Astore kamisetak eta kapitalismo globalaren galdera izugarriak

Elastiko gorri hori ezaguna egiten zait, nahiz eta jende finagoari —sabelaz (ere) ari naiz— jantzita ikusi izan diodan. Argi dago, sufritzen ari da ehun bermiloia Bilardoren gilborraren kontra. A, bai, Ipar Koreako selekzioarena da. Zaharrak uxuala barratik mahaira garraiatu du, eta patrikatik prentsako adabaki bat atera.

Hau onartzen baduzu, zure haurrek ordainduko dute

Kintilianok zioenez “suaviter in modo, fortiter in re” da arrakasta lortzeko formula. Maneretan bigun, helburuetan gogor. Manic Street Preachers taldea deskribatzeko ere egokia da esaldia. Pop talde galestarra da Habanako Karl Marx teatroan jo zuen lehen mainstream banda mendebaldarra, doinuetan lasaia, hitzetan engaiatua. Oso ibilbide irregularrekoa, nire gusturako, baina noizean behin perla batzuk utzi dituena.

Barrea eta totalitarismoa: ‘Arrosaren izena’-ri irakurri diferente bat

Badakit nire ingurukoren batek jo-eta-akabatu egingo nauela Slavoj Zizek izena aipatu bezain pronto, azkenaldian kazkabarraz aritzeko ere haren esaldiren bat indarka sartzen baitut konbertsazioan. Baina spin-off mordoska egiteko moduan nago azken Larrunerako bildutako materialetatik tiraka, eta bat, gutxienez, argitaratu nahi nuke, Umberto Ecoren Il nome della rosa (Arrosaren izena) nobelari buruzko ikuspuntu interesgarria eskaintzen duelako.

Lenin eta iraultza martzianoa

“Lortuko bagenu planeten arteko komunikazioak ezartzea, gure kontzeptu filosofiko, moral eta sozial guztiak berrikusi beharko genituzke. Hori lortuz gero, potentzial teknikoak, mugarik eduki gabe, bukatu egingo luke aurrerakuntza lortzeko bide eta metodo bakarra indarkeria bihurtzen duen legearekin”. Leninek esandakoak omen dira hitz horiek, H.G. Wellsekin solasean. Eta leitzerakoan aulkitik erori naizen arren, pentsatzen jarrita ez [...]

Zarrastelkeria

Maiz entzuten ari naiz horrelako esaldiak: “Ea krisiarekin espabilatzen dugun; bati baino gehiagori kenduko zaio gogoa daukana baino gehiago gastatzeko”. Ekonomiaren dardarek sortu dute, edo hala dirudi, austeritatearen aldeko kontzientzia apur bat. Eta ez da zaila horrelako arrazoiekin bat egitea. Puntu bateraino matematika kontua da: gutxi dago, gutxi gasta dezagun.

‘Eta tira tunba’: Joseba Tapia txapel gorriarekin hurrengo diskoan

Agur Intxorta maite-rekin 36ko gerrako errepertorio (niretzat behintzat) ezezaguna berreskuratu zuen mende honetako euskaldunontzat, eta hurrengo diskoan XIX.era bidaiatuko du. Irailean izango da kalean Joseba Tapiaren Eta tira eta tunba, 23 kanta, Bigarren Gerra Karlistako bertsoak musikatuta.

Asteburuko futbol albistea

Duela bi astekoaren aldean, umore onez agurtu nau Bilardok. Udaberria, ostera. Eta hori, Camp Noun ez zuela ondo pasatzeko aukera handirik izan… Edo hala uste nuen. — Izugarri gozatu nian Mourinhoen defentsarekin. Hamarrekin, Barça osoa kontra, eta hala ere eutsi. — Baina uste nuen Guardiolaren aldekoa zinela… — Guardiola hobea zela esan nian. Ni inoiz [...]

Kaki Arkarazoren hitzak, apokaliptikoak eta integratuak

Ekarri du soka Kaki Arkarazok Berrian Gorka Erostarberi esandakoak. Musikari gazteen sormenarentzat Internet kaltegarria dela adierazi du Arkarazok, eta… Tira, batzuei ez die grazia handirik egin. Gurean “karka” deitu dio irakurle batek; Sustatun ere ari dira kontu berarekin bueltaka. Eztabaidaren edukian sartzeko ez daukat interesik; markoak ordea, badu haragia, Umberto Ecoren Apocalittici e integrati liburuko [...]