Maria Luisa Elio: nola bidaiatu Iruñetik Macondora

“Handik urte askora, fusilamendu pelotoiaren aurrean, Aureliano Buendia koronelak…” baina itxoin, itxoin, Gabriel García Márquezen Cien años de soledadeko aurreko orrian ere zerbait jartzen du-eta. “Para Jomi García Ascot y María Luisa Elío”. Gaur, hilda daude biak: García Ascot 1986an joan zen; Elio 2009an; Mexikon eman zuten azken arnasa. Baina aurrenekoa, munduak zauritu berritako jaioberriaren [...]

Zikloak

Ziklo batzuk betetzea da kontua: Reyesek deitu zuenean banuen susmoa; hau zela kurtsoko azkena; eta hitzak, “azkena” horrek, izutu egin ninduen. Amesgaiztotan pasa nuen gau hura Leihotikan taldearekin: kaletik segika zetozkidan Bukatu da kantatzen, Frank Sinatraren koro eta guzti, punk kaliforniarraren eta New Yorkeko crooner estiloaren sintesi ezinezkoan.

Bilardo bere harrimenean

Dena zegoen ohikoaren antipodetan astelehen goizean. Egunkariek Reala igoko dela esaten zuten letra larriz, Bilardo Txartelen zegoen ni iritsi nintzenerako; ni berriz, bakarrik joan ordez, lagun batekin eseri nintzen zaharraren parean. Eta gosaria bukatu zenean, behingoagatik, Bilardo zegoen zur eta lur.

Picasso Francorekin negoziatzen: ‘El Mundo’-ren sintaxi tranpatia

Tragoa garraztu zidan El Mundok larunbatean. Egunkari borikoak “¿Y si Picasso hubiese pactado con Franco?” titularrarekin zabaldu zuen kultura saila (ez dut paperekoa sarean aurkitzen, baina honen antzekoa zen). Artikuluaren hesteetan berriz, Charlotte Higgins kazetariak zioen, oso modu kategorikoan, Picassok Francoren ordezkari batzuekin negoziatu zuela 1956an. Tranpa sotila egin zuen kazetariak; jarraian azalduko dugu nola.

“Baina alferrik zen, berandu dabiltza…”

Horrelakoak gara: alde guztietara orduz kanpo, presaka; minutuek ihes egiten digute eskuetatik; erlojua, eskumuturra dekoratzeko baino ez dugu behar. Halere, “gara” diot, Interneti esker ni bezalako jende gehiago badela ikasi baitut. Eta batzuek film laburrak egiten dituzte. Tomas Mankovskyk, adibidez. Behean duzue Sorry I’m late klipa, berandu ibiltzen garenoi omenaldi txiki bat.

Kazetaria ez dea idazlea?

Galdera zaharra da, eta blog honen egileak ez dauka hain haragi gizenari hagina sartzeko gaitasunik. Baina joan den astean Quim Monzó idazle kataluniarraren zutabe bat leitu zuen La Vanguardia egunkari zentrista-kulunkarian, eta hemen itzultzea erabaki du, iritzi sano interesgarria delakoan. Jarraian duzue: