Blog hau irakurtzeko 0 eta 30 segundo arteko tartea hartzen duzun horietakoa bazara, hau interesatuko zaizu. Aurrena Slow Food-a izan zen; Slow Travel-arekin bidaia lasaien balioaz jabetu ginen. Eta aurreko batean Slow Reading filosofiaren berri izan nuen. Mantsoago leitzea, hobeto leitzea da jarrera horren aldekoentzat.
Batzuetan Springfielden bizi naizela iruditzen zait eta ez da (bakarrik) The Simpsons ikusten denbora gehiegi pasa dudalako. Bizpahiru kapitulu aukeratzea nahikoa da konturatzeko, hori koloreko pertsonaien munduan politika ez dela gurearen oso diferentea. Ez duzuela sinesten? Hona adibide pare bat.
Iñigo Astizek xehe-xehe azaldu zituen gurean Ihes ederra liburuaren bertuteak duela hilabete batzuk, eta beraz, ez da nire asmoa Etxartek eta Urrutiak egindako lanaren aupamen berririk egitea. Denbora darama dendetan, irakurleek eskutik eskura darabilte, eman du zeresana franko, baita emango ere, eta jurnalistak ez dauka daborduko ezer interesgarririk eransteko. Ez liburuaz behintzat. Bai, beharbada, sortu [...]
“Espazio publiko” entzun eta amildegi bat sortzen da esan beharko lukeenaren eta benetan esan nahi duenaren artean: kalea guztiona da teorian, baina praktikan enpresa pribatuek ingurunea itxuraldatzen digute, iragarkiz bete, setio egoera sortu. Hori aldatzeko dinamika interesgarriak izan litezke karrikak publizitatez garbitzeko gerrillak.
Atala:
Artea
Sarrera hauGorka Bereziartua-(e)k idatzi du Uztaila 7, 2010
Comments (3)
… ni akordatu naiz Gorka Urbizuk gurean idatzi zuen artikulu hartaz. Ez naiz oso metal zalea, baina horrek ez du ezagutza falta justifikatzen. Horregatik, lotsa pixka batekin aitortuko dut, iritzi hari esker izan nuela aurrenekoz taldearen berri. Honela zioen Urbizuk: