaren sariak, bigarrenak film hoberenari dagokiona. Kasualitate handiegia, kontuan hartuta epaimahaiburua Quentin Tarantino izan dela. De la Iglesia haren adiskide eta jarraitzailea da; Coppola [...]
Liburuei buruzko legeren bat egiten hasiko balira, debekatzeko izango litzateke, zalantza gutxi. Eta liburuak erretzea du ofizio, preseski, Guy Montag-ek. Irakurtzea delitua baita Fahrenheit 451 filmean. Razziak egiten dituzte su-hiltzaileek zibilen etxeetan: bazter oro miatzen dute, bilatu eta suntsitu. Distopia honetan ordea, distopia gehienetan bezala, zalantza sortuko zaio protagonistari, Clarisse izeneko bizilagunarekin berba egin ondoren. [...]
Igual friboloa irudituko zaizu. Hala delako, seguruenik. Baina igandeko iragarpenaz zer edo zer idazteko beharra sentitzen dut, eta leitzen ari zarena blog kultureta horietakoa denez, Nick Hornbyren High fidelity nobelako protagonisten antzera, menia garaian entzuteko bost kanta onenak proposatu nahi dizkizut.
Internetez eskatu duela astebete, eta gaur iritsi da liburua etxe ondoko posta-bulegora. Eta? Zer du berritik kontu honek blogera ekartzeko, sareko liburu saltzaileen gremioa dagoeneko prostitutena bezain zaharra bada? Ba, liburua ez datorrela ohiko supermerkatutik (deitu Amazon, Casa del Libro, Elkar), Lekti Ecriture gunetik baizik.
Atxagak dioenez Miranderen Haur besoetakoa obra “onartezina” da. Badakit, ez da kontu berria, baina ekainekoak irailean birziklatzeko beharra sentitu dut Ander Iturriotzek Oier Arantzabali Noticias de Gipuzkoa egunkarian esan dizkionak leituta. Hurbilago bainago Iturriotzen iritzitik, eta uste dut adibide batzuk emanda esplika dezakedala zergatik.